Jakarta

Batavia» orritik birbideratua)

Jakarta[1][2] (dʒaˈkarta), ofizialki Jakarta hiriburuko eskualde berezia (indonesieraz: Daerah Khusus Ibukota Jakarta edo DKI Jakarta), eta historikoki Batavia, Indonesiako hiriburua eta metropolirik handiena da. Java uhartearen ipar-mendebaldeko kostaldean dago, munduko uharterik populatuena, Hegoekialdeko Asiako metropolirik handiena da. ASEANeko hiriburu diplomatikoa ere bada. Bi probintzia ditu mugakide: Mendebaldeko Java hegoaldean eta ekialdean eta, 2000tik aurrera, Banten mendebaldean. Iparraldean Javako itsasoa dauka, eta mendebaldean Lampungekin egiten du muga itsasoz.

Jakarta
Jakarta
Jakarta
Indonesiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Indonesia
AlkateaHeru Budi Hartono (en) Itzuli
Izen ofizialaJakarta
Jakarta
Batavia
Daerah Khusus Ibukota Jakarta
Jatorrizko izenaJakarta
Jakarta
Posta kodea10110–14540 eta 19110–19130
Herriburuabaliorik ez
Geografia
Koordenatuak6°10′30″S 106°49′39″E / 6.175°S 106.8275°E / -6.175; 106.8275
Map
Azalera662 km²
Altuera8 m eta 16 m
MugakideakBanten eta Mendebaldeko Java
Demografia
Biztanleria10.562.088 (2020)
793.088 (2014)
Dentsitatea15.955 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1527ko ekainaren 22a
Telefono aurrizkia021
Ordu eremuaUTC+07:00 eta Indonesia Western Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakBerlin, Islamabad, Tokio, Pekin, Manila, Kuala Lumpur, Seul, Abu Dhabi, Jidda, Piongiang, Hanoi, Bangkok, Yazd, Londres, Istanbul, Mosku, Rotterdam, Los Angeles, Mexiko Hiria, New York, Casablanca, Hegoaldeko Gales Berria, Amsterdam, Astana eta Kiev
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialaIndonesiera
jakarta.go.id

Jakarta Indonesiako zentro ekonomiko, kultural eta politikoa da. Probintzia mailako egoera du, eta 10.562.088 biztanle azken zentsoaren arabera.[3] Jakartaren azalera 661,23 kilometro karratu baino ez da, eta beraz Indonesiako probintziarik txikiena da, baina Jakartako eskualde metropolitanoak 9.957,08 kilometro karratu ditu, Bogor, Depok, Tangerang, Hego Tangerang, eta Bekasi hiriak batuz eta, guztira, 35 milioi biztanle inguru 2022an. Horrela, Indonesiako hiri-eremurik handiena daeta munduko bigarren metropolorik handiena, Tokioren ostean. Jakartako Giza Garapenaren Indizea altua da Indonesiako beste probintziekin alderatuz. Bere bizitza ekonomiko handiagatik, lanpostu aukerengatik eta bizitza-maila altua lortzeko aukeren ondorioz, Indonesiako uhartediko migratzaile ugari jaso ditu, kultura aniztasun handiarekin.

Jakarta munduan etengabe populatua egon den hiririk zaharrenetako bat da. Sunda Kelapa izenarekin sortu zen IV. mendean, eta portu garrantzitsu bilakatu zen Sundako Erresumaren baitan. De facto Ekialdeko Herbeheretar Indietako hiriburua izan zen, Batavia izena zuenean. 1960ra arte Mendebaldeko Javako hiria zen ofizialki, baina urte horretan probintzia mailara aldatu zuten, hiriburuko lurralde bereziki estatuarekin. Probintzia gisa, bere gobernuak bost hiri administratibo eta erregentzia administratibo bat du, Seribu uharteak edo Mila uharteak izenekoa. Jakarta alfa hiri globala da. Indonesiako Bankua, Indonesiako Burtsa eta munduko zein Indonesiako enpresa askoren egoitza bertan dago. 2021ean barne produktu gordina $602.946 milioi estatubatuar dolar zela kalkulatzen zen.

