Betagarri
Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1993an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean Betagarri lehen diskoa grabatu zuten, Mil A Gritos Records diskoetxearekin.
Betagarri | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | Ska rocka |
Instrumentuak | gitarra, saxofoia, tronboia, tronpeta, baxua, bateria |
Urteak | 1993 - 2017 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mil A Gritos Esan Ozenki Metak Oihuka Elkar Maldito Records |
Taldekideak | |
Iñaki Ortiz de Villalba Aitor Agirre David Gabiña Gontzo Barney Dinosaurioa Mikel Sanz Unai Lobo Pablo Rodríguez Iosu Izagirre | |
Informazio gehigarria | |
http://www.betagarri.com | |
Taldekideak
aldatu- Iñaki Ortiz de Villalba, abeslaria.
- Aitor Agirre, gitarra-jotzailea.
- David Gabiña, saxofoi-jotzailea.
- Gontzo, gitarra-jotzailea.
- Barney Dinosaurioa, bateria-jotzailea.
- Mikel Sanz, tronboi-jotzailea.
- Unai Lobo, tronpeta-jotzailea.
- Pablo Rodríguez, baxu-jotzailea.
- Iosu Izagirre, baxu-jotzaile berria (Pablo Rodríguez-en ordezkoa).
Taldea
aldatuGasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.
Araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, "kaña eman" ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da "dantzan ere iraultza egitea". Hala, 1993an Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodríguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. Maketa horren 1.500 ale saldu zituzten gaztetxe eta tabernetan. Gerora, CDan berrargitaratu zuten. Bi urte eman zituzten kontzertuak egiten, eta 1997an Betagarri (Mil A Gritos) kaleratu zuten Soziedad Alkoholika taldeko kideek berriki sortutako diskoetxean. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rock, rap, reggae, patxanga eta rantxerak nahastu zituzten. Korroskada eta Bizkar Hezurra taldeetan ibilitako Benjamin Villabella Triku izan zuten ekoizle, eta ordutik bederatzigarren taldekide bilakatu zen. Lan horri jarraitu zion Arren erro zaharra-k (Mil A Gritos, 1998), Eddy Rodríguez Quilley marrazkilariaren manga komiki batek ilustraturiko diskoa. Euskarazko kantuez gain, frantsesezko eta gaztelaniazko bina abesti grabatu zituzten, horietako bat, Marcos komandanteorde zapatistaren hitzetan oinarritutako "El periodiquerito". Ohiko rock-ska aberatsari hip hopa eta ahots distortsionatuak erantsi zizkioten, eta Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja eta Luis Caminoren kolaborazioak izan zituzten, besteak beste. Disko horretako bateriak Hasier Oleagak grabatu zituen eta urtebetez aritu zen taldearekin.
Diskoetxez aldaturik, 80/00 (Esan Ozenki, 1999) lanarekin arrakasta itzela lortu zuten. 80ko hamarkadako hogei euskal talderen kantuen bertsioez osatutako lanak 15.000 aletik gora saldu zituen. Ordurako, Euskal Herritik kanpo, Katalunian ere, oso harrera beroa jasotzen zuten. Hasier Oleagak taldea utzi eta Iker Uriartek hartu zituen makilak. Jarraian, Freaky festa (Esan Ozenki, 2000) kaleratu zuten. Bertsioak egitearekin asko ikasi zutela aitortu, eta oinarri erritmikoa sendotu egin zuten, eta rockari protagonismo handiagoa eman zioten. Horren ostean, Remix (Metak, 2001) lanean, aurreko diskoko bost kantu aukeratu eta ska, dance, funk eta dub ukitua eman zieten; gainera, artean argitaratu gabe zeuden bi kantu jaso zituzten: Herriak du hitza eta Iraultzeko prest 01 Ikasle Abertzaleak gazte erakundearen 10. urteurreneko kantua. Esportatzeko modukoak ziren taldearen mezua, jarrera eta musika. Horregatik, atzerrian egiten zituzten kontzertuak biderkatzen joan ziren: Alemania eta Suitzara urtero joaten hasi ziren, esaterako.
Horren premian zeudelako, hurrengo lana Arnasa hartu (Metak, 2002) izan zen. Gitarrak eta aldarrikapen testuak areagotu egin zituzten, eta emaitza indartsuagoa eta rockeroagoa bilakatuz, ska eta reggaetik apur bat aldendu ziren. Luis Llachen "L'estaca" grabatu zuten, jatorrizko hizkuntzan. "Hasieran euskaraz egin genuen Gorka Knoren "Agure zaharra" AEKantuz bildumarako, baina Katalunian behartu gintuzten katalanez egitera" (1). Katalunian zuten eta duten harrera itzelaren erakusle, Zuzenena (Metak, 2004) grabatu zuten Gironako Salt herriko La Mirona aretoan. Zuzeneko diskoarekin batera taldearen gaineko dokumental bat kaleratu zuten DVD formatuan. Horren aurretik, Gonzalo Zaldibarrek taldea utzi eta Aitor Agirrek hartu zuen gitarra. Europa ia alderik alde zeharkatzeaz gain, AEBetara eta Japoniara ere jo zuten, eta 2005ean Alemania, Austria eta Herbehereetarako Basque Fire bilduma argitaratu zuen Jaro diskoetxe alemaniarrak, gasteiztarren ibilbidearen laburpena.
Metak diskoetxeak bere jarduera bukatutakoan, Oihuka diskoetxera salto egin zuten, Hamaika gara kaleratzeko (2006). Disko hori egin aurretik, Iosu Izagirrek Pablo Rodriguez ordezkatu zuen baxuan. Ska doinuez gain, rocka, funka, punka eta popa batu zituzten. Eta euskaraz gain, katalanez bi kantu eta gaztelaniazko bat grabatu zituzten. 2007ko erdialdean, Aitor Ruiz de Arbulok taldea utzi zuen, eta gainontzekoek erabaki zuten gitarra bakarrekin jarraitzea, ordezkorik gabe. Urte horretan, gainera, Hego Amerikan bira egin zuten.
2009an Korrika 16-ren kantua, "Ongi etorri lagun!", egin zuen Betagarrik, Jon Maia bertsolariak sortutako hitzak musikatuz, eta urte berean Bizitzari txistuka argitaratu zuen (Elkar). Dantza egiteko baino gehiago, kantatzeko diskoa dela azaldu du taldeak.
2012ko urriaren 24an "Zorion Argiak" izeneko diskoa kaleratu zuen, hamaikagarrena, Elkar argitaletxearen eskutik. Gasteiztarren lan berriak 23 abesti bildu zituen eta okasiorako musikari ezagunen laguntza jaso zuen: Tonino Carotone-k, Garik, Xavi Sarriàk, Iñigo Muguruzak eta El Drogas-ek, besteak beste, lagundu zieten. Diskoko 23 abestiak bi CDtan banatuta zeuden.
Orain arteko azken diskoa zuzeneko bat izan zen bere 20 urteak ospatzeko.
2017ko uztailaren 12an euren webgunean argitaratutako ohar batean jakinarazi zuten uztailaren 28an eman behar dutela azken kontzertua. 2017ko Hatortxu Rock musika-jaialdian izan zen eta 24 urteko ibilaldiari amaiera eman zioten.[1]
Diskografia
aldatu- Maketa (1994)
- Betagarri (1997, Mil a Gritos)
- Arren Erro Zaharra (1998, Mil a Gritos)
- 80/00 (1999, Esan Ozenki)
- L (2000, Esan Ozenki)
- Freaky Festa (2000, Esan Ozenki)
- Remix (2001, Metak)
- Arnasa Hartu (2002, Metak)
- Zuzenena (2004, Metak)
- Hamaika Gara (2006, Oihuka)
- Bizitzari txistuka (2009, Elkar)
- Zorion Argiak (2012, Elkar)
- 20 urte Zuzenean (2014, Maldito Records)
Disko bakoitzeko abestiak
aldatuMaketa
aldatu1994an grabatu zuten Gasteizen. Betagarrik kaleratu eta ekoitzitakoa.
Disko honek 9 abesti ditu:
- Makila total + Burdin Hotza
- Foie Rap
- Gauaren beste aldea
- Phonetic punk rock
- Muineko enea
- Oh bella, internazionalisti!
- Soldaduzkarik ez!
- Foals road
- Conxuro d´a queimada
Betagarri
aldatu1997an grabatu zuten Berrizen (Bizkaia) Lorentzo Recordsen. Mil A Gritos Recordsek kaleratu eta B.V.A. "Triku"k ekoitzi zuen.
Disko honek 13 abesti ditu euskara, gaztelania, ingelesa eta portugesez:
- Legalize it!
- Gaua
- XX-Mendeko Izurritea
- Skalatu
- Grandola, Vila Morena
- Ez Dakit Zergatik
- Muineko Enea
- Until Such Time
- Amerika Latina Zutik!
- Burdin Hotza
- Skizofrenia
- Revolution Mix
- Pachuca Sonora
Arren Erro Zaharra
aldatuBerrizen grabatu zuten, Lorentzo Recordsen. Mil A Gritos Recordsek editatu eta Triku eta Katarainek ekoitzi zuten. Diskoa 1999ko apirilan jarri zuten salgai.
Disko honek 11 abesti ditu:
- Boom egin eta krash!!
- Segi (gora bakea!)
- Arren erro zaharra
- Lana (egunez joan eta gauean etorri)
- Verde
- Soldaduzka
- Oh misère
- Euskadi antifaxista
- Foie Rap
- Vente
- El Periodiquerito
80/00
aldatuAndoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2000ko urrian jarri zuten salgai.
