Bonifazio VIII.a[1] —jaiotza izena: Benedetto Gaetani— (Anagni, 1235 inguru - † Erroma, 1303ko urriaren 11) Eliza Katolikoaren 193. Aita Santua izan zen 1294 eta 1303 urteen bitartean. Dantek, Divina Commedia liburuan, infernuan kokatu zuen simonia egiteagatik.

Bonifazio VIII.a

(1300)

193. Aita santu

1294ko abenduaren 31 - 1303ko urriaren 11 (egutegi gregorianoa)
Zelestino V.a - Benedikto XI.a
kardinal

1281eko apirilaren 12a (egutegi gregorianoa) -

San Nicola in Carcere (en) Itzuli cardinal-deacon (en) Itzuli



Santi Silvestro e Martino ai Monti (en) Itzuli kardinal apaiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenedetto Caetani
JaiotzaAnagnic.1235
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1303ko urriaren 11 (67/68 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza modua: Pozoia
Familia
AitaRoffredo I Caetani
AmaEmilia Patrasso
Familia
LeinuaHouse of Caetani (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8803353 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ospe handiko jakituna, 1281. urtean kardinal izendatu zuten. Zelestino V.a kargua uztera behartu zuen. Azken muturrera eraman nahi izan zuen aita santuaren nagusigo espirituala eta materiala, baina Filipe Ederraren politika «sekularra» izan zuen oztopo. Erregeak eliz jendearen gaineko zerga gehitu nahi izan zuen 1297an, baita Erromarako zen zilarraren irteera galarazi ere. Geroago, barealdi baten ondoan (Luis IX.a Frantziakoaren kanonizazioa 1297an, Erromako lehen jubileua), Bernard Saisset Pamierseko apezpikuaren aurkako auziak (1301) bi aldeetako legegileen eta teologoen arteko eztabaida bizia eragin zuen. Ondorioz, Frantziako apezpikuen sinodoa egin zen Erroman; 1302an Unam sanctam buldaren aldarrikapena egin zuen Gaetani aita santuak (aita santuaren nagusigoaren berrespena munduko beste errege guztien gainetik) eta Filipe Ederra eskumikatu (1303). Azkenik, 1303ko irailean Guillaume de Nogaretek eta Sciarra Colonnak torturatu egin zuten aita santua Anagnin, eta handik hilabetera hil zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonifazio VIII.a  
  NODES
ELIZA 2
Ideen 1
multimedia 1
os 1
web 1