Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870eko ekainaren 9a)[1], idazle ingeles ezaguna izan zen.[2] Narrazioan maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotza egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Haren lanen artean ezagunenak dira Oliver Twist, Eguberri kanta eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.

Charles Dickens

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles John Huffam Dickens
JaiotzaLandport (en) Itzuli eta Portsmouth1812ko otsailaren 7a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaCharles Dickensen Museoa
Tavistock House (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
HeriotzaGads Hill Place (en) Itzuli eta Higham (en) Itzuli1870eko ekainaren 9a (58 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaJohn Dickens
AmaElizabeth Dickens
Ezkontidea(k)Catherine Dickens  (1836ko apirilaren 2a -  1858ko ekaina)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaDickens family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, kazetaria, gizarte-kritikaria, antzerkigilea, autorea, haur literaturaren idazlea, editorea, prosalaria, botanikaria eta ipuingilea
Lantokia(k)Rochester
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Boz
Genero artistikoaeleberri laburra
ez-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0002042 IBDB: 10135
Spotify: 496ho8Jmxk19aCyagWaOdQ iTunes: 2671774 Musicbrainz: fac5c33f-4339-445a-88d7-f69da327f07b Songkick: 485551 Discogs: 436719 IMSLP: Category:Dickens,_Charles Find a Grave: 1256 Edit the value on Wikidata

Era guztietako kritikak izan zituen. Batzuk oso onak izan ziren, George Gissingek eta G. K. Chestertonenek kasu: goraipatu egiten zuten Dickensen idazkera, hizkuntz trebeziagatik, pertsonaia landuengatik eta gizartearekiko zuen sentsibilitateagatik. Kontrako iritzia zutenak ere bazeuden: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, hala nola, gehiegizko sentimentalismoa, gertaera sinesgaitzak eta pertsonaia arloteak[3].

Arrakasta handia lortu zuen Dickensek bere garaian, eta oraindik ere bere lanak argitaratzen dituzte. Garai hartan ohikoa zen bezala, kapituluka argitaratzen zituen eleberriak Dickensek. Denek ez zuten liburuak erosteko ahalmenik; hori dela eta, irakurleak irrikaz egoten ziren zain, hurrengo kapitulua noiz argitaratuko. Gaur egun ere, mundu osoko idazleek miresten dute[4].

Lehen urteak

aldatu
 

Charles 1812ko otsailaren 7an jaio zen Landporteko barrutian, Portsmouthen. Aita John Dickens (17861851) zen eta Portsmoutheko kaiko armategian egiten zuen bulegari lana, Armadaren ordaintze bulegoan. Amak Elizabeth Barrow (17891863) zuen deitura. 1814an, Charlesen familia Londresera joan zen bizitzera, Somerset Housera, Norfolk Streeteko 10. zenbakira.[1]

Idazleak 5 urte bete zituenean, familia berriro aldatu zen bizitokiz, oraingoan Kent konderrian dagoen Chatham herrira. Charlesen ama erdi mailako familia batekoa zen eta aita beti zebilen zorretan. Bederatzi urte bete arte ez zuen ikasteko inolako aukerarik izan, eta orduan hasi zen Rome Lanen zegoen eskola batera joaten. Gero, William Gile eskolan ikasi zuen eta, ondoren, Oxforden graduatu zen. Denbora luzea ematen zuen etxetik kanpo, irakurtzen: Robinson Crusoe, Kixote Mantxakoa... bezalakoak zituen gogokoen.

1823an berriro aldatu zen hiriz Dickens familia, Londresera oraingo honetan, Bayham Streeteko 16.enera, Camden Town auzoan, hiriko pobreenetako batean[5]. Charlesen bizitza erabat aldatu zen, ordaindu gabeko zorrak zirela-eta, aita salatu eta Marshalseara preso eraman zutenean.[2] Senide gehienak aitarekin bizitzera joan ziren kartzelara, garaiko legeak hori ahalbidetzen baitzuen. Dickens, Roylance anderearen gidaritzapeko Little College Streeteko etxe batean hartu zuten harreran, eta igandero joan ohi zen bere aita bisitatzera.

12 urterekin, lanerako prest zegoen Charles gaztea, eta Warren's Boot-blacking Factoryn 10 lan-orduko saioak egin zituen. Londresko gaurko Charing Crosseko geltokitik gertu zegoen fabrika bat zen eta oinetakoetarako betuna ekoizten zuten bertan. Mutikoak etiketak jarri behar izaten zituen, astean 6 txelineko jornala irabaztearren. Diru horrekin, ostatua ordaindu eta familiari laguntzen zion. Hilabete batzuen ondoren, familiak zorrak ordaindu eta kartzelatik ateratzea lortu zuen, baina ekonomiak ez zuen onera egin. Aitaren aldeko amona hil eta 450 libera jaso zituztenean, ez zuten umea berehalakoan lanetik atera: Dickensek ez zuen sekula ahaztuko hura. Horrek eragina izan zuen bere literaturan, izan ere, proletarioen bizimodu tristea askotan agertuko zen Dickensen lanetan, baldintza penagarri haiek behin eta berriro salatuz. Horrela idatzi zuen David Copperfield, askoren ustez, Dickensen eleberrietatik autobiografikoena[6].

Hasierako idatziak

aldatu

1827ko maiatzean, Dickens Ellis & Blackmore prokuradoreen abokatu-langelan hasi zen abokatu-laguntzaile lanetan eta, gerora, epaiketetako takigrafo egin zen. 1828an, Doctor´s Commonsen kazetari jardun zuen eta, gero, True Suneko kronikari bilakatu zen. Londresko antzerkian interesatuta, interpretazio klaseak ere hartu zituen; alabaina, casting-a egin beharreko egunean ezin izan zuen proba egin, gripea harrapatu baitzuen, eta antzezle izateko ametsa orduantxe itzali zitzaion.

1834an, Morning Chroniclek kontratatu zuen politika-kazetaritzan jarduteko, debate parlamentarioez informatu eta hauteskunde kanpainen berri emateko bidaiak eginaraziz. 1836an, Sketches by Boz liburua argitaratu zuten, 1833az geroztik idatzi zituen artikuluak bilduz. Lehen liburu honen ondoren, beste batzuk etorriko ziren eta bere bizitza osoan jarraitu zuen horretan.[2]

1836ko apirilaren 2an, Catherine Thompson Hogarthekin (18161879) ezkondu zen eta Bloomsburyn bizi izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituzten: Charles Culliford Boz Dickens (1837-1896), Mary Dickens (1838-1896), Kate Macready Dickens (1839-1929), Walter Landor Dickens (1841-1863), Francis Jeffrey Dickens (1844-1886), Alfred D'Orsay Tennyson Dickens (1845-1912), Sydney Smith Haldimand Dickens (1847-1872), Henry Fielding Dickens (1849-1933), Dora Annie Dickens (1850-1851) eta Edward Bulwer Lytton Dickens (1852-1902).

1836an, Bentley's Miscellanyn hasi zen lanean ediziogintzan eta hantxe aritu zen 1839an zuzendariarekin haserretu zen arte. Household Words eta All the Year Round izan ziren Dickensek kolaboratu zueneko beste bi egunkari[7]. 1842an, Estatu Batuetara joan zen bere emaztearekin[8]. Kristau Unitarismoak interesa piztu bazion ere, anglikanoa izan zen bere bizitza osoan. Dickensen idatziak oso estimatuak izaten hasi ziren eta, 1856an, arrakasta hark Gad's Hill Place erosteko aukera eman zion. Kent konderriko Higham herrian kokaturiko etxe bat zen, garrantzi berezia zuena idazlearentzat, bere ametsetako egoitza baitzen.