Disko honek 20 abesti ditu:
- Baldin Bada
- Atzera begira
- Biktimak
- La chica del Batzoki
- Cerebros destruidos
- Agur
- Eh! txo
- Lo egin
- Kriston burrundaie
- En mi casa
- After boltxebike
- Euskaraz eta kitto
- Hamarkada miresgarria
- Hiri gerrilaren dantza
- Kuiti
- Nire furgoi beltza
- Errepide hontan galdurik
- Tijuana in blue
- Dime tú
- Bihotzak sutan
Freaky Festa
aldatuAndoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu zuen 2000.urtean eta Trikuk ekoitzi zuen.
Disko honek 12 abesti ditu:
- Jabe Izan Arte
- Ez Jolastu
- Gora Beherak
- Nork Esango Dit Nola?
- Etorkizun Latza
- Freaky Festa
- Zure Atzetik
- Amets Eroak
- Mundu Berria
- Jaungoiko Berriak
- Beta Band
- Gazteri Gorria
Remix
aldatuAndoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2001eko urriaren 31n jarri zuten salgai.
Disko honek 7 abesti eta 30:07 minutuko iraupena ditu:
- Herriak du hitza
- Mundu berria
- Zure atzetik
- Amets eroak
- Etorkizun latza
- Iraultzeko prest 2001
- Nork esango dit nola
Arnasa Hartu
aldatuAndoainen grabatu zuten, Garate Studiosen. Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen. Diskoa 2002ko azaroaren 21ean jarri zuten salgai.
Disko honek 12 abesti eta 47:12 minutuko iraupena ditu:
- Zure Ingurua
- Nora joan ziren?
- Gaurko egunak
- Hemen erdian
- Bere munduan
- Gure ohiua
- Hankak mahai gainean
- Mienten mi amor
- Bizitza igaro
- Lekeitio's beach
- Aldeak
- L'estaca
Zuzenena
aldatuSalten (Girona), hain zuzen ere Sala La Mironan eskainitako kontzertu batean grabatu zuten. Musika Metakek kaleratu zuen. Diskoa 2004ko azaroaren 18an jarri zuten salgai.
Disko honek CD eta DVD bat du. CDak 17 abesti eta 68:25 minutuko iraupena ditu:
- Boom egin eta krash!!
- Mienten mi amor
- Zure ingurua
- Legalize it
- Arren erro zaharra
- Baldin Bada
- Gora beherak
- Hankak mahai gainean
- Euskadi antifaxista
- La chica del Batzoki
- Verde
- Hemen erdian
- Jabe izan arte
- Soldaduzka
- L'estaca
- Skalatu
- Revolution mix
Hamaika Gara
aldatuDisko honek 14 abesti ditu:
- Aske naizela amestu dut
- Bidea Gara
- Hamaika
- Hegan egin dezaket
- Euri tanta bakoitzean
- Gazteriaren oihua
- 1976 martxoak 3
- Un poble viu
- Don't stop the tour
- Zuzen!
- Txikia naiz
- No hi som tots
- Sin ti
- Ezfunkytasuna
Bizitzari Txistuka
aldatuDisko honek 14 abesti ditu:
- Haundiena
- Denbora
- Badira
- Bizitzari Txistuka
- Peep Show
- Con el sol
- Sweet Mary
- Irratitik deika
- 90 minutu
- Jungle
- Mingering Mike
- Baliteke
- Lucio
- Lo
Zorion Argiak
aldatuDisko honek 23 abesti ditu:
- Zorion argiak
- Mundu saldua
- Igande goiza beti (feat. Tonino Carotone)
- Jaio nintzen
- Nire bihotza
- Joan zinen
- Koloreen jabe
- Presaka
- Izarra barik
- Egun alaiak (feat. Francis)
- Musika bizi (feat. Juan S.A.)
- Haizearen alde
- Udazkenarekin batera
- Milaka izar berri
- Nahi duzunean
- Zenbatetan (feat. Virginia de la Casa)
- Zatoz
- La sombra (feat. El Drogas)
- Geroa
- Itxura ederra
- Lagunak (feat. Pirritx eta Porrotx)
- Atzoko egunak (feat. Mikel Urdangarin)
- Beti aurrera
20 urte Zuzenean
aldatuDisko honek 20 abesti ditu:
- Bidea gara
- Txikia naiz
- Mundu saldua
- Irratitik deika
- Denbora
- Boom egin eta krash!
- Mingerin Mike
- Sweet Mary
- Beti aurrera
- Hamaika
- Verde
- Euri tanta bakoitzean
- Hegan egin dezaket
- Zure ingurua
- Milaka izar berri
- Jabe izan arte
- Jaio nintzen
- Peep Show
- Rula
- Korrika
Kolaborazioak
aldatu- AEKantuz (2002, Elkar)
- 18/98+... auzolanean (2006, Gara)
- Korrika 16 (2006)
- Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013, Bonberenea Ekintzak)
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat «Betagarri» artikulutik hartua da. Artikulu hark Iker Barandiaran du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Betagarri. (2017-07-12). Betagarriren azken kontzertua. (Noiz kontsultatua: 2017-07-13).