Chaco probintzia
(«Chacoko probintzia» orritik birbideratua)
- Artikulu hau Argentinako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Chaco».
Chaco Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Paraguai-Paraná eta Bermejo ibaien artean. 99.633 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.142.963 biztanle zituen 2022an.[1]. Hiriburua Resistencia da.
Geografia
aldatuMugakideak hauek ditu: ipar-ekialdean Formosa probintzia, ekialdean Corrientes probintzia eta Paraguai, hegoaldean Santa Fe, hego-mendebaldean Santiago del Estero eta ipar-mendebaldean Salta.
Ekonomia
aldatuEkonomia nekazaritzan eta baso ustiapenean oinarriturik dago.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2023-6-21).