Burn-out sindromea, neke profesionalaren sindromea edo «erreta egotea» neke fisiko, emozional eta intelektualeko egoera da, lanbidearen eskakizunei erantzuteko gai ez izatera iritsi den langileak nabari duen estresaren ondorioz sortzen dena.[1] Berez luzaroko estresari erantzun bat da. Munduko Osasun Erakundeak 2019ko maiatzaren 25ean lanarekin lotutako gaitza gisa onartzeko asmoa adierazi zuen.[2]

Burn-out sindrome
Deskribapena
Motabetealdia, osasunerako arriskua
psychosocial hazard (en) Itzuli
Espezialitateapsikologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKZ73.0
GNS-10Z73.0
MeSHD002055
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
Lan munduan "erreta egotea" esaten zaio sindrome honi.
Irakaskuntzan askotan ematen da sindrome hau.

Sintoma nabarmenenak

aldatu

Hauek izan daitezke:[3]

  1. Neke emozionala: Lanean erreta egoteak desgaste fisiko eta psikiko dakartza. Honako ondorioak ditu: lanaren errutina, estresa helburuak lortzeko.
  2. Bezeroekiko arreta falta: langileari pazientzia gutxitzen zaio, jarrera txarrak handituz.
  3. Antsietatea: lanarekin dekonektatzeko zailtasuna.
  4. Errealizazio profesional eza: autoestimua gutxitzen zaio, ilusioak galduz.

Sindromeari aurre egiteko gakoak

aldatu

Idoia Apaolazaren arabera hauek izan daitezke estrategiak:

  1. Izan zure arazoen ikuspegi orokorra
  2. Identifikatu zure pentsamenduak: estresarekin eta kezkekin lotutako pentsamenduak identifikatu
  3. Hobetu zure lan harremanak
  4. Garatu enpatia eta asertibitaterako gaitasuna
  5. Aldateken aurrean izan jarrera irekia
  6. Autoestimua berreskuratu

Lanbideen araberako sindrome maila

aldatu
Lan-arloa Lanean pertsona-errealizazioa Neke emozionala Despertsonalizazioa
Sei lanbidetan batezbesteko orokorra Neurritsua Neurritsua Neurritsua
Ospitaletan Neurritsua Neurritsua Neurritsua
Hezkuntza Goia Neurritsua Goia
Beste hezkuntza batzuk Neurritsua Apala Apala
Gizarte zerbitzuak Goia Neurritsua Neurritsua
Medikuntza Neurritsua Neurritsua Neurritsua
Osasun mentala Goia Apala Apala
Beste batzuk Neurritsua Neurritsua Neurritsua

Estres eta neke profesionalaren arteko diferentziak

aldatu

Singh, Goolsby eta Rohoads egileentzako bi kontzeptu hauek oso desberdinak dira:[4]

Estres Neke profesionala
Arazoetan gehiegizko inplikatzea Inplikatze eza
Hiperaktibitate emozional Sorgortze emozional
Kalte fisiologikoa lehen substratuan Kalte emozionala lehen substratuan
Akidura edo energia fisikoaren eza Akidura motibazioari eta erergia psikikoari lotuta
Depresioa energia fisikoak gordetzeko erreakzio gisa uler daiteke Neke profesionalean depresioa tristurarekin lotutako idealen galera gisa uler daiteke
Prozesu moderatuetan eragin positiboak izan ditzake (eustres) Bakarrik eragin negatiboak

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
Ideen 2
multimedia 1
os 9
text 1