Buztingintza buztinezko objektuak egiteko artea da. Arte honen bitartez, gizakiak historian zehar etxerako eta konkretuki sukalderako ontziak sortu ditu, horien artean eltzeak. Horregatik, eltzegintza ere deritzo. Kulturak asko garatu izan dira buztingintza inguruan, horregatik dira hain garrantzitsuak arkeologian. Mendebaldean eta beste hainbat kulturatan, sukalderako ziren ontzi hauek dekorazio eta bilduma artikuluak izatera pasa dira.

Buztinez egindako pitxerra.

Buztingintza, sukalderako ontziez gain, lauza bakunak, teileria, adreilugintza eta esmaltatu gabeko lauzak ere badira. Termino hauek zeramikaren barnean daude. Zeramikak hainbat egosketa, esmaltatu eta dekorazio dauzka.

Historia

aldatu
 
Txinan aurkitutako zeramikaz eginiko edalontzi zaharra.

Eltzegintzaren zati handi bat historiaurreari dagokio, hau da, alfabetatze prosezua baino lehenagoko garaiei. Horregatik, eltzegintzaren historiaren atal bat arkeologian dago. Zeramika oso gogorra da, pieza hauek milaka urte irauten dituzte. Horregatik dauzkgu arkeologian buztinezko hainbeste pieza. Zeramika kultura bihurtu aurretik, hainbat ezaugarri betetzen zituen eltzegintza garatu zuten zibilizazioek:

  • Buztin zonalde bat izan behar da. Zeramika pieza zaharrenak aurkitu diren lekuetan, buztin deposituak zeuden. Buztina erraz har zezaketen bere lanketarako. Txinan buztin depositu handiak daude. Honek abantaila eman zien beste leku batzuetan baino lehenago garatzeko eltzegintza.
  • Buztin landua egosteko berotu egin behar da eta horretarako, tenperatura oso altua behar da. Zibilizazioetan ez zuten hain tenperatura altuetan sukaldatzen, beraz, oso zaila zen buztina zeramika bihurtzea.
  • Eltzegintzan, denbora asko behar da, buztina moldeatzeko eta gero egosteko. Sua kontrolatzea lortu zutenean, oraindik ez zuten zeramika landu. Gizakiak nomada izateari utzi zionean eta leku finkoetan geratu zenean, hasi ziren zeramika garatzen.
  • Premia bat egon behar zen eltzegintza lantzeko. Prosezu luzeak eta material garestiak erabiltzeko justifikazio bat behar zuten. Sukaldatzen hasi zirenean justifikazio hori aurkitu zuten eta sukaldatzeko materialen beharra sumatu zuten[1].

Lehen pausoak

aldatu

Lehendabizi, eskuz lantzen zuten buztina ontziak egiteko. Honen barnean, bi teknika nahasten zituzten; atximur egitea eta kiribiltzea. Geroago, buztin hori egosten hasi ziren. Egosteko, zulo batean sartzen zituzten piezak eta gainean sua egiten zuten, horrela, labe bat simulatzen zutelarik. Metodo honekin, oso tenperatura altuetara heltzen ziren labeak oso denbora gutxian. Lehen eltzegileek edozein buztin erabiltzen zuten, baina buztin gorria zen gehien erabiltzen zutena. Izan ere, egosterakoan, ez zen hain tenperatura altuetan egin behar. Hasiera batean, egiten ziren artikuluek hondo borobil bat zuten, angulu zorrotzak errexago zartatzen zirelako. Aipatu ditugun lehen pieza hauek ez zeuden beiratuak, oraindik teknika ezezaguna baitzen. K.a 6.000 eta 4.000 urteen inguruan, eltzegilearen tornua asmatu zen Mesopotamian. Honek zeramikaren mundua guztiz aldatu zuen. K.a. V eta VI. mendeetan moldeak erabili ziren. Slipcasting teknika, Txinan erabili zen lehenbiziko aldiz Tang dinastian[2]. Egosteko zuloaren teknika oso ona zen toska sinpleak egiteko, baina pieza konkretuagoak egiteko beste labe mota batzuk behar zituzten[3].

Zeramika Zaharrena

aldatu
 
Dolni Věstoniceko Venusa, K.a. 29.000-25.000 urte ingurukoa.

Buztinez egindako lehenbiziko objektuak Gravette aldikoak (Goi Paleolitoa) dira[4]. Aurkitutako objektu hauek, emakume errepresentazio txikiak dira. Uste da, ugalkortasunari gurtza egiteko erabiltzen zirela. Horren adibide da Dolni Věstoniceko Venusa, K.a. 29.000-25.000 urte ingurukoa[3]. Ezagutzen den beste pieza zaharrenetako bat Jōmon aroko ontzi bat da, Japoniako historiaurrekoa (K.a. 10.000-8-000)[5]. Gaur egun pieza hau Tokioko Museo Nazionalean ikus daiteke. Objektu honek, duen dekorazio bitxiagatik du izen hau. Errusiako Amur erreka ondoan beste hainbat zeramika arrasto aurkitu dira. Adituek diote, K.a. 14.000-13.000koak direla. Txina hegoaldean ere hainbat eltzegintza arrasto aurkitu zituzten. Azkenik, Jiangxin dagoen Xianrendong kobazuloan egindako ikerketa batzuetan, K.a. 20.000. urteko piezak aurkitu ziren.

Kultura neolitikoak zuen ezaugarri garrantzitsuenetako bat, zeramika edo buztin moldatua da. Goi Paleolitikoan buztinezko figurak egiten zituzten, baina Paleolitoan hasi ziren buztin hori moldatzen eta lantzen. Aro honetan ikusi zuten eltzegintzaren benetako garrantzia. Buztinezko ontziak eta sukal tresnak egiten hasi ziren eta honekin batera, sutan elikagaiak lantzen hasi ziren.[6]

Hasiera batean, eltzegintza eta zerealen lanketa aldi berean eman zela uste zen, baina, ekialde hurbilean aurkitutako zeramika zati batzuk, zerealak jaten hasi baino pare bat mende lehenagokoak direla uste da. Beraz, gai honen inguruan eztabaida dago.

Eltzegintzaren historia munduan

aldatu

Europa

aldatu
Goi Paleolitoa
aldatu

Goi Paleolitoan ikusi zuten arren zein garrantzitsuak ziren egiten zituzten tresnak, Mesopotamia garaia heldu zen arte ez ziren lehen eltzegile profesionalak agertu. Eltzegile hauek, hainbat tresna asmatu zituzten haien lana errazago burutzeko. Tornoa eta buztina gogortzeko labea asmatu zuten K.a 3.400 urte inguruan. Grezian eta Balkanetan, Txina Txikiko (Anatoliako) eragina izan zuten. Hauetan, tulipa formadun eta engobe gorri eta txuridun ontziak nabarmentzen ziren. Grezian pieza hauek figura geometrikoz apaintzen hasi ziren. Marrazten zituzten gauzarik ohikoenak, landareak eta eguneroko eszenak ziren, eskulturarekin egiten zuten bezala.[7]

Estrabonek eta Plinio Zaharrak uste zuten, eltzegintzarako gurpila Anacarsis idazleak asmatu zuela. Idazle hau K.a. 550. urtean hil zen. Hala ere, Homerok bere obretako batean gurpil honi buruz hitz egin zuen eta Homero Anacarsis baino pare bat mende lehenago bizi zela dakigu. Toskandarrak, Porsena erregearen garaian, eltzegintza lantzen zuten. Oso garestia zen hau, urrea eta zilarra baino garestiagoa hain zuzen ere.

Mediterraniar Europan aurkitu izan diren piezarik zaharrenak, Camprafaudeko aztarnategian (Languedoc) eta Verdelpinon (Cuenca) aurkitzen dira. Pieza zati hauek, K.a.VI. mendekoak dira eta ez dute inongo dekoraziorik. Honez gain, beste zeramika aztarna batzuk aurkitu dira Katalunian, Proventzan, Korsikan eta Dalmazian. Azken honetan aurkitutako ontzietan, itsatsitako maskorren bidez dago egina dekorazioa. Estilo honi, zeramika kardiala deitzen zaio.

 
Terrakotaz egindako hilobi baten aztarnak

Egipto Garaian egindako aurkikuntzek (Naqada I.aren garaian), K.a.4.500 etik 3.500era nekazaritza praktikatzen zela ezagutarazi digute. Hildakoak hilobietan lurperatzen ziren, eta sarritan, hildakoarekin batera terrakota gorriz eta figura txuriz marraztutako zeramika ontziak lurperatzen zituzten. Gehien erabiltzen zituzten patroiak trianguluak, borobil erdiak eta buruxkak ziren. K.a.4.000 urtearen inguru, Badari herrian, horma finez egindako eltzegintza ontziak aurkitu dira eta K.a. 3.600ean marraztutako hainbat objektu aurkitu dira. Marrazki hauetan animaliak eta arraun bidezko ontziak nabarmentzen dira.[8]

Neolitoa
aldatu

Neolito erdialdean, Greziako Dimini kulturak, zeramikaz eginiko forma ezberdinak egin zituzten. Hauek polikromatikoak ziren, gehien bat kiribilak. Neolito amaieran, eltzegintza beltz leundua erabiltzen hasi ziren Txina Txikiko influentzia zela eta. Europan existitu izan zen Neolitiko danubiarrak (V. mendearen hasieran), bandaz dekoratua zegoen zeramika ekoizten zuen.

Neolitoko garai berdinean, etxeko eltzegintza herri txikietan agertzen hasi zen. Hauen artean, Hacilareko aztarnategian (Turkiar mendebaldean). Pieza hauek, su baxuan sukaldatutako ontziak ziren. Buztin txuriz egindako lerro leunekin apaintzen zituzten. IV. mendean aurkitutako zeramikak, Gumelnitsako aztarnategikoak, Salcitsakoak (Errumania), Tripolekoak eta Cucutenikoak (Ukrania) dira.

Eltzegintza mota honen eragina, Adratiko eta Italiako zonaldeetan da nabaria. Venezian eta Lonbardia eman zena IV. mendearen inguruan esate baterako. Eragin honen ezaugarri nagusia, edalontzien ahoak karratuak direla da. Zonalde hauetako jendea Kataluniara joan zen bizitzera eta ezaugarri hori duten hainbat edalontzi aurkitu dira Solsonés zonaldean dauden hilobi zaharretan.

Brontze aroan egin ziren edalontzi gehienak, mizenastar zibilizazioan egin ziren, hau da, Grezia iguruan. Eskuz lantzen zuten buztina, ez zeukaten eltzegile gurpilik. Gurpil hau aroaren amaieran heldu zen eta honekin produkzioa erregulatzea lortu zuten. Kretan, buztina egosteko teknika ezberdin bat garatu zuten. Honetan, materiala egosterakoan, piezak zipriztin gorri eta beltz batzuekin ateratzen zen. Muturdun pitxerrak, garai honetan oso famatuak eta ospetsuak ziren eta normalean, kolore matez egiten ziren.

Amerika

aldatu

Amerika aldean zeuden herrien portzentai oso handia nekazaritzaz bizi zen. Horregatik, buztingintza asko landu zuten. Etxerako hainbat tresna sortu zituzten. Amerikako zonalde ezberdinetan, buztin mota ezberdinak erabiltzen ziren, baina egosteko era bakarra ezagutzen zuten, beraz, leku guztietan modu berean egosten zuten zeramika. Mizenastar zibilizazioan bezala, ez zuten tornua ezagutzen eta eskuz lantzen zuten materiala, baina hauek moldeak erabiltzen hasi ziren. Egiten zituzten formak, beste munduko lekuetakoen antzekoak ziren. Mexikon, ordea, katilu berezi bat egiten zuten txileak eta piperrak irintzeko. Halaber, latinoamerikan, hilkutxak buztinez egiten zituzten.

Amerikako zeramikaren sorrera, Ekuadorren eman zen K.a.3.200 urtearen inguruan. Estatu Batuetako eta Ekuadorreko arkeologo batzuek eginiko ikerketetan, beren lurraldeen buztina lantzeko eran eta Japoniako Jōmon aroan eman zen butinaren artean antzekotasunak aurkitu zituzten[9]. Amerikako bi herrilade hauetan, ekonomiarekin lotzen zituzten buztingintza eta itsasoko lana. Kolonbian, K.a 2.925ko katilu semiesferikoak aurkitu ziren.  Pixkat beranduago, K.a 2000. urtean Perun kolore gorri eta beltzez egindako lapikoak agertu ziren. Huari kultura, VII. eta XIII. mendeen artean Andeetan egondako zibilizazio bat izan zen. Aurkitutako garai hartako pieza garrantzitsuenak Huarkoak ziren. Hauek, zeramikazko pieza eta figura txikiak ziren. Inka Peruarrek egindako formarik ezagunena “aribalo inkaikoa” zen. Pitxer hau, lepo luzeko txanbil bat da. Nagusiki ura garraiatzeko erabiltzen zuten.[10]

Estatu Batuetan, ekialdean eman zen kultura ezagutzen da. Kultura hau, «del bosque» izenarekin da ezaguna eta K.a.2.000 urtekoa da. Zonalde honetako zeramikan, larruz eta sokaz egindako arrastoak daude.[11]

Afrika

aldatu

2007. urtean, Suizako arkeologoek Ounjougoun (Mali) Afrikako zeramika piezarik zaharrenak aurkitu zituzten. Pieza hauek K.a.9.400 urtekoak direla uste da. Egiptoko eltzegintza, K.a.5.000 urtean hasi zen. Produktu ezberdinak egin zituzten Naqada III.aren gobernuan. Egiptok beste zeramika mota bat sortu eta proposatu zuen. Honetan ez zuten buztinik erabiltzen. Toska egipziarra deitu zioten. Jaipuren, Indian, antzeko zerbait sortu zuten. Islamaren omeyaren kalifaldian Iberiaren eta ekialde hurbilaren arteko lotura bat egon zen zeramika zela eta.[12]

Afrikan ahozko tradizioa dago, ez daude datu historiko idatzi asko, beraz, oso zaila da arkeologikoki aztarnak aurkitzea. Zeramikaren bitartez, han bizi ziren zibilizazioak hobeto ezagutu ditzakegu[13].

