Catherine Astrid Salome "Cathy" Freeman (Mackay, Queensland, 1973ko otsailaren 16a) australiar atleta ohia da, aborigen etniakoa, 400 metroko lasterketan espezializaturik zegoena. Australiako aborigenen ikur bilakatu zen, baita aborigenak eta ez-aborigenak elkartzeko eredu ere. Izan ere, Sydneyko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuelarik, Australiako bandera eta aborigenena eskuan harturik eman zion itzulia estadioari.[1]

Cathy Freeman

(2008)
Bizitza
JaiotzaSlade Point (en) Itzuli1973ko otsailaren 16a (51 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaKooralbyn International School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 200 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua56 kilogramo
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

cathyfreeman.com.au
Instagram: cathyfreeman IAAF: 14272094 Olympic.org: cathy-freeman Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Cathy Freeman 1973ko otsailaren 16an jaio zen, Australiako iparraldeko Mackay hirian, bost anaia-arrebez osaturiko familia apal batean. Sei urte zituela hasi zen laster egiten, oinutsik. gurasoek ez baitzuten oinetakoak erosteko dirurik. Agudo erakutsi zituen dohain bereziak; hamar urte zituela entrenatzaileak erran zion noizbait olinpiar urrea irabaziko zuela.[2]

Lehenbiziko garaipen handia 16 urterekin lortu zuen, 1990eko Commonwealtheko Jokoetan 4x100 erreleboetan urrea irabazirik. Hortik aitzina, onenen artean ibili zen. 1996an, Atlantako Olinpiar Jokoetan, zilarra irabazi zuen, Marie-José Pérec-en ondoan, bere bizitzako 400 metro azkarrenetan: 48´63´´. Ondoren, bi aldiz jarraian izan zen Munduko txapelduna.[2] 2000. urtean, Sydneyko Olinpiar Jokoetako irekiera ekitaldian, berak piztu zuen olinpiar sua;[3] eta, hamar egun geroago, erraz irabazi zuen urrezko domina 400 metroko finalean.[1]

2003an erretiratu zen atletismotik.

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Murua Uria, Imanol. Australiak badu heroia. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko irailak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. a b Aborigenen ikurra. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko irailak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  3. Murua Uria, Imanol. Ura, sua... Freeman. Euskaldunon Egunkaria, 2000ko irailak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
games 2