Busturialdea
Busturialdea[1] —ofizialki, Busturialdea-Urdaibai— Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.
Busturialdea-Urdaibai | |
---|---|
Euskal Herria | |
Busturialdea Oiz menditik. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta |
Herri handiena | Gernika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W |
Azalera | 282 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.Bizkaiko lurraldearen % 12,7 hartzen du eta eginkizun garrantzitsua bete izan du Bizkaiaren dinamizazioa eta antolamenduan, Gernikako Arbola bertan kokatzen baita.
Mugakideak
aldatuBusturialdeak mugakide hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa; mendebaldean, Mungialdea; hegoaldean, Durangaldea; eta ekialdean, Lea-Artibai.
Herriak
aldatuHonako herri hauek eta 2011ko biztanleria biltzen ditu:
Herria | Biztanleria | Lurraldea km² | Alderdi politikoa (2019) | |
---|---|---|---|---|
Ajangiz | 450 | 7,35 | EH Bildu | |
Arratzu | 387 | 10,34 | EAJ | |
Bermeo | 17.159 | 34,12 | EH Bildu | |
Busturia | 1.717 | 19,63 | EAJ | |
Ea | 884 | 14,17 | EH Bildu | |
Elantxobe | 393 | 1,85 | EH Bildu | |
Ereño | 249 | 10,67 | EAJ | |
Errigoiti | 532 | 16,42 | EAJ | |
Forua | 978 | 7,94 | EAJ | |
Gautegiz Arteaga | 895 | 13,57 | EAJ | |
Gernika-Lumo | 16.863 | 8,47 | Guztiontzako Herria | |
Ibarrangelu | 652 | 15,56 | Armendu | |
Kortezubi | 445 | 11,91 | EAJ | |
Mendata | 368 | 22,39 | EAJ | |
Morga | 427 | 17,6 | EAJ | |
Mundaka | 1.929 | 4,15 | EH Bildu | |
Murueta | 311 | 5,45 | EAJ | |
Muxika | 1.457 | 50,02 | EH Bildu | |
Nabarniz | 232 | 11,75 | EH Bildu | |
Sukarrieta | 360 | 2,3 | Independenteak |
Inguru naturala
aldatuUrdaibai biosferako natura erreserba Busturialdean dago, Bizkaiko kostaldean. Natura erreserbaren ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.
Euskara
aldatuBusturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo, mankomunitatearen herririk handienetakoa. Bai eta Ajangiz, Arratzu, Busturia eta Muxika herriak ere.
Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).
Hedabideak
aldatuTelebistak
aldatuEgunkariak
aldatu- "Busturialdeko Hitza" bertako egunkaria.
Aldizkariak
aldatu- "Aldaba Aldizkaria"
- "Bagabiz Aldizkaria"
- "Akatz Aldizkaria"
- "Busturi Berri Aldizkaria"
- "Berrien Berri Aldizkaria"
Irratiak
aldatuArgazki galeria
aldatu-
Izaro uhartea
-
Laida hondartza, Ibarrangelu
-
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo
-
Bermeoko portua
-
Bermeoko ikuspegi orokorra
-
Europa Parkea, Gernika
-
Santimamiñe kobazuloa, Kortezubi
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942), bertsolari muxikarra.
- Rafael Iriondo (1918-), futbolaria eta entrenatzaile gernikarra.
- Luis Villasante (1920-2000), apaiz eta euskaltzain gernikarra.
- Nestor Basterretxea (1924-), margolari, eskultore eta zinegile bermeotarra.
- Bitoriano Gandiaga (1928-2001), fraide eta idazle mendatarra.
- Jon Lopategi (1934-), bertsolari muxikarra.
- Manuel Leginetxe (1941-), kazetari eta idazle arratzuarra.
- Joan Mari Torrealdai (1942-2020), idazlea eta Euskaldunon Egunkaria-ren bultzatzailea.
- Edorta Jimenez (1953-), idazle mundakarra.
- Antonio Karmona Herrera (1968-), futbolari bermeotarra.
- David Seco (1973), ziklo-kroslari busturiarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegian Busturialdea (-a) izenarekin ageri da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Busturialdea-Urdaibai
- Busturialdeko Hitza
- Busturialdeko esakerak