Arrakasta

aldatu

The Posthumous Papers of the Pickwick Club lanaren kapitulu berriak etorri ziren 1836an eta falta ziren beste hamaika kapituluak 1837an[9]. Umorezko lan honek izugarrizko arrakasta izan zuen bere garaian, 400 aletatik 40.000ra zabalduz argitaraldia. Eleberriak kapituluka argitaratzen ziren eta lehenengo kapitulua argitaratzen zenetik azken kapitulua atera arte denbora dezente pasatzen zen, bi urte inguru. Honek, narrazioa momentuko urtaroekin lotzea errazten zuen, hala nola, Gabo garaian Picwik-en narrazioa Gabonetan gertatzen zen. Hurrengo lana Oliver Twist (18371838) izan zen, bi urtean zehar hilero argitaratzen joango zena. Tonua guztiz aldatua, Oliver Twist umezurtzaren istorioa iluna eta atsekabez josia zen.[2] Argitalpenekin Dickensek ospe handia irabazi zuen. 1841ean, Edinburgheko semeorde egin zuten eta Estatu Batuetara bidaiatu zuen. Baina, Mundu Berriak ez zion harrera onik egin, estatubatuarrek ez baitzituzten idazlearen esklabotzaren aurkako hitzaldiak edo idatziak gustuko. Hala era, amerikarrekin adiskidetzeko aukera izan zuen 1843an, Eguberri kanta argitaratu zuenean.

Dombey and Son (18461848) nobelak aldaketa handia ekarri zuen bere jardunean: inprobisaziotik, dena planifikatuta izatera aldatu zen, literatur-baliabideen maneiuan maisu izan zelarik. 1849an, Household Words astekaria sortu zuen, idazle ezezagunei aukera ugari emanez. Han argitaratu zituen Bleak House (1852–1853) eta Hard Times (1854) eleberriak.

Gizartea azaleratzen zuen maisua zen. Hala ere, lanaren zamak eta irakurleen presioak, laster sartuko zuten Dickens krisian. Editoreekin hautsi zuen, diru gehiago eskatzen baitzien. Dickens Italiara hainbat bidaia egite hasi zen; horrela ezagutu zituen Alexandre Dumas eta Jules Verne idazleak. Ingalaterrara itzuli zenean, bizibidea bilatu behar eta, beste lan batzuk ere egin behar izan zituen: antzezlanak antolatu, Daily News sortu, aktore izan, hitzaldiak eman (autore eskubideak, prostituten defentsa, heriotza-zigorraren aurkakoak...) eta abar. David Copperfield lan autobiografiakoa izan zen bere maisulana[10] eta 100.000 ale saldu zituen oso denbora gutxian.

Dorrit txikiaren urte zoriontsuak (1857) eta Great Expectations (1862) lanetan kritika gogorra egin zion Britania Handiko garaiko gizarte industrialaren bidegabekeriari eta injustiziari. A Tale of Two Cities (1859) eleberriaren ondoren idatzi zuen Our Mutual Friend (1868) lana, burgesiaren progresismoan zuen itxaropena guztiz galduta zuela idatzi zuen nobela desesperatuenetakoa da.[2]

Azken urteak

aldatu
 
A Christmas Carol (Eguberri kanta), Lehenengo edizioa, 1843

1850 aldera, Charlesen osasunak txarrera egin zuen eta bere aitaren, alabaren eta arreba Fannyren heriotzekin, gehiago okertu zen oraindik[11].

1858an, emaztearengandik banandu zen. Garai hartan, ezin zen dibortzioan pentsatu, batez ere, bera bezalako pertsona ospetsuen kasuetan. Bikotea hautsi bazen ere, hurrengo 20 urteetan, Charlesek emazte ohia eta bien etxea izandakoa mantentzen jarraitu zuen, Catherine hil zen arte. Zoriontsu bizi izan ziren elkartu zireneko lehen urteetan, baina Catherinek ez zuen Charlesen neurririk gabeko energia hura konpartitzen. Bere lana 10 seme-alabak zaintzea izan zen eta senarraren mundu osoko ospeak ez zion asko laguntzen lan horretan. Georgina, Catherinen ahizpa, Dickenstarren etxera aldatu zen, ilobak zaintzen laguntzeko xedearekin, baina esamesak berehala hasi ziren, Charles eta Georginak amodiozko harremana zutela esanez.

