Begoña Arregi
irakaslea, kazetaria eta idazlea
Begoña Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 19a) irakaslea, kazetaria eta idazlea da. Euskal alfabetatze kanpainen sortzaileetariko bat.[1]
Begoña Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1944ko urriaren 19a (80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta katedraduna |
1963an alfabetatze kanpainak abian jarri zirenean, bera izan zen sortzaileetariko bat. Rikardo nebarekin batera, Antton Elosegi, Arantxa Gurmendi, Ramon Saizarbitoriaren arreba, eta beste batzuekin jo eta ke ibili ziren alfabetatze-kanpainak zabaltzen.[2]
Gero, neba Rikardo istripu batean hil zenean, omenaldi gisa liburu bat idatzi zuten hainbat lagunen artean, horretan Begoñak parte handia hartu zuela.[3]
Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1969ko azaroaren 28an.
Euskaltzaindiko Alfabetatze Batzordean parte hartu zuen 1969tik.
Liburuak
aldatu- Lehen euskal hiztegi bateratua [arg. elkarlanean] (1969)
- Rikardo Arregi: gizona eta garaia. Arregi, Begoña; Torrealdai, Joan Mari; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. (1996). M. Larramendi Kultur Bazkuna
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Arregi Aranburu, Begoña» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).
- ↑ del Olmo, Karlos. (2008). «Antton Elosegirekin solasean» Senez (EIZIE) (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
- ↑ Arregi, Begoña; Torrealdai, Joan Mari; Manuel Larramendi Kultur Bazkuna. (1996). Rikardo Arregi: gizona eta garaia. M. Larramendi Kultur Bazkuna ISBN 978-84-922113-0-2. PMC 863220780. (Noiz kontsultatua: 2021-07-29).