Bettina Graziani
Bettina Graziani (Normandia, 1925eko maiatzaren 8a - Paris, 2015eko martxoaren 2a), Simone Micheline Bodin jaioa, frantses modeloa izan zen.
Bettina Graziani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Simonne Micheline Bodin |
Jaiotza | Laval, 1925eko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2015eko martxoaren 2a (89 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Guy Schoeller (mul) Aly Khan |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Jasotako sariak | ikusi
|
1950eko hamarkadako modelorik kotizatuena izan zen, Dior etxearen irudia hilezkortzen lagundu zuena, baina Hubert de Givenchy eta Jacques Fath diseinatzaileen musa ere izan zen. Henri Cartier Bresson, Irving Penn, Robert Doisneau, Erwin Blumenfeld eta azkenaldian Pierre & Gilles eta Mario Testino argazkilarientzat posatu zuen.[1]
Bere karreraren gailurrean, 1955ean amaiera eman ziona, Bettina, Frantziako modelorik nabarmenena zen, eta garaiko hobekien ordaindutakoa.[2] Gero, Valentino eta Ungaro markentzat aritu zen harreman publikoetan.[1]
Gilbert Grazianirekin ezkondu zen 1950ean, baina dibortziatu egin ziren. Ondoren, Ali Khan printzearen emaztegaia izan zen,[3] baina, ezkondu baino pixka bat lehenago, auto istripu bat izan zuten, non bera hil zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Fallece en Barcelona a los 89 años la actriz Nadala Batiste» El Periódico 2015-3-3.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bettina Graziani: la mujer más fotografiada de Francia» Mujer Hoy.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Adiós a Bettina, la musa del 'New Look'» El Mundo 2015/03/03.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |