Bihurkin sonikoa

Doctor Who telesaileko tresna ikonikoa

Bihurkin sonikoa (ingelesez: sonic screwdriver) BBC kateko Doctor Who zientzia-fikziozko telesailean agertzen den gailu bat da, Doktoreak hainbat funtziotarako erabiltzen duena[1]. Gehienetan ateak irekitzeko erabiltzen du, baina azterketa kimikoak eta medikoak egiten ditu, izaki bizidunak detektatzen ditu eta TARDISa kontrolatzeko ere erabili ohi du.

Bihurkin sonikoa, 2015eko bertsioa.

TARDIS ontzia bezala, bihurkin sonikoa ere telesailaren ikonoetako bat bihurtu da dagoeneko. Hamabigarren Doktoreak bihurkinaren ordez betaurreko sonikoak erabili zituen eta telesailaren spin-offetan ezpainetako sonikoa eta modulatzaile sonikoa ere azaldu dira.

Historia

aldatu

"Fury from the Deep" (1968) atalean azaldu zen lehenengo aldiz eta hirugarren eta llaugarren doktoreek erabili zuten ohiko tresna gisa. 1982an erabiltzeari utzi zion Doktoreak, gidoietan sartzeko arazoak ematen zituelako.

2005ean telesailaren aro berria hasterakoan bihurkin sonikoari garrantzi handia ematea erabaki zen eta Doktoreek asko erabili dute, funtzio oso desberdinak egiteko gainera. "Smith and Jones" (2007) atalean Doktoreak X-izpien makina baten erradiazioa anplifikatzerakoan bihurkina erre egiten du[2]. Galeraren aurrean triste artzen da baina atalaren amaieran bihurkin berria eskuratuko du.

Hamabigarren Doktoreak Davros gazteari eman zion oparitan eta betaurreko sonikoak sortu zituen. 9. denboraldiko azken atalean TARDISak bihurkin berri bat ematen dio betaurrekoen ordainetan, izan ere betaurrekoak estilosoagoak izan arren bihurkina baino hauskorragoak direla konturatzen baita Doktorea[3].

Funtzioak

aldatu
 
Hamaikagarren Doktorearen bihurkin sonikoa, itxita eta irekita (2010).

Soinu uhinak, erradiazioa, uhin luzerak, maiztasunak, seinaleak eta elektromagnetismoa kontrolatu eta manipulatzen ditu eta horrela edozein teknologiatan oinarrituriko aparailuak hackeatu, aktibatu edo desaktibatzen ditu, herregatik du "bihurkin soniko" izena. Bizidunen energia igorpenak ere identifikatzen ditu eta sustantzia kimikoak identifikatzeko edo mediku azterketak egiteko ere balio dio.

Hona hemen bihurkin sonikoak betetzen dituen hainbat funtzio:[1]

  • Ateak ireki eta itxi
  • Hainbat sustantzia erre edo ebaki
  • Makina edo lehergailuen urruneko kontrola
  • Soinu uhinak eta X izpiak anplifikatu
  • Arma elektronikoak desaktibatu
  • Seguritate handiko itxiturak ireki
  • Linterna
  • Telegarraioa geldiarazi eta bideratu
  • Kutxazain automatikoak hackeatu
  • Mikrofonoa
  • Mediku azterketak egin
  • Izaki bizidunak eta izaki estralurtarrak identifikatu
  • DNA eskanerra eraiki
  • Izaki bizidunen zentro neuronalak blokeatu
  • Ordenagailu mota guztiak erabili
  • Kamuflajeak desaktibatu
  • Errobotak desaktibatu
  • Urruti dagoen norbaitekin hitzegiteko soinu errepideak sortu
  • Pertsona baten konzientzia ordenagailu batetara transferitu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Sonic Screwdriver: 50 Uses Of This Device From Doctor Who - Tell Me Nothing» web.archive.org 2017-08-09 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  2. «BBC - Doctor Who - Series Three concept Artwork Gallery» web.archive.org 2008-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  3. (Ingelesez) «Sonic sunglasses» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
Intern 1
multimedia 1
os 3
web 2