Saharaz Hegoaldeko Afrikan, zeramika ekoizteko hiru kategoria daude. Lehenengo kategorian, dekorazioa, hegosketa eta postegosketa aurkitzen dira. Bigarrenean, materialekin zerikusia duten tresnak, hauen artean, buztinaren hautaketa. Azkenik moldatze teknikak daude. Lehen kategoria, merkatal munduarekin lotzen da eta bigarrena, herrien arteko loturarekin. Horrela arkeologoek zeramika pieza ezberdinak aztertuta, garaiko bizimodua ezagutu dezake[14].

Ozeania

aldatu

Ozeaniako uharteetan dauden leku arkeologikoetan, zeramika aurkitu da. Lapita kulturari egokitu zaizkio aurkikuntza horiek. Ozeanian, beste zeramika mota bat aurkitu da, Plainware izenekoa. Lapita zeramikaren eta Plainwarerenaren artean ez da lotura zehatzik aurkitu.

Australiar indigenek ez dute buztingintza inoiz landu. Europarrak Australiara heldu eta bertan ezarri zirenean, buztin depositu handiak aurkitu zituzten. Depositu hauek aztertu ostean, kalitate handiko buztin bezala etiketatu zuten. Europarrak heldu eta 20 urte baino gutxiagora, zeramika lantzen hasi ziren. Hortik aurrera, Australian eltzegintzak garrantzia izan du produkzioa ugaria zelako.

Zeramika islamikoa

aldatu

Eltzegintza islamikoak, hasiera batean, ez zuen estilo propiorik izan. Musulmandarrek konkistatzen zituzten lurren ezaugarriak hartzen zituzten. Baina azkenean, lurralde ezberdinen estiloak nahastu zituzten haien estiloa sortzeko. Oso nabaria izan zen Txinatarren estiloa musulmandar eltzegintzan. Islamiarrek portzelana eta gres-a inportatu zuten Txinara. Txinak zeramika margotzeko mineralak inportatu zituen eta bi kulturen artean sortu zen loturaren bitartez, islamiarrek Txinatarren hainbat ezaugarri xurgatu zituzten[15].

Islamiarrak Andaluzian (Espainia) zeudenean, zeramika estilo bat sortu zuten, Hispano-moriskoa edo zeramika Andali izenekoa. Musulmandarrek beste gauza batzuk ere asmatu zituzten, adibidez, fritware, lustre eta estainodun esmalteak. Gauza guzti hauek nahasterakoan, Mayolica izeneko plater bat sortu zuten. Islamiar zeramikan oso garantzitsua izan ziren lauza esmaltatu apaingarriekin egiten zituzten eraikuntzak.[16]

Prozesua

aldatu

Elaborazioa

aldatu
Eltzegintza prozesua.

Zeramikazko pieza guztiak hainbat fasetatik igarotzen dira: buztina prestatzea, modelatzea, lehortzea, lehen egosketa edo laberatzea (eltzegintza tradizionala) eta teknika zeramikoak aplikatzeko egosketa.

Prestakuntza

aldatu

Ontzi bat egiten hasi baino lehen, lehenengo buztina prestatu behar da, zeramikariak bilatzen duen emaitza lor dezan. Behin erabiliko den buztina aukeratuta dagoenean, honek biguntze, garbitze, sedimentazio eta pausatze prozesu bat jasaten du. Ondoren, hainbat elementu gehitzen zaizkio: plastikoak, urgarriak (orearen fusioa eta gogortasuna kontrolatzeko materialak) eta koipegabetzaileak (lastoa eta hondarra bezalako materialak). Oreak beharrezkoa den sendotasuna hartzen duenean, lehortu ondoren, oratzeari ekiten zaio. [17]

Lehenik, masa oratu egiten da, hezetasuna eta beste partikulak homogeneoki bana daitezen, eta barruan egon daitekeen edozein aire-burbuila atera dadin. Aire-burbuilak ateratzen ez badira, hurrengo faseetan (labean edo erreketan) leherketak sortu ditzazke. Masak duen aire-burbuilak kentzearen prozesuari “airegabetze” deritzo, eta pug izeneko makina bat erabiliz edota eskuz egin daiteke.

Modelatzea

aldatu
 
Buztin landugabea.

Gero, eskuz edo beste hainbat tresnen bidez oratutako masa hori modelatzen da. Ura erabiltzen da buztinaren plastikotasuna bermatzeko eta modelatzerako orduan pitzadurarik ez sortzeko. Eskuz beharrean tornu bidez lan egiten bada, normalean, arbastatu edo bihurritu egin behar dira, hormaren lodiera pieza osoan uniformea izan dadin, edo piezaren oinarria modelatzeko. Prozesu hori manipulazio mota hori egiteko adina lehortu denean egiten da.

Lehorketa eta lanketa

aldatu

Landutako pieza airean uzten da lehortzeko eta hezetasuna galtzeko. Fase honi “larruzko egoera” deritzo. Fase honetan dauden piezak kontu handiz manipulatu behar dira, oso hauskorrak baitira, baina aldi berean, deformagarriak. Pieza guztiz manipulatu denean, lehortzen uzten da berriro ere, oraindik duen hezetasuna guztiz gal dezan. Pieza erabat lehorra dagoenean, piezaren kolorea argiagoa eta gogorragoa da. Une honetan, lixa fin bat eta belaki heze bat pasatzen zaio pieza leuntzeko.

Laberatzea

aldatu

Azkenik, labera eramaten da, non hezetasun kimikoa galtzen duen eta erresistentzia eta zolitasun handiagoa hartzen duen.

 
Buztina egiteko antzinan erabiltzen zen labea.

Egosketa, labe tradizionalean edota labe elektrikoan egin daiteke. Artisau askok ez dute labe elektrikorik erabiltzen, gastu handia eragiten baitu. Normalean, artisauek labe tradizionalak erabiltzen dituzte, adreiluz eta buztinez egindako labeak, egurrarekin funtzionatzen dutenak.

Piezak egosteko, labea 400 °C-raino berotzen da, eta gero, pixkanaka, artisauak egosketa-tenperatura 900 °C edo 970 °C-raino igotzen du, buztin motaren arabera. Labea bat-batean berotzen bada, ontziek eztanda egiteko arriskua dago. Piezak, lau ordu inguruz egosten dira, eta labea gori dagoenean, sua pizteari uzten zaio. Horrexek adierazten du piezak tenperatura egokian daudela. Ondoren, giro-tenperaturan hozten uzten da.  [18]

Baliteke egosketa honekin pieza amaitutzat ematea, buztingintzaren kasuan bezala, edota oraindik egosketa gehiago behar izatea, zeramikan gertatzen den bezala.

Hainbat labe saio behar izan daitezke apainketa ezberdinak lortzeko, adibidez “apainekta negatiboa” deritzona lortzeko, antzinako hainbat kulturatan erabilia, Vicusean kasu. Apainketa negatiboaren efektua lor daiteke egosketaren azken fasean ontziaren zati batzuk buztinez estaltzen direnean; horrela, estalitako zatiek jatorrizko kolorea mantentzen dute. Estali gabe geratzen diren zatiek, aldiz, ilun edo beltz bihurtzen dira murrizketaren bidez.

Modelatzeko teknikak

aldatu

Eskuz modelatzearen teknika guztietan primitiboena da, non piezak buztinezko biribilki, plaka edo bolatan luzatuz eraikitzen diren, eskuarki barbotina izeneko buztin likidoarekin lotuak.  Biribilkiak erabiltzea piezak egiteko, gaur egun asko erabilzten ez den teknika da, baina, teknik hau, ontziak sortzeko oinarrizko modua da. Gainera, Kolonaurreko garaian jada erabiltzen zen teknika da, balio estilistiko handiko piezak egiteko. Biribilkiak egiteko, buztin zatia esku-azpiarekin moldeatzen da, edo, bestela, “estrosora” izeneko tramankulu bat erabiltzen da. [19] Pieza amaitu ondoren, ontziaren gainazala esku hezearekin leuntzen da. [20] Eskuz landutako buztinezko bi pieza ez dira inoiz guztiz berdinak izango, eta beraz, eskuzko teknika ez da ona pieza berdinen jokoak editeko (sukaldeko baxerak, kafe-sorta…).

Aldi berean, teknika honek zeramikariari bere irudimena erabiltzen laguntzen dio, eta pieza artistiko ezberdinak sortzen. Eskuzko egindako modelatua, herri primitiboek erabiltzen zuten teknika bat zen, eta oraindik ere hainbat tokitan egiten jarraitzen den teknika bat da: herri indiarren buztinlariak, Afrika erdialdeko eta hegoaldeko tribuak, Austrialako aborigenak, Japonia eta Asia ekialde osoa. Espainian, era tradizionaleko ontziak egiteko guneak aurki ditzakegu, hala nola, Galizian, Asturiasen eta Aragoien. [21]

Torneta bidez

aldatu

“Tornu motea” bezala ere deitua, pibote batez eta gurpil batez osatuta dagoen makina bat da. Eskuekin bultzatuz txandatze etena eragiten du, eta horrek eskuzko lana errazten du, mahai birakari gisa jarduten baitu. Askok torneta bidezko modeltze teknika hau “eskuz modelatutako” lantzat har daitekeela diote, mugimendu birakaria beti baita aldizkakoa eta eskuz modelatu behar baita.[22]

Tornu bidez

aldatu
 
Tornu bidez landutako buztina.

“Tornu azkarra” bezala ere deitua, oso ohikoa da tornuan egindakon piezak eskuz bukatzea. Makina hau zurezko eta burdinazko materialekin egina dago. [23] Tornua da buztingileek serieko pizak sortzeko erabiltzen duten teknikarik erabiliena. Gaur egun, pieza bereziak edo artistikoak egiteko ere erabiltzen da.

Tornuarekin lan egiteko, buztinezko bola bat jartzen da tornuaren gurpila. Gurpila buztingilearen oinak birarazten du. Gurpil hori azkar biratzen da buztina modu jakin batean zapaltzen den bitartean, nahi den forma har dezan.

Tornarekin lan egiteko trebetasun tekniko handia behar da, baina buztingilea trebea bada, pieza ia berdin asko sor ditzake denbora gutxian. Gaur egun, ahalegin gutxiago eskatzen duen tornu elektrikoa gehiago erabiltzen da.[24]

 
Tornuari birak emateko pedala.

Berez, tornua erabiltzen duten lanak, ardatz bertikalarekiko simetria erradiala duten piezak dira soilik. Pieza horiek azalean ehundura desberdinak sortuz apaindu daitezke, ikuspuntu bisualetik interesgarriagoak izan daitezen. Askotan, tornuan sortutako piezak eskuz aldatzen dira heldulekuak, estalkiak eta beste alderdi funtzional batzuk gehitzeko. [25]

Hutsean ala molde bat erabilita

aldatu

Teknika hau da egokiena serieko produkziorako (industriala). Horrez gain, normalean, lan landuagoetarako erabiltzen den teknika ere bada, diseinu txiki eta konplexuagoetarako, tornu, torneta edo estrosorarekin egin ezin daitezkeenak.[26] Buztin likidoa igeltsuzko molde batean isurtzen da, eta horri esker gogortu egiten da pixka bat. Behin igeltsuzko moldeak kontaktuan dagoen buztinaren ur gehiena xurgatzen duenean, geratzen den buztina igeltsuzko moldetik ateratzen da. Izan ditzakeen akatsak zuzendu ondoren, aire zabalean lehortzen uzten zaio. Egin nahi den ontziaren motaren arabera, pieza bakarreko molde batekin egin daiteke; modeloa konplexuagoa denean, moldeak modu independentean ken daitezkeen piezekin egiten dira, hauek hautsi gabe ondoren berriro erabili ahal izateko. Molde hauen piezei entalle bat egin behar zaie, modeloa kendu ondoren muntatu ahal izateko.[27]

Modalitateak

aldatu

Eltzegintzan lau obra mota ezberdin daude: hutsa, irekia, itxia eta molde-laua. Bakoitzak ezaugarri bereizgarriak ditu.

Obra itxiak

aldatu

Ontzi itxia, lepoarekin edo gabe, eta gutxieneko diametroa gehieneko diametroaren herena baino handiagoa duena. Ontzi bat kategoria horretan mantentzen da, nahiz eta gutxieneko diametroaren gainetik ontziaren goiko aldea oso dibergentea izan.[28]

Obra irekia

aldatu

Ontzi ireki bat diametroz hertsatu gabeko ontzi bat da, eta gehieneko diametroa ahoarekin bat dator (plater sakon edo mortero baten modukoa).[28]

Obra hutsa

aldatu

Goiko aldean gorputz altu eta ireki bat dute, kasu batzuetan estali daitekeena. Normalean garraiatzeko edo edukia trabatzeko helduleku batzuk izaten dituzte.[29]

Molde-laua

aldatu

Bereziki eraikuntzarako erabiltzen diren piezak dira, molde lauarekin egiten direnak. Hau da, hondorik gabeko tiradera bat jartzen da lurrean, buztinarekin betetzen dena, moldea ateratzen dena eta lehortzen uzten dena. Adibidez, adreiluak, lauzak eta teilak.[29]

Eltzegintza eta gizartea

aldatu

Eltzegintzaren garrantzia

aldatu

Eltzegintza funtsezkoa da gizartean. Zeramika, gu garen bezala garatzeko oso garrantzitsua izan da, baita sozialki garatzeko ere. Derrigorrezko gauza izan da gure bizimoduan, gaur egun plastikoa bihurtu den bezala.

Betidanik sukaldatzeko erabili izan diren lanabesak dira eta hauen sorkuntzari esker dauzkagu gaur egun zenbait gailu, hau da,  tresna askoren oinarria da. Hauek sortu eta eboluzionatzen joan dira pixkanaka, hori dela eta, gaur egunean ditugun gauza asko honen aurkikuntza eta eboluzioari esker ditugu.

Euskal Herrian, buztigintza, beste zenbait elementurekin espazioa partekatzeko egin da. Hemengo buztiguntza beti izan da erabilgarria, ez da ia ezer egin dekoraziorako. Gure esku egon da forma guztiak eta terminologia berreskuratzea. Hau da, ikastera kanpora joan behar zutenez, hango terminologia ekarzten zuten, baino pixkanaka gurea propioa berreskuratzen joan ginen. Beraz, esan dezakegu, forma, tamaina eta terminologia berreskuratu dugula.

Antzinako zibilizazioetako pitxerrak, bazilak eta platerak, euren kulturen garapena frogatzeko balio dute, zenbait kasuetan, beste objektu batzuen diseinuak kontserbatzen direlako. Buztina erraz erabiltzekoa den bezala, buztingileek, jatorrian, ehunetan eta larru edo bejugo lanetan erabili ziren motiboak imitatu zituzten.[30]

Garrantzitsua da, halaber, tramankulu horietan buztingintzari arkeologiaren alfabetoa deitu zaiola ondorioztatu daitekela. Piezaren bat ezaguna izanez gero, horretatik hurbil dauden beste objektu batzuen data zehazteko erabili liteke.[30]

Beste herrialde edo eskualde batetik etorriz gero, kultura horrek beste zibilizazio batzuekin harremanik izan duen ere zehaztu daiteke.[30]

Emakumeak

aldatu

Gaiari buruz bildutako dokumentazioaren arabera, ezin da ziurtatu genero-desberdintasunik dagoenik emakumeek egindako ekoizpenean, eta, oro har, faktore ekonomikoek, soziologikoek eta, kasu batzuetan, erlijio-faktoreek eragin dute haien parte-hartzea, bai elkarrekin bai modu esklusiboan.[19]

Etxeko jarduera

aldatu

Arkeologo eta historialariek historiako lehen buztinlari titulua eman diote emakumeari. Gizonak ehizatu edo gerra egiten zuen bitartean, emakumeek etxeko beharrak asetzen zituzten, eta horien artean antzinakoenetako bat lanabesak fabrikatzea litzateke, antzinako nekazaritza-gizarteetan.[19]

 
Buztinez egindako ontzi txikia.

Historiaurrean, ofizio hauetak eskuz egiten ziren eta aipatzen den bezala, emakumeen lana izaten zen. Antzinean, sukaldaritzarekin aritzen ziren emakumeak, berez etxeko tresneriak eta horrelako beste zenbait gauza emakumeen eskuetan zegoenez, zeramika ere egokitu zitzaen. Hori dela eta, haiek izango ziren lehenengoak eskuz egindako ontziak landuko zituztenak.

Emakumeen lana eskuzko lanekin lotzen zen, hau da, eskuz egindako zeramika nagusiki, elementu femeninoa zen. Hedadura zabalean, arlo honetan, emakumeak, zeramikari dagokionez, nekazaritza sinplea edo estentsiboa den eremuetan gehiago jarduten du. Aldiz, buztingintza maskulinoa izan ohi da jarduera espezializatua denean eta gizarte konplexuagoekin eta nekazaritza intentsiboarekin lotuta dagoenean.[31]

Gero eta maizago egiten dira historiaurrean esparru honetako azterlanak, zeramiken egilea nor den ikusten saiatzen direnak, manufakturako eta zeramika-dekozarioko aztarnetan oinarrituta. Dermatoglifo izenaz ezagutuak dira, eta horien bidez, datuak atera daitezke, hala nola, marka gizon edo emakume batena den, edota heldu edo haur batena.[31]

 
Tornu bidez egindako ontzia.

Gaur egun (eskualde gehienetan, kontinentea edozein dela ere), zeramika sexu batek edo besteak egiten du, baina Historiaurrean emakume-sexuarekin lotzeko joera dago. Eskuz egindako manufaktura-zeramikaren ekoizpena emakumeari atxikitzea zenbait faktorek eragiten dute. Faktore horiek,batez ere, lehengaien kalitatearekin dute zerikusia.[31]

Emakumezkoen eltzegintza Euskal herrian

aldatu

Euskal herrian ofizioa hasiera batean emakumeen lana zen bakarrik. Pixkanaka jendea herrietan bizitzen hasi zen, orduan, horrekin batera eboluzionatzen joan zen eltzegintza. Hori dela eta, gero eta ontzi gehiago behar ziren, beraz, hori ikusita, gizonezkoen eskuetan utzi zen ofizioa. Beraz, historiaurrean nahiz eta ofizio hau emakumeen eskuetan egon, momentu batetik bestera aldatu zen eta gizonezkoak hasi ziren.

Gaur egun, eltzegintza eta buztigintza munduan portzentaje altu batean emakumezkoak dira gehiengoak. 2008an Plan Vasco de la Cultura egin zenean, La ponencia de la Artesanian orokorrean artisau gehienak non dauden jakiteko. Sasoi hartan, %50a emakumezkoak ziren, momentu honetan ordea, %90a.

