Beit Jala
Beit Jala (arabieraz: بيت جالا) Betleem probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 10 kilometro hegoaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 13.484 biztanle zituen 2017an[1].
Beit Jala | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Betleemgo Gobernazioa |
Izen ofiziala | بيت جالا |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°42′57″N 35°11′15″E / 31.7158°N 35.1875°E |
Azalera | 13 km² |
Altuera | 750 m |
Mugakideak | Jerusalem |
Demografia | |
Biztanleria | 13.484 (2017) |
Dentsitatea | 1.037 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Bergisch Gladbach, Jena, Pitești eta Reggio nell'Emilia |
BeitJala-city.org |
Etimologia
aldatuBeit Jala «Jalaren etxea» bezala itzultzen da arabieratik[2]. Beste bertsio baten arabera, Beit Jala izena Calla hitzetik dator, asirieraz «harri bilduma» esan nahi duena[3]. Udalaren webguneak dio izen hau asiriarra dela eta «belar alfonbra» esan nahi duela[4].
Historia
aldatuBeit Jala eta Biblian aipatutako Gilo hiri bera dela uste da[5][6][7].
Gurutzaden garaian hiriaren izena Apezala zen[8].
Auzoak
aldatuBeit Jala hiria bost auzoz osatuta dago, eta horietako bakoitzean hainbat familia hedatu (hamule) bizi dira[4][9]:
- As Sama'na: As Sama'na, Al Hseinat eta Ath Tha'alba.
- As Sarar: Ash Shamamsa, Al 'Ararfa, Ar Rzooz, Al Khuwara, Ath Throof, Al Jirban, Al Mutasariboon, Al Khirfan, Ad Daqamqa eta Al Qatatna.
- Al Iraq: An Nawawiya, Al Ghawali eta Hseinat Al Iraq.
- Ad Deir: Al 'Asatna, Al Ghneimat, Al Habahba, Al Mafadwa eta Al Marawna.
- Al Knees: Al Gweijat, Ash Shamra, An Naqawla eta Al Qasasfa.
Demografia
aldatuBritainiar Mandatuko agintariek antolatutako 1922ko Palestinako zentsuaren arabera, Beit Jalak 3.101 biztanle zituen: 3.060 kristau (2.628 ortodoxo, 358 erromatar errituko katoliko, 4 melkita, armeniar errituko katoliko bat, maronita bat eta kopto bat[10]) eta 41 musulman[11]. 1931ko zentsuan biztanleria 2.731era jaitsi zen: 2.529 kristau, 198 musulman, judu bat eta «erlijiorik gabeko» hiru pertsona zeuden hirian, guztira 631 elkarbizitza unitate[12].
1945ean, Beit Jalak 3.710 biztanle zituen: 3.510 kristau eta 200 musulman[13], eta 1961ean 7.966[14].
2007ko Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren zentsuan Beit Hala hiriak 11.758 biztanle zituen. 5.834 gizonezkoak ziren eta 5.924 emakumezkoak. 2.664 elkarbizitza unitate zeuden hirian. Familiaren batez besteko tamaina 4,4 pertsonakoa zen[15].
Urtea | Biztanleria | Etxegune kopurua |
---|---|---|
1870 | 234[16] | |
1896 | 2.880 inguru[17] | |
1922 | 3.101[11] | |
1931 | 2.732[18] | 631[12] |
1945 | 3.710[13] | |
1961 | 7.966[14] | |
1967 | 6.041[19] | |
2007 | 11.758[15] | 2.664[15] |
2017 | 13.484[1] | |
2019 | 15.670[20] |
Ekonomia
aldatuHauek dira hiriko ekonomiaren sektoreak[9]:
- zerbitzuen sektorea (% 30)
- merkataritza (% 25)
- industria (% 20)
- kudeaketa (% 20)
- nekazaritza (% 5)
Langabezia-tasa % 17 ingurukoa da[9].
