CC0 lizentzia

egile-eskubideak dituen lan bat jabari publikoan liberatzen duen dokumentu juridikoa

CC0 lizentzia (Creative Commons Zero) Creative Commons-en lizentzia libreetako bat da, eta egile-eskubideen titularrari lege aplikagarrien arabera ahalik eta eskubide gehieni uko egiteko aukera ematen dio, bere lana jabari publikoaren ezaugarrietatik ahalik eta hurbilen egon dadin.

CC0 lizentziaren piktograma

CC0 lizentzia edukia eskuragarri jartzen duten eskubide guztiei aplikatzen zaie. Baimena ematen dio pertsona orori bere lanak libreki berrerabiltzeko, hobetzeko, aldatzeko, edozein dela ere helburua eta inolako eskubide-murrizketarik gabe, legeak ezarritakoak izan ezik.

CC0 lizentzia 2009ko martxoaren 11n plazaratu zuen ofizialki Creative Commons erakundeak.

Printzipio orokorra

aldatu

Zuzenbide nazional askok, besteak beste Frantziakoak, ez diote uzten autore bati lan bat jabari publikoan uzten legeak eskatzen dituen arrazoiengatik ez bada, eta ez soilik egileak nahi badu.

CC0 lizentziak egileei egile-eskubide guztiak lagatzeko aukera ematen die, legeak ezarritako mugen barruan. Jurisdikzio guztiei aplikatzen zaie, eta kode ireki edo kode libreko beste lizentzia batzuen antzekoa da, hala nola BSD lizentziarena. Herrialde batzuetan ezinezkoa denez egile-eskubideak erabat bertan behera uztea, lizentzia honen helburua da jabari publikoan laguntzeko bitartekorik osoena eskaintzea, herrialdea edozein izanda ere.

CC0 1.0 lizentzia-kontratua hainbat hizkuntzatara itzuli da, euskara barne.[1]

Beste lizentzia libreekin alderatzea

aldatu

Creative Commons-eko beste lizentzia batzuek eta GNU GPL edo BSD lizentziek ez bezala, ez dago obraren gaineko murrizketa gehigarririk: adibidez, ez dago autorea aipatzeko beharrik (herrialdeko legeak hala eskatzen ez badu, adibidez, Frantzian) edo obra lizentzia beraren pean birbanatzeko edo aldatzeko beharrik.[2]

Erabilera

aldatu

CC0 lizentzia ez da erabili behar aurretik funts komunean (jabari publikoan) dauden lanetarako. Hala ere, horrelakorik dauzkaten datu-baseetarako erabil daiteke.

Gainera, lanaren eskubideak norberak dituenean bakarrik erabil daiteke, edo hirugarren baten izenean jarduteko behar adinako ordezkaritza duenean.

CC0 lizentzia duten obren adibideak

aldatu
  • Open Goldberg proiektua Bariazioak: Johann Sebastian Bachen Goldberg Bariazioen grabazioa eta musika-partitura
  • NoeNautes zikloa, Framasoftek argitaratutako Pouhiouren eleberriak
  • Peeragogy Handbook[3] proiektua, bikoteen bidezko ikaskuntzari buruzko ezagutza eta tekniken eskuliburu baten lankidetzazko idazketa.
  • Sita Sings the Blues filma, 2005ean Nina Paleyk egin eta 2009an estreinatua.
  • 375 000 lan digitalizatu, jabari publikokoak, New Yorkeko Metropolitan Museum-ek hedatuak[4]
  • 30 000 œuvres numérisées appartenant au domaine public diffusées par le Cleveland Museum of Art[5]
  • 8. Artea eta U.Z.I. emisioak. Taiki Sensei, YouTuben.[6]
  • Wikidatako datuak.
  • Wikimedia Commonseko argazkien datuak.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
see 1