Bai Euskarari Elkartea
Bai Euskarari Elkartea Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatzeko sortu zen 2007an. Ziurtagiria da Bai Euskarari Elkartearen (lehen, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea) proiektu nagusia eta, horrez gain, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hainbat proiektu dituzte martxan:
- Bai Euskarari Ziurtagiria
- Enpresarean
- Lansarean lan-ataria
- Euskaragileak
- Lanabes, Araban Euskaraz Lanean
Bai Euskarari Elkartea | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Izen ofiziala | Bai Euskarari Elkartea |
Egoitza nagusia | Andoain |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 2007 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://www.baieuskarari.eus/ |
Bai Euskarari Elkartearen elementu bereizgarriena Bai Euskarari Ziurtagiria da. Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz.
Egitura
aldatuBai Euskarari Elkartea osatzen dute:
- Bazkide babesleak: Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten kideak.
- Bazkide erabiltzaileak: Ziurtagiria duten entitateak.
- Bazkide laguntzaileak: Ziurtagiriaren sustapenean elkarlanean aritu nahi duen edozein entitate.
Zuzendaritza taldeari dagokionez, horrela sailkaturik dago:
Bazkide babesleen multzotik:
aldatu1. Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria
2. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
3. 4. EMUN, Elhuyar, Artez eta Ahizeren artean, 2, rotazioz.
Bazkide erabiltzaileen multzotik:
aldatu5. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
6. Oreka IT
Bazkide laguntzaileak:
aldatu7. LAB
Zuzendaritzako 8. kidea, elkartearen zuzendaria da (botorik gabe).
Historia
aldatu2000ko ekainaren 13an banatu ziren lehen 231 Bai Euskarari Ziurtagiriak. Miramonen izan zen ekitaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Ziurtagiria jaso zuten eragileek euskararen alde proposaturiko neurri minimoak indarrean jartzeko konpromisoa hartu zuten.
Euskalgintzaren Kontseiluak sortu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria 2000ko maiatzean, “euskararen aldeko pauso oro saritzeko lanabes berri” gisa. 2007an sortu zen Bai Euskarari Elkartea, zazpi urte lehenago Kontseiluak abian jarritako Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua indartzeko, elkarlanaren bidez gidatzeko, zabaltzeko eta sendotzeko, eta gizartearen aurrean erreferentziala izateko xedearekin.
Geroztik Bai Euskarari proiektua sendotu egin da eta Euskal Herri osoko 1300 entitatek baino gehiagok dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria. Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten ari dira sorreratik, betidanik argi izan dutelako lan munduan euskara sustatzea "estrategikoa" dela hizkuntza biziberritzeko.
Elkarlana da proiektuaren oinarria, eta eragile ezberdinen inplikazioari eta ekarpenari esker pixkanaka hazi da eta jatorrizko proiektutik, ziurtagiritik, harago joatea lortu dute. Euskara lan munduan sustatzeko estrategian eta eremu sozioekonomikoan ekarpena egiteko proiektu berriak eta baliabideak eskaintzen dituzte enpresei laguntzeko.
Plan Estrategikoa
aldatuBai Euskarari Elkartearen 2020-2022 Plan Estrategikoan honako xedea zehaztu zen: Alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Xede horretarantz urratsak ematerakoan balore hauei garrantzia berezia eman zaie: nortasun propioa, independentea, aitzindaritza, inplikazioa, lankidetza, entzutea, erantzutea, gertutasuna, malgutasuna, dotorea, ezagutza, berrikuntza eta ekintzailetza.
Foku nagusiak
Elkartearen gaur egungo xedea eta baloreak azaleratuta, etorkizunari begirako foku edo aukera nagusiak identifikatu ziren:
- Iparraldearekiko zubiak eraikitzea.
- Arlo sozioekonomikoaren behaketa.
- Elkartearen posizionamendua lantzea eta zehaztea aldakorra den testuinguruan, bereizgarriak diren elementuen lanketaren bidez.
- Alor sozioekonomikoaren aktibazioa proiektuen bidez.
- Harremanak eta lankidetzak bilatzea.
- Lantaldea erdian kokatzea, bere ezagutza balioan jarriz.
Erreferentziak
aldatu- Bai Euskarari Elkartea. Zer da? (Noiz kontsultatua: 2020-12-22)
- Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2020-12-22)
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea osatzeko prozesua bide onetik doa. (Berria egunkaria, 2007-01-23)
Ikus, gainera
aldatu- Bai Euskarari (1978): Euskaltzaindiak sustaturiko kanpaina.
- Bai euskarari abestia: 1978an sortutako abestia. Urte hartan Euskaltzaindiak izen horrekin sustaturiko kanpaina zela eta, Telesforo Monzonek idatzi zuen, eta Pantxoa eta Peiok jarri zioten ahotsa.
- Bai Euskarari (1998): Kontseiluak sustaturiko kanpaina.
- Bai Euskarari ziurtagiria: Bai Euskarari Elkarteak ematen duen ziurtagiria.
- Bai Euskarari saria: Bai Euskarari Elkarteak banatzen duen saria.