Europan

aldatu

Hainbat azterlanek, landa-lanen edo tesien parte gisa (antropologia, arkeologia eta etnografia bezalako diziplinetan), aukera ematen dute Europa zaharreko hainbat gunetan emakumeek buztingintza-lanetan duten presentziaren jarraipena egiteko.[19]

Adolph Riet historiaurrean espezializatutako antropologoaren lanetatik abiatuta, XII. mendearen erdialdeko buztinol-gremio frantsesetan (Redon) eta Jutlandiako Penintsulan emakume buztinlari europarraren historia dokumentatzen da. Eta lehenago, 1490ean datatutako grabatu batzuek, XV. mendeko Alemanian piezak torneatzen ari ziren emakumeen erreferentzia utzi zuten.[19]

Tekniken eta makineriaren aurrerapenak eta industria-ekoizpenaren beharrak berak, Danimarkako eta Hebridetako gune isolatuetan izan ezik, artisautza honetan, buztinezko manufaktura prozesuak emakumearekiko duen lotura Euorpan desagertzea lortu zuten, Iberiar penintsulan izan ezik.[19]

Espainiako zenbait zonalde
aldatu

Iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko buztingintzan emakumeen parte-hartze handiena duten guneak Asturias eta Galiziako herri isolatuak dira, eta modu esklusiboagoan Zamorako probintzia. Euskal Herria ere dugu aipagai.

Espainiako buztingintzaren nortasun-ezaugarriak
aldatu

Hauek dira Espainiako emakumezkoen eltzegintzaren ezaugarri nagusiak:[19]

  1. Emakumeak piezak manufakturatzen, prestatzen eta modelatzen ditu. Gizonak buztinak atera, 'Zikinkeria' zuzendu eta salmenta eta banaketaz arduratzen da.
  2. Emakumeak tornu odo primitiboekin lan egiten du, eta, oro har, lurrean eserita, belauniko edo kokoriko.
  3. Ekoizpen 'femeninoa' funtsezkoa da: oinarrizkoena eta funtzionalena etxean erabiltzeko, gehien bat ontziak.
  4. Emakume buztingileak, urteko aldi jakin batzuetara mugatzen dute euren produkzioa, eta, batzuetan, sineskerien eta errituen mende egoten dira.
  5. Gizonek, maisuek, ikastunek eta abarrek eutsitako antolaketa eta egitura gremialeko buztingileek ez bezala, emakumeak ez du lantegi edo lantegirik, eta bere ekoizpena aire zabalean egiten da (bere etxebizitzen atarian, garaietan, patio eta kortetan).

Amerikan

aldatu

Nahiz eta ekoizpenaren zati bat gizonekin partekatu, kolonaurreko biztanleen buztingintza kontserbatu egin da, eta, neurri handi batean, emakumeek egina.[19]

Afrikan

aldatu

Emakumeak, afrikarra bezalako gizarte batzuetan, identitate soziala transmititzen du, ez etnia jakin bateko kide izateagatik, baizik eta fakzio politiko bati atxikita egoteagatik. Emakume batek herriz aldatzen duenean ezkontza-harremanen bidez, harekin ez da soilik zeramika mugitzen, baizik eta hizkuntza egituratzen duten printzipioak, kosmobisioa, demografia, eta abar. Horiek guztiak, antza denez, tradizio sozial jakin batean islatzen dira; izan ere, elementu horiek estraintzak dira.[31]

Hori, zeramikazko tradizioko ia giza talde guztietan ikus daiteke. Etnoarkeologiaren arabera, emakume batzuk ezkontzeagatik herriz aldatzen direnean, ikasitako forma eta apaindura berberak egiten jarraitzen dute, eta haiek izango dira gero gainontzekoei transmitituko dituztenak.[31]

Etiopian gertatzen den bezala, emakumeak protagonismo ontologikoa izango luke ideien zirkulazioan, eta horrek, ezinbestean, eragina izan lezake zeramikaren tipologiaren aldaketan eta dekorazioan. Lotura horrek lotzen ditu emakumea eta zeramika zuzenean, baina azalpen-teoriak dira, erregistro materialean (hala nola idatzizkoan edo ahozko tradizioan) eta haren interpretazioan argudiatzen direnak.[31]

Eltzea eta elikagaiak

aldatu

Eltzegintzak lotura zuzena izan du betidanik elikadurarekin. Lehen ontziak, sukaldeko lanetan sortzen ziren beharrak asetzeko egin ziren. Horien artean daude platerak, kontserba-ontziak, moldeak, ura garraiatzeko pegarra, edalontziak…

Kontserbaketa

aldatu

Buztinez egindako ontzi hauek oso lagungarriak izan dira elikagaien kontserban. Antzinan, elektrizitatea sortu arte [32], elikagaiak kontserbatzeko ezinbestekoak ziren kontserba-ontziak deituriko buztinezko egiturak zeunden. Izan ere, buztinak, elikagaiei kontserbatzen laguntzen dien hainbat elementu ditu. Besteak beste, honek elikagaiei arnasa hartzen uzten die eta horren ondorioz, gehiago irauten dute egoera onean. Plastikozko ontzi batean aldiz, berehala txartzen dira elikagaiak. Honez gain, tenperatura egokia mantentzeko baliagarriak dira buztinezko ontziak. Hotza mantentzen laguntzen dute eta horrek elikagaien kontserbazioan eragin zuzena du.

Bestalde, kontserba-ontziak izan dira historian zehar gehien iraun duten ontzi motak. Izan ere, gainerako ontziak alde batetik bestera elikagaiak eramateko edota eguneroko lanetan erabiltzeko egiten ziren. Hauek, aldiz, elikagaiak luzaroan sukaldean gordeta mantentzeko eginak ziren eta ondorioz, ez ziren horren erraz apurtzen.

Guzti hau kontuan hartuta, janariak kontserbatzeko “gantz-eltzeak”, “txorizo-eltzeak”, “tinak” eta “tinatxoak” erabiltzen ziren. Hauek, txerri mantekaz edota olioz betetzen zituzten eta bertan sartzen zituzten elikagaiak denbora luzez egoera onean mantentzeko.

Dirudienez, arrautzak, karedun tinatan jartzen zituzten eta horrela, denbora gehiagoz kontserbatzea lortzen zen.

Prestaketa

aldatu

Elikagaien prestaketari dagokionez, eltzegintza ikaragarrizko aurrerapausua izan zen. Ordura arte, zeuden ontzi bakarrak egurrezkoak ziren. Ondorioz, elikagai beroak sukaldatzea oso zaila izaten zen. Izan ere, egurrak berehala hartzen du su, eta garai hartan janaria berotzeko modu bakarra sutan jartzea zela kontuan hartuta, ezinezkoa ze egurrezko ontzietan sukaldatzea.