Bikotea jasaten ari zen krisia agerian geratu zen 1855ean, idazlea bere lehen amodioa izandako Maria Beadnellekin elkartu zenean. Garai honetan, Maria ere ezkonduta zegoen, baina aldatuta zegoen erabat eta ez zeukan zerikusirik Charlesen oroimen erromantikoarekin. Une horretatik aurrera, Dickensek beste bat ematen zuen, izan ere izaera guztiz aldatu zitzaion lagunen esanetan, baina idazten jarraitu zuen eta baita hitzaldiak ematen ere. Bere lagun Wilkie Collinsen etxean egoten zen, istorioak idatzi zituzten elkarrekin eta ideiak ematen zizkioten batak besteari. 1859an, Bi Hirien Istorioa idatzi zuen.

1865eko ekainaren 9an istripua izan zuen Dickensek, Staplehursteko trenen talka ospetsuan: zubia konpontzen ari zirela, trenaren lehen zazpi bagoiak handik behera erori ziren. Erori ez zen bagoian zihoan Dickens. Zaurituei eta hilzorian zeudenei lagundu zien, eta istripuaren gunetik alde egin aurretik gogoratu zuen oraindik bukatu gabe zegoen Gu bion laguna lanaren eskuizkribua bagoian utzi eta haren bila joan behar zuela. Dickensengan ohikoa zen bezala, geroago, esperientzia hura erabiliko zuen istorio labur baten oinarria gisa, The Signal-Man.

Istripuaren inguruko ikerketak saihestu zituen Dickensek, Ellen Ternan eta bere amarekin baitzihoan trenean talka gertatu zenean: hori eskandalu handia izango zen garai hartan, izan ere, elkarrekin zebiltzan Ellen eta Charles. Ellen aktorea zen, eta Dickens emaztearengandik banandu eta gero ezagutu zuten elkar, 1857an. Hil zen arte izango zen idazlearen bikotekide, bere garaian datu hau ezezaguna bazen ere. 1939an, Dickens and Daughter argitaratu zenean zabaldu zen harreman haren berria. Charlesen alaba zen Kate Gladys Storeyrekin aritu zen lanean liburuan eta Dickensek eta Ternanek seme bat izan zutela esan zuen, umetan hil bazen ere. Beste ebidentziarik ez dago.

Staplehursteko istripuan, Charlesek ez zuen minik hartu, baina psikologikoki ez zen sekula sendatuko. Denbora luzea eman zuen bere liburuen jendaurreko irakurketak egiten. Viktoria Erresuma Batukoa izan zen bere jarraitzaile sutsuetako bat.

1869an, Birmingham and Midland Instituteko zuzendari izendatu zuten, hango hamaseigarren zuzendaria izan zelarik.

Istripua gertatu eta 5 urtera, 1870eko ekainaren 9an, apoplexiak hil zuen[12]. Rochesterreko katedralean hobiratzea nahi zuela adierazita zuen, baina Westmnister Abadiako Poeten izkinan ehortzi zuten. Bere hilartitzak hau dio:

« Behartsu, zorigaitzeko eta zapalduen aldekoa zen Dickens, eta bere heriotzarekin, munduak ingeles idazlerik onenetako bat galdu du. »

Hitzartua utzi zuen ez zuela bere omenerako monumenturik nahi. Dagoen estatua bakarra, 1981ean Francis Edwin Elwellek egindakoa da eta Clark Parken dago, Filadelfian (AEB).

Literatura-estiloa

aldatu
 
David Copperfield. 1892ko errusierazko edizioa

Dickensek erabiltzen zuen estiloa poetikoa, apaingarri askokoa eta komikoa zen. Ezagunak dira britainiar aristokraziaren esnobismoari buruzko satirak[13]. Ironiaren ironiaz, umezurtzak akziodunekin alderatu ohi ditu edo otordua jaten ari direnak altzariekin.