Garai batean, Beit Jala ospetsua zen txerrikia eta abrikotak ekoizteagatik, baita eraikuntzarako harria ateratzeagatik ere[21], baina hiriko 57 bat familiak nekazaritzako lurra galdu zuten Zisjordaniako israeldar harresia eraikitzearen ondorioz[22].
Beit Jala farmazia konpainiak, 1969an sortua, tokiko merkaturako sendagai generikoak ekoizten ditu[23].
Betleem probintzia oso ezaguna da eskulangintzagatik. Hainbat herri eta hiritan, Beit Jala barne, eskuz brodatutako jantzi tradizionalak ekoizten dira. Hala ere, esportazioek baxuak izaten jarraitzen dute[20].
2019an, hiru banku zeuden Beit Jalan[20].
Erlijioa
aldatuKristautasuna
aldatuKristau biztanleria nabarmena duten Palestinako hirietako bat da. 2022an, biztanleen % 61 kristauak ziren[24] (batez ere ortodoxoak, katolikoak eta luterotarrak). Hiriaren zaindaria San Nikolas Barikoa da. Beit Jalako kristau guztiek San Nikolas eguna batera ospatzen dute abenduaren 19an[25].
Hainbat eliza daude Beit Jalan:
- San Nikolas eliza ortodoxoa
- Ama Birjinaren eliza ortodoxoa
- San Mikel eliza ortodoxoa
- Deikundearen eliza katolikoa
- Erreformaren eliza luterotarra[26][3]
- Al Ma'madaniya eliza baptista
- Baraka B eliza presbiterianoa[9]
Gainera, badago apaizgaitegi katoliko bat[27], bi komentu katoliko[28], monasterio ortodoxo bat[9] eta kultur-etxe ortodoxo bat[29].
Islama
aldatuKristauez gain, musulman asko daude Beit Jalan[24], eta bi meskita[30][9]:
- Beit Jalako meskita
- Imam Ahmed bin Hanbal meskita.
Hezkuntza
aldatuPalestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, Beit Jalako biztanleriaren % 97,1 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 71 emakumezkoak ziren. 2009an, 4.012 ikasle eta 208 irakasle zeuden hirian[31].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamar eskola daude Beit Jalan, hiru publiko, sei pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako bat[9]:
Eskola | Mota | Generoa[9] |
---|---|---|
Wadi’ Di’mes eskola | publikoa | mutilena |
Iskandar al Khoury eskola | ||
Beit Jalako eskola | UNRWAk zuzendutakoa | |
Beit Jalako eskola (Cheile) | publikoa | neskena |
Ar Ra’ei as Salih eskola | pribatua | |
Talitha Kumi eskola | mistoa | |
Latindar Patriarkatuaren eskola | ||
Al Quds eskola | ||
Al Amal eskola | ||
San Efraim eskola |
Gainera, badago sei haurtzaindegi, bi lanbide eskola, Al-Qudseko Unibertsitate Irekiaren adar bat[31], Teologia Institutua, Sira hezkuntza bereziko eskola eta Ash Shurooq itsuen eskola[9][29].
Osasuna
aldatuHiru ospitale daude hirian[9][32]:
- Beit Jalako ospitale publikoa (Al Hussein), 1908an sortutakoa eta 133 ohe dituena
- Errehabilitazio Arabiar Elkartearen ospitale kirurgiko espezializatua, 1960an sortutakoa eta 77 ohe dituena
- Dibs amaetxea, 10 ohe dituena.
Horrez gain, errehabilitazio zentroak eta desgaitasuna duten pertsonentzako osasun-etxeak ere badaude[9].
Kulturguneak
aldatuBi antzoki daude Beit Jalan. Enad antzokia 1987an sortu zen eta Al-Harah antzokia 2005ean[29].
Beit Jala Baladi taldea 1991n sortu zen palestinar dantza herrikoiak, batez ere dabkeh, gordetzeko helburuarekin[29].
Kirola
aldatu2007az geroztik, Beit Jalak errugbi talde bat dauka, Beit Jala Lions. Palestinako lehen errugbi taldea da[33].