Jakartak erronka handiak ditu hiri gisa, bere hazkuntza urbano handiaren ondorioz, ingurune ekologikoaren suntsipenaren ondorioz, trafiko txarragatik eta subsidentziaren ondoriozko uholdeak. Jakarta urtero 17 zentimetro hondoratzen ari da, eta horregatik uholdeak ohikoak dira; gainera, munduan azkarren hondoratzen den hirietako bat da. 2019an Joko Widodo lehendakariak iragarri zuen hiriburua mugituko zutela lekuz, eta Ekialdeko Kalimantanen, Borneon, Nusantara hiria sortuko zutela hiriburu izateko.

Jakartak klima montzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.

      Datu klimatikoak (Halim Perdanakusuma aireportua, Jakarta; tenperatura: 1924-1994, prezipitazioa: 1931-1994)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33.3 32.8 33.3 33.3 33.3 33.3 34.4 35.6 35.6 35.6 35.6 33.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.9 28.9 29.4 30.0 30.6 30.0 30.0 30.6 31.1 31.1 30.6 29.4 30.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.1 26.1 26.4 27.0 27.2 26.7 26.4 26.7 27.0 27.2 27.0 26.4 26.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.3 23.3 23.3 23.9 23.9 23.3 22.8 22.8 22.8 23.3 23.3 23.3 23.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20.6 20.6 20.6 20.6 21.1 19.4 19.4 19.4 18.9 20.6 20.0 19.4 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 299.7 299.7 210.8 147.3 132.1 96.5 63.5 43.2 66.0 111.8 142.2 203.2 1816
Eguzki orduak 189 182 239 255 260 255 282 295 288 279 231 220 2975
Hezetasuna (%) 85 85 83 82 82 81 78 76 75 77 81 82 80.6
Iturria (1): Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial[4]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (hezetasuna eta eguzki orduak)[5]

Historia

aldatu

V. mendean, Kalapa itsasportu txiki bat zen mendi baten ondoan, Ciliwung ibaiaren ertzean. XII. mendean, Sondako Erresuma hinduko portu handiena zen. Portugaldarrak izan ziren lehen europarrak bertara heltzen. XVI. mendean, Fatahillah gerlari gazteak eraso zuen herria, eta Djakarta izendatu zuen, Kalapa jatorrizko izena ordezkatuz. 1619. urtean, herbeheretarrek Batavia sortu zuten Djakarta izeneko herrian. Herbehereekin izaniko salerosketa harremanek aberastu zuten hiria XVII-XVIII. mendeetan. Ingelesen esku geratu zen 1811tik 1814ra. Matxinada nazionalista bat izan zen 1926. urtean. Japoniarrak jabetu ziren hiriaz 1942an, baina independentzia lortu zuten 1945ean.

Administrazioa

aldatu
Jakartaren ikuspegia Merdeka plazatik

Indonesiako banaketa administratiboan, Jakarta estatus bereziko probintzia da (DKI Jakarta), eta 5 hiri (indonesieraz: kota) eta erregeordetza (indonesieraz: kabupaten) batean banaturik dago:

Jakartako hiri eta erregeordetzak
Hiria/Erregeordetza Eremua (km²) Biztanleria (2010) Biztanleria (2014) Biztanle dentsitatea (bizt/km²)
2010ean
Biztanle dentsitatea (bizt/km²)
2014an
Hego Jakarta (Jakarta Selatan) 141.27 2,057,080 2,164,070 14,561 15,319
Ekialdeko Jakarta (Jakarta Timur) 188.03 2,687,027 2,817,994 14,290 14,987
Erdialdeko Jakarta (Jakarta Pusat) 48.13 898,883 910,381 18,676 18,915
Mendebaldeko Jakarta (Jakarta Barat) 129.54 2,278,825 2,430,410 17,592 18,762
Ipar Jakarta (Jakarta Utara) 146.66 1,645,312 1,729,444 11,219 11,792
Seribu uharteak (Kepulauan Seribu) 8.7 21,071 23,011 2,422 2,645

Ekonomia

aldatu

Administrazio eta merkataritza hiria da, batez ere. Eskulangile eta industria berri ugari: metalurgia, ehungintza, kimika, eta beste. Herrialdeko portu nagusia da, eta nazioarteko aireportua du.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  3. Badan Pusat Statistik, Jakarta, 2023.
  4. INDONESIA - HALIM PERDANAKUS. globalbioclimatics.org (Noiz kontsultatua: 2016-09-14).
  5. STATIONSNUMMER 96745. dmi.dk (Noiz kontsultatua: 2016-09-14).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
Ideen 1
multimedia 1
os 12
web 2