Bikingoen Aroa

Bikingoen Aro» orritik birbideratua)

Bikingoen Aroa VIII. eta XI. mendeen arteko Europako historiaren zatia da[1]. Garai haietan eskandinaviar bikingoek merkataritza eta gerraren bidez Europako itsaso eta ibaiak esploratu zituzten eta baita Islandia, Groenlandia eta Ipar Amerikako eskualde batzuk okupatu ere.

Bikingoen espedizioak

Aurrekariak

aldatu

Mendebaldeko eta ekialdeko Europa inbaditu zituzten bikingoak egungo Danimarka, Norvegia eta Suediako paganoak ziren. Handik Faroeak, Irlanda, Islandia, Caithness, Iparraldeko Uharteak, Hebridak, Groenlandia eta, denbora laburrean, Ipar Amerika okupatu zituzten[2].

Antzinako eskandinaviera bere ama hizkuntza garatu eta egungo eskandinaviar hizkuntzak sortu zituen. 801. urterako, Jutlandia aldean jadanik autoritate nagusia ezarrita zegoen, eta daniarrek bere herrialdetik harataino begiratzera hasi ziren. Norvegian berriz, mendiek eta fiordoek muga sendoak ezarri eta bertoko biztanleek besteengandik independente iraun zuten. Hori zela eta, 800. urterako, Norvegian 30 erresuma txiki inguru zeuden. Handik ateratzeko bide errazena itsasoa zen eta horretarako guda-itsasontziak egin zituzten, aldi berean merkatari, esploratzaile eta okupatzaile izateko[3].

Historia

aldatu

Bikingoen espedizio bati buruzko lehendabiziko aipamena 789. urtekoa da, orduan Anglosaxoi kronikaren arabera, Norvegiatik etorritako talde bat Dorseteko Portlandera ailegatu zen. Bertan, errege-funtzionario batek aurkitu eta merkatariak zirela sinistu ondoren, erregearen etxera zergak ordaintzeko eramaten ari zituela erail zuten.

Lehendabiziko eraso nagusia 793an gertatu zen, Lindisfarneko monasterioa arpilatu zutenean. 794an, Ulsterreko Urtekarien arabera, Ionako abadia eraso zuten eta hurrengo urtean Irlandako iparraldeko kostaldea. 802an berriro Iona eraso zuten.

Adituen ustez, aroaren bukaera Harald Hardraadek Ingalaterran herrialdea okupatzeko saiakera izan zen, 1066an Stamford Bridgeko guduan Harold Godwinsonek menderatua izan zenean; Irlandan hiberniar-normandiar armadak 1171n Dublin okupatu zuenean eta Eskozian, 1263an Alexandro III.a Eskoziakoak Largseko guduan Haakon IV.a Norvegiakoa menderatu zuenean. Epeka-epeka bikingoen ondorengoak ziren normandiarrek uharteak okupatu zituzten. Historialari gehienek bukaera Eskandinavian erregearen autoritatea eta kristautasuna erlijio ofizial moduan ezarri zirenean gertatu zela uste dute.

Eskandinaviarrek erabiltzen zituzten drakkarrak oso erabilgarriak ziren kostaldeko uretan nabigatzeko eta baita gudari eta merkatariak garraiatzeko. Rurikek varegoak ekialderantz gidatu zuenean, 859an Novgorod hiria eratu zuen. Gainera lehendabiziko eslaviar estatua zen Kieveko Rusa ezarri zuen, 1240an mongoliar inbasiora arte iraun zuena.

Carolus Handiak zuzenduriko frankoen erresuma askotan eraso zuten. Sena zeharkatzeaz gain, pixkanaka-pixkanaka Normandian kokatu ziren. Hain zaila zen atzerritar hauek menderatzea ezen 911n Karlos III.a Frantziakoak bikingoen buruzagia zen Hrolf Ganger duke bilakatu baitzuen. Hrolf orduan basailu bilakatu eta kristautasunera aldatu zen. Frantziak ez zituen berriro erasoak jasan eta bertan sortu zen botereak urteen poderioz Britainia Handia konkistatuko zuen. 1100. urterako jadanik bikingoen espedizioak bukatuak ziren.

Euskal Herria ere bikingoen erasoak jasan zituen. Orreagako guduaren ondorioz frankoen autoritatea ahula zela aprobetxatuz, 841 inguru Gaskoniako dukerrian sartu eta Bordelen kokatu ziren. Handik ipar eta hego Euskal Herria eraso zuten[4]. Iruñeko Erresuma sortu berria ere eraso zuten Gartzia Eneko 859an bahitu zuten eta bahisaria ordainduta berreskuratua izan zen[5]. Kostaldea 840ko hamarkadan erasotu zuten.

Hedapena

aldatu
Ibn FadlanManzikerteko guduaBaregoNormandiaNovgorodHugues CapetOto I.aKarolus HandiaÆthelred II.a IngalaterrakoaAlfredo HandiaIngalaterrako normandiar konkistaEdingtongo guduaIonaMaldongo guduaJorvikLindisfarneVinlandGroenlandiaErik GorriaKnut II.a DanimarkakoaEgill SkallagrímssonHarald III.a NorvegiakoaHarald I.a Norvegiakoa

Eskandinaviaz haraindiko koloniak

aldatu
Britainiar Uharteak
Ekialdeko Europa
Atlantiko

Erreferentziak

aldatu
  1. Encyclopædia Britannica: Norway
  2. Forte, Angelo. Oram, Richard. Pedersen, Frederik. Viking Empires. Cambridge: Cambridge University Press, 2005 ISBN 0-521-82992-5
  3. Carey, Brian Todd. "Technical marvels, Viking longships sailed seas and rivers, or served as floating battlefields", Military History 19, no. 6 (2003): 70-72
  4. Forte, Oram & Pedersen. (2005). Viking Empires. Cambridge: Cambridge University Press, 60 or. ISBN 0-521-82992-5..
  5. Barrau-Dihigo, Lucien. "Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente". Revue Hispanique. 7: 141-222. orr. (1900)

Kanpo estekak

aldatu
  NODES