Alkateak
aldatu- Salem Abu Sabal (1912-1918)
- Jeries Abu Dayyeh (1918-1919)
- Nicola Al-Mofdi (1919-1921)
- Yusef Tuma (1921-1924)
- Yusef Khamis (1924-1927)
- Jeries Abu Awad (1927-1929)
- Zakharia Abedrabo (1929-1932)
- Andrea Mansour (1932-1936)
- Salameh Mukarker (1936-1939)
- Hanna Mahlouf (1939-1943)
- Wadi' De'mes (1944-1957)
- Jabra Khamis (1957-1972)
- Farah Al-Araj (1972-1976)
- Bishara Daoud (1976-1978)
- Farah Al-Araj (1978-1997)
- Raji Zeidan (1998-2012)
- Nael Salman (2012-2015)
- Nicola Khamis (2015-2022)[34]
- Issa Al-Qassis (2022 - gaur egun)[35]
Hiritar ezagunak
aldatu- Tawfiq Canaan (1882-1964), medikua
- Stephan Hanna Stephan (1894-1949), idazle eta itzultzailea
- Nicola Hadwa (j. 1950), ingeniaria
- Hanna Musleh (j. 1954), zinema zuzendari eta irakaslea
- Ghassan Zaqtan (j. 1954), poeta
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 76 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Palmer, Edward Henry. (1881). The Survey of Western Palestine: Arabic and English Name Lists Collected During the Survey by Lieutenants Conder and Kitchener, R. E. Transliterated and Explained by E.H. Palmer. Committee of the Palestine Exploration Fund, 286 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Beit Jala Parish - Annunciation Church» Latin Patriarchate of Jerusalem (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Beit Jala City» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Conder, C.R.; Kitchener, H.H. (1882). The Survey of Western Palestine: Memoirs of the Topography, Orography, Hydrography, and Archaeology. 3 London: Committee of the Palestine Exploration Fund, 20 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ Jos 15:51
- ↑ 2 Sm 15:12
- ↑ (Ingelesez) Pringle, Denys. (1993). «Bait Jala» The Churches of the Crusader Kingdom of Jerusalem: A-K (excluding Acre and Jerusalem). 1 Cambridge: Cambridge University Press, 93-95 or. ISBN 0-521-39036-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d e f g h i j k (Ingelesez) Beit Jala City Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2010) (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 45 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Barron, J.B., ed. Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 18 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 35 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 24. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 7 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 117. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 152. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Alemanez) Schick, Conrad. (1896). «Zur Einwohnerzahl des Bezirks Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 19: 126. (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Casto, E. Ray; Dotson, Oscar W. (1938). «Urban Population of Palestine» Economic Geography 14 (1): 68-72..
- ↑ (Ingelesez) Efrat, Elisha. (1977). «Changes in the Settlement Pattern of Judea and Samaria during Jordanian Rule» Middle Eastern Studies 13 (1): 97-111..
- ↑ a b c (Ingelesez) «Demographics & economy» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Halpern, Orly. «Beit Jala: Project renewal?» Jerusalem Post (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Knell, Yolande. «Bethlehem nuns in West Bank barrier battle» BBC News 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Social & Environmental Impact Report for New Sterile Production Line» Beit Jala Pharmaceutical Co. (Beit Jala, West Bank and Gaza) 2013 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Lash Balint, Judy. «Christians in Judea and Samaria can’t avoid mixing politics with Christmas» Jewish News Syndicate 2022-12-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Palestine» St. Nicholas Center (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Churches» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Seminaries» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Monasteries / convents» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Others» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- ↑ (Ingelesez) «Mosques» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b (Ingelesez) «Educational institutions» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Hospitals» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El rugby intenta una incursión en Cisjordania» El Economista 2008-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- ↑ (Ingelesez) «Former mayors» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Current mayor» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) «Twinning Agreements» Beit Jala Municipality (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
- ↑ (Errumanieraz) «Copiii talentați ai Centrului Cultural Pitești, aplaudați la scenă deschisă, în cadrul Festivalului Internațional pentru Pace din Beit Jala!» Arges Focus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).