Bidezidor
Bidezidorra landa eta mendiko bide estua da, gehienez bi metro zabal izaten dira, bereziki oinezkoek ibiltzeko prestatua. Zaldiz edo astoz ere ibili daiteke bidezidorretan. Egun, bidezidorrak bidezidor kirola egiteko erabiltzen dira maiz. Horretarako, ibilbide luzeak eta ibilbide laburrak prestatu dira, txangoak eta bidaiak egiteko. Zabalak direnean pista esaten diegu.
Bidezidorren seinaleztapena
aldatuBidexken Europako Sareak Europako herrialdeetako bidexkenbidezidorren sareak gainditzen ditu. European Rambler's Association elkartearen eskumena dira.
Hiru bidexka mota daude:
Mota | Identifickadorea | Luzera | Kolorea seinaletan | Seinaleak | Markak |
---|---|---|---|---|---|
Udalerrikoa | SL | < 10 km | Zuria eta berdea | ||
Ibilbide laburra | PR | 10 eta 50 km artean | Zuria eta horia | ||
Ibilibide luzea | GR | > 50 km | Zuria eta gorria |
Ibilbide Luzeko bidexkak (GR) Espainiako eyt Frantziako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren (FEDME) eskumenekoak dira.
Azken urteotan bidexken balizajeak handitu direnez, jarduera horietan bakarrik edo nagusiki aritzen diren enpresak sortu dira, balizen kalitatea hobetzeko.
Ibilbide laburrak
aldatuIbilbide laburrak, PR siglaz ere ezagunak, landan eta mendian txangoak egiteko 10km-50km bitarteko.
Ibilbide luzeak
aldatuIbilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.
Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.
GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.
Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.
Seinaleztapena
aldatuGR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:
- Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Espainian : bi margo arrasto horizontal, bata gorria eta bestea zuria.
- Luxenburgon : lauki edo biribil horiak.
- Suitzan : hiru marra horizontal, zuria-gorria-zuria (mendiko ibilbideak) edota erronbo horiak.
GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.