Buztinezko ontziak sortzean, ordea, arazo hori desagertu egin zen. Buztina 1280ºra jarri daiteke, ondorioz, sukaldatzerako orduan aurrerapen handiak ekarri zituen.

Ekoizpena

aldatu

Aurreko bi aldaketek, hirugarren bat ere ekarri zuten: janarien ekoizpena.

Batetik, elikagaiak askoz ere denbora luzeagoz kontserbatu ahal zirela kontuan hartuta, nekazariak elikagai gehiago ekoiztein hasi ziren.

Bestetik, ekoizpenak gora egiteak eta buztinezko ontziek ahalbidetzen zituzten tenperatura altuek gizartearen elikatzeko modua aldatu zuten. Janari bero gehiago jaten hasi ziren eta ondorioz, errezeta berriak ere sortu ziren. Horien artean dago eltzekaria. Eltzekaria,  barazki eta lekaleak eltze batean egosiz prestatzen den platera da.

Eltzea eta erlijioa

aldatu

Antzinako zibilizazio handietan gertatu zen bezalako botere kontzentrazioak, jauregietarako eta erlijio kultuetarako luxuzko objektuen lanketa bultzatu zuen. Era berean, mahai tresnak, janariak eta edariak gordetzeko tresnak ere garatu ziren. Feniziarrak, greziarrak, arabiarrak eta erromatarrak bezalako beste herri boteretsuenen etorrerak, ontzi estilo eta forma berriak aurkeztu zituen.

Eltzea gaur egun

aldatu

Garrantzia

aldatu

Eguneroko zereginetarako baliogarri izaten jarraitzen duten arren, euren garrantzia aldatu egin da garai batetik hona.

Gaur egun duten balio historiko, etnografiko, kultural eta soziala izugarria da. Buztinezko egitura askori esker eta hauek utzi dituzten aztarnei esker dakizkigu gure arbasoei buruzko gauza asko.

Erabilera

aldatu

Betidanik, erabilera ugari eman izan zaizkio buztinari. Horien arten daude hauek, besteak beste:

Eltzea Euskal Herrian

aldatu

Euskal herriko eltzegintza, garai batean eguneroko beharretarako erabilia izaten zen. Gaur egun, berriz,  beren balio etnografiko, kultural edo dekoratiboarengatik da ezaguna.

Buztinarekin lan egitea Europa guztian zabaldu zenean, herrialde bakoitza bere lanei ezaugarri bereizgarriak ezartzen hasi zen. Modu horretan, Euskal Herriak ere estilo propio bat landu zuen eltzegintzan.

Euskal Herriko zeramika-produkzioa, oro har, bere soiltasun eta xumetasunagatik bereizten da. Pieza landu eta apainduenak ingurune erlijiosoetarako eta jauretxeetarako egiten ziren. [33]

Buztin-lantegiak eta buztingileak

aldatu
 
Eltzegintza landu den Euskal Herriko herrien mapa

Buztingintzak gure herrrian garapena izan du eta mendeetan zehar, Euskal Herriko aberastasun-iturri handieneatko bat izan zen.

Euskal Herriko buztigintza soiltasun handikoa izan da, betiere erabilpena izateko, ez apaingarri gisa. Ordea, XVII, XVIII eta XIX. mendeetan garatu zen buztingintza aberatsena forma eta apaingarrien aldetik. Batetik,  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako buztin-lantegi gehienetan, dekorazioak eztainu-zuriaren gainean marraztutako berde eta manganeso-marrozikoak ziren. Bestetik, Arabako Ixona, Erentxun, Egileta eta Gasteizko buztin-lantegietan esmalte zuri beraren gainean marraztutako urdina nabarmena da. Aipatzekoa da ere, berde eta urdinezko apaingarriak ere oso zabalduak daudela.[34]

Jakina da, XIX eta XX, mendeetan 50 buztin-lantegi baino gehiago zeudela Euskal Herri osoan eta gainera, produkzio handikoak zirela. Baina Iraultza Industrialaren etorreraren eta plastikoa eta bestelako materialen aurkikuntza eta zabaleraren eraginez, ia erabat desagertu ziren buztin-lantegiak.[34]

Museoak

aldatu
  • Valentziako Erkidegoan, zeramikazko jarduerei eskainitako museo batzuk daude, batez ere Valentzian eta inguruetan, baina luxuzko mahai eta tresneria ekoiztera bideratuta daude. Lekuko ezagunena, Agost Buztingintza Museoa da, Alicanteko kanpo eskualdean.
  • Kataluinian, Arkeologia museo anitz daude. Garrantzitsuenetariko bat Kataluiniako Arkeologia Museoa (Bartzelona) da. Bertan, zeramika argarikoa, Ibizako punikoa eta erromatarra aurkitzen dira. Honez gain, historiaurreko materiala ere badago. Bestalde, Gironan zen bereko beste museo bat dago, San Pedro de Galligans monastegian. Terracotta museoa, La Bisbal del Ampurdán-en. La Ametlla de Mar-eko Zeramika Herrikoien Museoa. Eta, beste erakunde txikien artean, Terrissa Terracotako Interpretazio Zentroa (La Galera) edo Argentona Càntir Museoa.
     
    Eltzegintza museoa.
  • Gaztela eta Leongo komunitatean, Valladolideko Arkeologi Museoak Espainiako zeramika ezaguna eta Valladolideko tipikoa den bildumaren erakusketa interesgarria du. Zamoran kokatutako Gaztela eta Leongo Etnografia Museoak, aldiz, probintzia desberdinetako zeramika eta zeramika herrikoiari dagozkion objektuak erakusten ditu. Museo honetan, besteak beste, emakumeen ontzigintzari buruzko ikerketa sakona aurkezten da.
  • Portugalen, Antzinako Artearen Museo Nazionala dago. Museoa, Lisboan kokatuta dago eta 2200 margolan inguru biltzen ditu, bai eta eskultura eta dekorazio bilduma zabalak, nazionalak zein atzerrikoak. Bestalde, Sintra-n Pena jauregia aurki dezakegu.
  • Frantzian: Musée de Prehistoire Bélesta, Bélesta (Perpignan). Hiria, nagusiki enologikoa eta turistikoa, Frantzia eta Aragoi arteko antzinako mugan dago, Têt eta Agly haranen artean. Herriko haitzuloko indusketa arkeologikoek, Erdi Neolitikotik (K.a. 5000) artzain eta nekazariek okupatu dutela frogatu dute. Musée des Potiers Gallo-romaines Amphoralis eta Salles-d'Aude museoak ere badaude Frantzian.[35]
  • Japonian, Tokioko Museo Nazionalak garai guztietako zeramika ugari erakusten du. Tokioko museorik garrantzitsuena da eta Japoniako handiena. Ueno parkearen ipar-ekialdean dago beste hainbat museorekin batera. Museoak, Asiako, eta batez ere Japoniako arte eta arkeologia bilduma handia erakusten du. 110.000 objetutik gora daude, eta hauetatik 87 Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.[36]
  • Estatu Batuetan, Hispanic Society of America (New York) aurki dezakegu. Museoak dituen arte apaingarrien bildumak osatzen dituzten 6.000 objektu baino gehiagoren artean, zeramika, beira, altzariak, oihalak, burdineria eta bitxien adibide bikainak daude.[37]
  • Mexiko Hirian: Arte Popularraren Museoan, Mexikoko Errepublikako estatu bakoitzeko zeramika bilduma interesgarria dago. 2006ko martxoan ireki zituen ateak, Mexikoko artisautzaren erreferente bihurtzeko eta, tailerren eta beste ekitaldi batzuen bidez, herrialdea eta atzerriko turismoa sustatzeko, bai eta artisautza duintzeko ere. Horretarako, obra zaharrak zaharberritzen dituzte, eta museoaren barruan nahiz kanpoan haren sorkuntza sustatzen dute. [38]
 
