Biologia molekular

izaki bizidunen oinarri molekularrak ikertzen dituen biologiaren adarra
Biologia molekularra» orritik birbideratua)

Biologia molekularra izaki bizidunen oinarrizko molekulak ikertzen dituen biologiaren adarra da. Biomolekula horien egitura eta eginkizun biologikoa aztertzen ditu biologia molekularrak, genetika, biokimika eta fisikarekin lotura estuak ezarriz.

Biokimikaren lan-eremu bera duela eman lezake, baina biologia molekularrak genetikaren molekulak (DNA eta RNA) ikertzen ditu batik bat, eta baita molekula horiek eta proteinen arteko harreman estua ere.

Biologiaren adar hau XX. mendearen erdialdean agertu zen, James Watson-ek eta Francis Crickek DNAren egitura fisiko-kimikoa aurkitu zutenean. Geroztik, DNA bizi-molekula garrantzitsuena bihurtu da, bera baita bizidun guztiengan (birus batzuetan izan ezik) informazio genetikoa daukana, hots, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den herentziazko informazioaren gordailua.

Biologia molekularraren historian hiru mugarri garrantzitsu aipatu behar dira:

  • DNAren egitura molekularraren aurkikuntza (helize bikoitza), Watson-ek eta Crick-ek egindakoa 1953an


Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 2