Brandeis Unibertsitatea
Brandeis Unibertsitatea (ingelesez: Brandeis University; ˈbrændaɪs ahoskatua) Boston Handian dagoen unibertsitate pribatua da, arte liberalen hezkuntzan espezializatua. Waltham hiriko hego-mendebaldeko mugan dago, Bostondik 14 kilometrotara. Unibertsitateak 3200 unibertsitario inguruko matrikula du eta 2100 ikasle graduatu.[1] 2010ean, U.S.News and World Report erakundeak 34. postuan sailkatu zuen Estatu Batuetako unibertsitate nazionalen artean.[2] Forbesek 2010ean Brandeis 57. postuan kokatu zuen unibertsitate nazional eta arte liberaletako fakultate guztien artean.[3]
Brandeis University 1948an sortu zen erakunde misto ez-sektario gisa, Middlesexeko Unibertsitate zaharraren ordez. Unibertsitateak Louis Dembitz Brandeisen izena darama, judu jatorriko Estatu Batuetako Gorte Goreneko lehen epaile elkartua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Brandeis University. Schools and Enrollment. .
- ↑ (Ingelesez) America's Best Colleges 2008: National Universities: Top Schools. .
- ↑ (Ingelesez) «How To Chose a College» Forbes.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Brandeis Unibertsitatearen webgunea
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |