Calçotada Katalunia mendebaldeko janari tipiko bat da. Bere jatorria Tarragonako probintziako Valls herrian du, Alt Camp eskualdean. Azken hamarkadetan hedatu egin da eta ia erkidego osoan zehar jan daiteke negu amaiera eta udaberri hasiera artean. Calçotak, bereziki asmo honekin landatutako tipulin mota bat, zuzenean xirmenduen garren gainean erretzen eta eskuarekin jaten dira, romeskoaren antzekoa den salvitxada izeneko saltsa bereziarekin onduak. Bitartean, txingarrak, bigarren platererako haragi edo hestebeteak erretzeko probesten dira.

Calçotak txingarretan sukaldatzen calçotada batean.

Kanpoaldea kiskali egiten da, barnealdea xamur eta krematsu utziz. Tradizionalki mahaira buztinezko teila batean eramaten dira edo egunkari paperetan biltzen dira, bero mantentzen laguntzen dutenak.

Jate prozedurak, kiskalitako geruza eskuekin kentzea, ezinbestean zikintzea dakar, eta, beraz, tradizionala da lepotik belaunetaraino iristen den adur-zapi bat jartzea.

Tipula gozo mota hau dastatzeko garai tipikoa negu eta udaberriko hilabeteak dira.

Ohitura da kataluniar cava on batekin (calçotentzat) eta inguruko ardo bikainekin (bigarren platerarekin, zenbait puristek "botifarra amb mongetes" nahiago dutela diotelarik).


Kanpo estekak

aldatu
  NODES