Pertsonaiak

aldatu

Dickensen pertsonaiek ospea dute literatura ingelesean: Ebenezer Scrooge, Fagin, Mrs. Gamp, Charles Darnay, Oliver Twist, Micawber, Pecksniff, Miss Havisham, Wackford Squeers... Bizitza propioa dutela dirudi. XVIII. mendeko erromantze gotikoaren estiloa gustuko zuen. Londres da ongien deskribatzen duen lekua, Tamesis ertzeko hiri horren tabernak, bere kaleak... hiria maite eta askotan kaleetan gora eta behera ibiltzen zenaren seinale.

Kapituluka argitaratutako eleberriak

aldatu

Dickensek idatzi zituen nobela gehienak zatika argitaratu zituen, hilero edo astero, Master Humphrey's Clock edo Household Words bezalako egunkarietan. Ondoren osatu zituzten liburuak.

Istorioak merkeago ateratzen ziren horrela eta jarraitzaile amerikarrak New Yorkeko portuan zain egon ohi ziren, ontzian zetozenei galdetzeko irrikaz, "Hilda ote dago Nell txikia?". Great expectations, David Copperfield, Oliver Twist, A tale of two cities, Nicholas Nickleby edo Eguberri kanta horrela zabaldu ziren.

Jendearen arreta mantentzen bazekien. Esate baterako, hilero ateratzen zen Oliver Twisten ale bat eta, horietako batean Oliverrek tiroa jaso zuela kontatzen zen. Hurrengo alea argitaratu arte itxaron behar izango zuten, bada, irakurleek mutikoa bizirik aterako zen ala ez jakiteko; hala ere, hurrengo alea iritsi zenean, ez zen kontu hau argitu, eta bi hilabete eman behar izan zituzten irakurleek protagonistaren patuaren berri jaso arte.

Gogoan izan behar dugu, gainera, Dickensek azken orduan idazten zituela atalak. Jendearen itxaropenen berri bazuen eta istorioaren jarraipena alda zezakeen nahieran.

Kritika soziala

aldatu

Dickensen obra kritika soziala zen beti. Pobrezia eta klaseen arteko aldeak kritikatzen zituen sutsuki. Dickensek Oliver Twist idatzi zuenean (1839), Londresko errebala garbitu zuten. Nancy prostitutak gizatasuna eman zien lanbide horretan zebiltzan emakumeei. Bulegoetan zegoen ustelkeria salatu zuen, merkatuetako espekulazioa ere bai.

Literatura-teknikak

aldatu

Askotan, Dickensen pertsonaiak idealizatuak dira eta pasarte sentimentalek, karikatura eta gizarteko egia krudelekin kontrastatzen dute. Oliver Twisten zintzotasuna ez da batere erreala eta umezurztegiak, berriz, errealitate bortitza erakusten digu[14].

Dickensek kointzidentzia harrigarriak ere erabiltzen ditu: Oliver Twist goi mailako familia baten iloba galdua da, adibidez. Kointzidentzia hauek ohikoak dira XVIII. mendean eta beste autore batzuk ere erabiltzen dituzte. Charlesen bizitza bera ere hurbiltzen da eredu honetara: 12 urterekin lanean zebilen ume txiro hura, Ingalaterrako idazlerik ospetsuena bihurtu zen 27 urterekin.

Ukitu autobiografikoa

aldatu

Autore orok egin ohi duen lez, Charlesek ere bere bizitza islatu zuen bere idazlanetan. Dorrit txikiaren urte zoriontsuak lanean, Marshaleako presondegian egiten zen bizitzaren deskribapen latza egin zuen. Nell txikiaren oinarria bere koinata izan zen eta Nicholas Nickleby edo Wilkins Micawberren aitak bere aita propioa dela dirudi, Nickleby eta Micawber andereek bere amaren antza duten bezala[15].

Oso gutxik zekiten bere bizitzaren berri, John Forsterren biografia argitaratu arte. Ordurako, sei urte ziren Charles hil zela.

