Besapea edo galtzarbea giza gorputzeko zati bat da, besoen goialde eta barnealdearen eta bularraren artean dagoena. Bertan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan ilea hazten da nerabezaroan. Zenbait kulturetako emakumeek besapeko ile hori moztu egiten dute, ez baitago batere ongi ikusia. Gizonen artean, berriz, gaizki ikusia dago besapeetan ilerik ez izatea, zenbait kulturetan horrek gizontasun falta adierazten baitu. Arrazoi beragatik, munduaren zati handi batean ez da besapeko ilearen mozketa bultzatzen gizonezkoetan nerabezarotik aurrera, ile hau agertzen den garaia dena.

Besapea
Besape inguruko muskuluak.
Xehetasunak
Konponenteaklarruazala
ilea
Hona
drenatzen du
zain axilarra
axillary lymph node (en) Itzuli
ArteriaBesapeko arteria
ZainaBesapeko zain
Identifikadoreak
LatinezAxilla
MeSHA01.378.800.090
TAA01.1.00.021
FMA24864
Terminologia anatomikoa

Besapeek ohi usain txarra metatzeko ohitura dute izerdiaren ondorioz, usai hori murrizteko, aldatzeko edo eragozteko mekanismoak daudelarik, asepsia eta usain-kengarriak kasu.

Besapeak edukitzaile bat eta eduki bat du. Bere edukitzailea gunea mugatzen duten hormek osatzen dute (giharrak) eta eduki nagusia besapeko arteria, besapeko zaina eta plexu brakialaren enbor sekundarioak dira.

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
multimedia 1
os 2