Carlos Espinosa de los Monteros
Carlos Espinosa de los Monteros Sagaseta de Ilurdoz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1847ko apirilaren 12a - Madril, Espainia, 1928ko maiatzaren 27a) Espainiako Armadako jenerala eta Valtierrako markesa izan zen. Koronel izan zen azken karlistaldian. Oso kargu garrantzitsuak izan zituen: Espainiako Gorteetako diputatua 1881. urtean, Gipuzkoako gobernadore zibila, Posta eta Telegrafoetako zuzendari nagusia (1907), VI. lurralde militarreko kapitan nagusia (1913) eta enbaxadore Parisen (1914). Teknika militarrari buruzko obra eta artikuluak eman zituen argitara, El Imparcial agerkarian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.