Ollerias (Araba), Euskal Buztingintza Museoa.

Museoak Euskal Herrian

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Barba, A.. (2005-06-30). «De la Ingeniería Química a la Tecnología Cerámica: una revisión de la investigación en el Instituto de Tecnología Cerámica» Boletín de la Sociedad Española de Cerámica y Vidrio 44 (3): 155–168.  doi:10.3989/cyv.2005.v44.i3.384. ISSN 2173-0431. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Historia de la Cerámica China: Dinastía Tang» Historia del Arte 2017-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) ««El arte en la Edad de Hielo: la llegada del pensamiento moderno»» historia.nationalgeographic.com.es 2013-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. Admirando. (2013-03-18). «Crónica de arqueología: El origen de la cerámica es el arte figurativo paleolitico» Crónica de arqueología (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. (Gaztelaniaz) dice, Mariella García Caputi. (2014-01-22). «Cultura Jomon: el arte de la prehistoria japonesa» iHistorArte (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. (Gaztelaniaz) «La cerámica neolítica: tipología, fabricación y extensión» HISTORIAE 2014-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Arte paleolítico» Cerámica Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Cerámica del antiguo Egipto» Cerámica Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  9. (Gaztelaniaz) «Un grupo de arqueólogos descubre objetos cerámicos de hace 6.000 años en Ecuador» abc 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  10. (Gaztelaniaz) «Cerámica Inca» Boleto Machu Picchu 2016-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  11. (Gaztelaniaz) «La exposición que muestra la evolución de la cerámica popular en EEUU - ELMUNDO.COM» www.elmundo.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  12. (Gaztelaniaz) «La técnica de la cerámica» Historia del Arte 2013-05-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  13. (Gaztelaniaz) «África y la tradición oral» Arsgravis - Arte y simbolismo - Universidad de Barcelona 2019-02-20 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  14. (Gaztelaniaz) «Qué es Cerámica subsahariana. Enciclopedia» es.what-this.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  15. (Gaztelaniaz) «Historia de la Cerámica: El Islam» Historia del Arte 2017-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  16. (Gaztelaniaz) La cerámica andalusí – museo de Teruel. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  17. (Gaztelaniaz) Padilla Montoya, Carmen. (1997). Historia de la cerámica en el museo arqueológico nacional. Museo arqueológico nacional, 4 or..
  18. «Vista de Extracción y uso de la arcilla por alfareros tradicionales» revistas.ucr.ac.cr: 98-99. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  19. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Vista de Extracción y uso de la arcilla por alfareros tradicionales» revistas.ucr.ac.cr: 97. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  20. (Gaztelaniaz) Sureda, Joan. (1988). Historia Universal del Arte: Las primeras Civilizaciones. Editorial Planeta.
  21. (Gaztelaniaz) Sempere Ferràndiz, Emili. (2006). Historia y arte na cerámica d'España y Portugal.. Les Puntxes, 111 or. ISBN 9788461136124..
  22. (Gaztelaniaz) Gutierrez Lloret, Sonia. (1996)., 4 or..
  23. «Vista de Extracción y uso de la arcilla por alfareros tradicionales» revistas.ucr.ac.cr: 97. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  24. (Gaztelaniaz) Sempere Ferràndiz, Emili. (2006). Historia y arte na cerámica d'España y Portugal.. Les Puntxes, 211 or. ISBN 9788461136124..
  25. (Gaztelaniaz) Sempere Ferràndiz, Emili. (2006). Historia y arte na cerámica d'España y Portugal.. Les Puntxes, 212 or. ISBN 9788461136124..
  26. «Vista de Extracción y uso de la arcilla por alfareros tradicionales» revistas.ucr.ac.cr: 98. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  27. (Gaztelaniaz) Midgley, Barry. (1993-05-01). Guia completa de escultura modelado y cerâmica: técnicas y materiales: técnicas y meteriales. Ediciones AKAL ISBN 978-84-87756-29-0. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  28. a b Balfet, Hélène; Fauvet, Marie-France; Monzón, Susana. (2014-06-27). «Capítulo I. Nomenclatura de las formas de las vasijas» Normas para la descripción de vasijas cerámicas (Centro de estudios mexicanos y centroamericanos): 15–52. ISBN 978-2-8218-4609-8. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  29. a b «Modalidades Alfarería - Alfareria» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).[Betiko hautsitako esteka]
  30. a b c IMPORTANCIA DE LA ALFARERÍA PARA LA HISTÓRIA. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  31. a b c d e f Muñoz-santos, María Engracia. (2017-02-26). «Arqueólogas e Historiadoras. Mujeres que también hacen ciencia e hicieron historia.: El papel de la mujer en la tecnología y tradición cerámica. Pasado y presente» Arqueólogas e Historiadoras. Mujeres que también hacen ciencia e hicieron historia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  32. (Gaztelaniaz) Sanz, David. (2012-04-25). «Olla Zeer, método natural para conservar alimentos» Ecologismos - Consumo sostenible (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  33. «Euskal herri-zeramika | Ollerias - Museo de Alfarería Vasca» www.euskalzeramika.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  34. a b «Ollerias - Museo de Alfarería Vasca | Preservando del olvido el oficio milenario del alfarero» www.euskalzeramika.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  35. «Le village et son patrimoine - Musée de Bélesta» musee-belesta66.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  36. (Ingelesez) 東京国立博物館 -トーハク-. «Bienvenidos al Museo Nacional de Tokio» www.tnm.jp (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  37. (Gaztelaniaz) «Hispanic Society of America» Hispanic Society of America 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  38. (Gaztelaniaz) «Museo de Arte Popular (MAP)» Secretaría de Cultura/Sistema de Información Cultural (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 2