Charles Vidor
Charles Vidor (Jaiotza-izena: Vidor Károly; Budapest, 1900eko uztailaren 27a - Viena, 1959ko ekainaren 4a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen, jatorriz hungariarra. Familia judu bateko semea zen, eta Hungariako armadan ibili zen Lehen Mundu Gerran. Alemaniako UFA (Universum Film AG) produkzio-etxean lan egin zuen, eta 1924an Estatu Batuetara joan zen. The Mask of Fu Manchu (1932) izan zuen lehen film luzea. Columbia produkzio-etxerako lan egin zuen, eta, besteak beste, Chopin, George Sand, Hans Christian Andersen eta Franz Liszten biografiak filmatu zituen. Gilda (1946) du filmik bikainena eta ezagunena. Beste film aipagarri batzuk: Blind Alley (1939); Cover Girl (1944); A Song to Remember (1945); The Loves of Carmen (1948); Love Me or Leave Me (1955); A Farewell to Arms (1957, Adio armei).
Charles Vidor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vidor Károly |
Jaiotza | Budapest, 1900eko uztailaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria-Hungariako Inperioa Hungaria |
Heriotza | Viena, 1959ko ekainaren 4a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Home of Peace Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karen Morley (1932 - 1943) Evelyn Keyes (1944 - 1945) Doris Warner (en) (1945 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Jasotako sariak | |
|
Vienan hil zen, bihotzeko baten ondorioz, 58 urte zituela. Song Without End filma zuzentzen ari zen, hil zenean, eta George Cukorrek ordeztu zuen zuzendari-lanetan.
Kanpo estekak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.