 
Dickens eta Nell txikia (1890), Francis Edwin Elwellen estatua Clark Parken

Eleberriak

aldatu

Istorio laburrak

aldatu
  • Sketches by Boz (1836)
  • The Mudfog Papers (1837)
  • Reprinted Pieces (1861)
  • The Uncommercial Traveller (1860–1869)

Household Words aldizkariaren Gabonetako aleak:

  • What Christmas Is, as We Grow Older (1851)
  • A Round of Stories by the Christmas Fire (1852)
  • Another Round of Stories by the Christmas Fire (1853)
  • The Seven Poor Travellers (1854)
  • The Holly-Tree Inn (1855)
  • The Wreck of the "Golden Mary" (1856)
  • The Perils of Certain English Prisoners (1857)
  • A House to Let (1858)

All the Year Round aldizkariaren Gabonetako aleak:

  • The Haunted House (1859)
  • A Message From the Sea (1860)
  • Tom Tiddler's Ground (1861)
  • Somebody's Luggage (1862)
  • Mrs. Lirriper's Lodgings (1863)
  • Mrs. Lirriper's Legacy (1864)
  • Doctor Marigold's Prescriptions (1865)
  • Mugby Junction (1866)
  • No Thoroughfare (1867)

Saiakerak, poesiak eta antzerki-lanak

aldatu
  • The Village Coquettes (Antzerki-lan, 1836)
  • The Fine Old English Gentleman (Poesia, 1841)
  • Memoirs of Joseph Grimaldi (1838)
  • American Notes: For General Circulation (1842)
  • Pictures from Italy (1846)
  • The Life of Our Lord: As written for his children (1849)
  • A Child's History of England (1853)
  • The Frozen Deep (Antzerki-lan, 1857)
  • Speeches, Letters and Sayings (1870)

Euskaratuak

aldatu

Charles Dickensen A Christmas Carol eleberria euskarara itzulpen gehien dituen liburua da, Biblia salbu. 1931ean lehenengoz Ander Arzelusek itzulita, hainbat itzulpen eta moldaketa egin dira:[17][18]

Beste lan batzuen itzulpen eta egokitzapenak:[17]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Pérez de Villar, Amelia. (2012). Dickens enamorado. Fórcola ISBN 9788415174349..
  2. a b c d e «Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak: Charles Dickens (1812-1870)» www.euskara.euskadi.eus 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  3. James, Henry. (1865-12-21). «Our Mutual Friend» The Nation.
  4. Stone, Harry. (1987). Dickens's Working Notes for His Novels. Chicago.
  5. Forster, John. The Life of Charles Dickens. 1.
  6. eNotes.com: Charles Dickens
  7. A Charles Dickens Devotional. Thomas Nelson Publishers ISBN 978-1-4003-1954-1..
  8. Meckier, Jerome. (1990). Innocent Abroad: Charles Dickens' American Engagements. University Press of Kentucky.
  9. Patten, Robert L.. (1978). The Pickwick Papers: Introduction. Penguin Books.
  10. Arregi, Rikardo. (2009-09-03). «Dickens» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  11. Lewis, Peter R.. (2007). Disaster on the Dee: Robert Stephenson's Nemesis of 1847. Tempus.
  12. «La BBC adapta 'El misterio de Edwin Drood' a la televisión con un nuevo final del que no ha trascendido nada» El País 2011-1-29.
  13. Drabble, Margaret. (1997). The Oxford Companion to English Literature. Oxford University Press.
  14. Slater, Michael. (2009). Charles Dickens: A Life Defined by Writing. New Haven/Londres: Yale University Press ISBN 978-0-300-11207-8..
  15. Stone, Harry. Dickens' working notes for his novels. University of Chicago Press ISBN 0226145905..
  16. Johnson, Holmes..
  17. a b (Ingelesez) «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
  18. a b «A Christmas Carol, libururik euskaratuena» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
  19. «Eguarri abestia (2003) - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
  20. «Charles Dickens - Opor eleberria» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Dickens

  NODES
chat 1
Idea 6
idea 6
Note 4