Balio-galtze
(«Balio-galera» orritik birbideratua)
- Artikulu hau aktibo finkoek denboran zehar jasaten duten balio-galtzeari buruzkoa da, dibisen trukaneurriari buruz ikasteko, ikus Trukaneurri.
Enpresan eta zehatzago kontabilitatean, aktibo finko baten balio-galtzea bere bizitza erabilgarrian zehar jasaten duen zaharkitze eta higadura direla eta, aktiboak duen balioaren gutxitzea da. Balio-galtze fisikoa kontabilitatean aldiro jaso beharreko den gertaera bat da, estaldura egoki baten bitartez, amortizazio izenekoa. Balio-galtzea fisikoa (denbora igarotze soilagatik gertatzen dena), funtzionala (aktiboa erabiltzeagatik gertatzen den higadura) edo ekonomikoa (aktiboa erabiltze-egoera onean egon arren, zaharkitua geratzen denean) izan daiteke.
Balio-galtzearen kalkulua
aldatuBalio-galtzearen kalkulua aldagai hauen gainean burutzen da:
- denbora edo bizitza erabilgarria,
- balio-galtzea fisikoa bada, urtetan emandako denbora, kontuan hartu gabe aktiboa martxan izandako denbora, izango da balio-galtzea aztertzeko oinarria;
- balio-galtzea funtzionala bada, funtzionamendu-orduak edo ekoiztutako unitateak izango dira balio-galtzea aztertzeko oinarria;
- erosketa-prezioa;
- hondar-balioa, aktiboa erretiratzean jaso daitekeen balioa da (txatarra moduan saltzeagatik, adibidez)
- amortizazio-oinarria, erosketa prezioa ken hondar-balioa, birjarpen-balioa (une bakoitzean funtzio berdina egingo duen aktibo baten prezioa, alegia) edo merkatu-balioa (aktibo berri baten prezioa) izan daitekeena; amortizazio-oinarria amortizazio-kuotak kalkulatzeko erabiliko dira.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |