Begoña Pedrosa
Begoña Pedrosa Lobato (Areatza, Bizkaia, 1975eko otsailaren 24a) hizkuntzalaria, irakaslea eta ikertzailea da. 2024ko ekainetik aurrera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua da Imanol Pradalesen gobernuan. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea izan zen 2020tik 2024era, eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, 2014tik 2020ra.[1]
Begoña Pedrosa | |||
---|---|---|---|
(2024) | |||
2024ko ekainaren 25a - ← Jokin Bildarratz | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Areatza, 1975eko otsailaren 24a (49 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea University of Illinois at Chicago (en) Deustuko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea, ikertzailea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Mondragon Unibertsitatea | ||
Bizitza
aldatuBegoña Pedrosa Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Hizkuntzalaritza Aplikatuko doktorea da; eta Ingeles Filologiako lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Amerikako Estatu Batuetako Illinoisko Unibertsitatean Hizkuntzalaritzako masterra egin zuen.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle gisa hasi zen lanean, 2002an. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle eta ikertzailea izan da. Bere ikerketa arloak izan dira: batetik, hizkuntza gutxituetako testuinguruetan eleaniztasunerako gaitasunen garapena eta, bestetik, CLIL (Content and Language Integrated Learning) testuinguruetako estrategia pedagogikoak eta ikasleek hizkuntzen ikaskuntzarekiko dituzten jarrerak.[2]
Unibertsitate arloko hainbat berrikuntza-proiektu koordinatu ditu Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetan eta formakuntza arautuan. Halaber, doktorego-programaren eta ikerketa-mahaiaren kudeaketan ere parte hartu du. Hainbat europar proiektutako partaide izan da. Ikerketa eta transferentzia taldeko kide izan da, atzerriko hizkuntza koordinatzailea eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko online graduko koordinatzailea.
2014tik 2020ra, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izan da.[1]
2020ko urrian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu zuten, Jokin Bildarratzek zuzentzen duen Hezkuntza sailean.
Argitalpenak
aldatu- Learning to teach through video playback: student teachers confronting their own practice. [3]
- Implementación del modelo Leer para aprender en un contexto plurilingüe. [4]
- El reto del plurilingüismo aditivo : una planificación lingüística en los estudios de grado de Educación Infantil y Educación Primaria.[5]
- Irakaslearen profil profesionalaren definizioa eta testuinguratzea HUHEZI-n..[6]
- Reflexión-acción sobre la enseñanza en el aula. Un estudio de caso con una maestra de educación primaria. [7]
- Exploring beliefs, multilingual language awareness raising, and the Pygmalion effect.[8]
- Una experiencia de AICLE en los estudios de Magisterio de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de la Universidad Mondragón.[9]
- Definición y contextualización del perfil profesional del maestro en HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea).[10]
- Eleaniztasun gehigarriaren erronka : HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan.[11]
- Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruan: edukiak eta ingelesa (H3) uztartzen irakasleen hasierako formazioan.[12]
- Ahozko gogoetatsua eta hizkuntzen programazio bateratua. Esperientzia bat unibertsitatean.[13]
- Reaprender a enseñar inglés. Un estudio de casos en un aula de educación primaria.[14]
- Eleaniztasun gehigarriaren erronka: HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan.[15]
Proiektuetan parte hartzea
aldatuHezkuntza eta zerikusia duten hainbat proiektutan parte hartu du.
- El aprendizaje de contenidos en inglés en educación secundaria y universitaria: un estudio longitudinal de factores afectivos y metodológicos (FFI2012-34214).[16]
- EU Comenius Lifelong Learning Project-Teacher Learning for European Literacy Education (Tel4ELE).[17]
- TERRA.Inter-Cultural Curriculum (Socrates.Comenius 2.1)-TERRA.Inter-Cultural Curriculum (Socrates.Comenius 2.1).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Begoña Pedrosa, HUHEZIko dekano barria» Begitu 213: 1. 2014-10-02.
- ↑ «Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu dute» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
- ↑ Learning to teach through video playback: student teachers confronting their own practice. ISSN 1470-1103..
- ↑ Implementación del modelo Leer para aprender en un contexto plurilingüe.. in: 46., 41-54 or. ISSN 1133-4770..
- ↑ , 315-332 or. ISBN 978-84-9860-838-0..
- ↑ Irakaslearen profil profesionalaren definizioa eta testuinguratzea HUHEZI-n.. in: 24., 151-167 or. ISSN 0214-9753..
- ↑ Reflexión-acción sobre la enseñanza en el aula. Un estudio de caso con una maestra de educación primaria. ISBN 978-84-9860-707-9..
- ↑ Exploring beliefs, multilingual language awareness raising, and the Pygmalion effect. , 259-275 or. ISBN 978-3-631-61464-8..
- ↑ Una experiencia de AICLE en los estudios de Magisterio de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de la Universidad Mondragón. , 127-138 or. ISBN 978-84-490-2678-2..
- ↑ Definición y contextualización del perfil profesional del maestro en HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea).. , 169-179 or. ISSN 1575-0965..
- ↑ Soziolinguistika aldizkaria, 59-72 or. ISSN 1130-8435..
- ↑ Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruan: edukiak eta ingelesa (H3) uztartzen irakasleen hasierako formazioan.. Ikastaria, 207-220 or. ISSN 1137-4446..
- ↑ Ahozko gogoetatsua eta hizkuntzen programazio bateratua. Esperientzia bat unibertsitatean. Xangorin, 80-90 or. ISBN 978-84-936543-4-4..
- ↑ Reaprender a enseñar inglés. Un estudio de casos en un aula de educación primaria.. Asociación Española de Lingüística Aplicada ISBN 978-84-8158-479-0..
- ↑ Eleaniztasun gehigarriaren erronka: HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan.. Bat Soziolinguistika aldizkaria ISSN 1130-8435..
- ↑ El aprendizaje de contenidos en inglés en educación secundaria y universitaria:. .
- ↑ EU Comenius Lifelong Learning Project. .