Charnia Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da. 579 eta 555 milioi urte artean bizi izan zen. Charnia masoni da existitzen den espezie bakarra.

Charnia
Sailkapen zientifikoa
Ordenarangeomorph (en) Itzuli
FamiliaCharniidae (en) Itzuli
Generoa Charnia
[[|]]
Charnia-ren interpretazio artistikoa.
Charniak itsaso honoan.

Aurkikuntza

aldatu

Aurkitu zen Kanbriaurreko aurreneko fosila izan zen. Ingalaterra erdialdean dagoen Leicestershire konderriko Charnwood basoan aurkitu zen eta horregatik ezarri zitzaion Charnia izena[1]. Roger Mason gaztea eta bere lagunak harkaitzak eskalatzen ari zirela aurkitu zuten fosila. Honek bere aita John Masoni erakutsi zion eta hauen omenez Charnia masoni izena eman zitzaion aurkituriko fosilari. Urtebete lehenako Tina Negus izeneko 15 urteko ikasleak aurkitu zuen fosil bera eta geografia irakasleari erakutsi zion, baina honek ez zion inolako garrantziarik eman. Aurkikuntzaren 50. urteurrenean azaleratu zen istorio hau[2].

Hurrengo urteetan Australiako Ediacara aztarnategian[3], Errusiako Itsaso Zurian eta Siberian[4] eta Kanadako Ternuan ere[5] aurkitu izan dira fosil berriak.

Charnia-ren aurkikuntza oso garrantzitsua izan zen, aurretik pentsatzen baitzen Kanbriaurreko fosilik ez zela existitzen, izaki mikroskopikoak baino ez zirela izango garai hartan. Charnia-ren antzeko fosilak aurkitu izan ziren aurretik Namibiako Nama aztarnategian (1930. hamarkadan) eta Australian (1940. hamarkadan) baina Kanbriar garaiko fosil gisa katalogatuak izan ziren.

Deskribapena eta bizimodua

aldatu

Luma edo fronde itxura duen izakia da. Bi metrotako luzera hartu zezakeen, Garai Ediakarikoko izakirik handiena zen[6]. Erdiko ardatz batetatik zigi-zaga adarrak ateratzen zaizkio alboetara. Charnia-ren hazkunta mutur apikaletik gertatzen da, bertan adar berriak sortzen dira[7].

Gaur egungo iratzeen itxura badu ere, ez da landare edo alga fotosintetikoa, animalia baizik. Zona fotikoaren azpian hondoan finkaturik bizi zen eta hara ez da argirik iristen, ezin da beraz fotosintesirik egin. Luma itxurako luzakinekin uretan aurkitzen diren partikuletaz elikatzen zen.

Taxonomia

aldatu

Hiru Charnia espezie aurkitu ziren, baina Charnia masoni ezik gainerakoak beste genero batzutan sailkatu dira.

  • Charnia masoni
  • Charnia wardi: gaur egun Trepassia wardi[8]
  • Charnia antecedens: gaur egun Vinlandia antecedens[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. Ford, T. D.. (1958-09). «PRE-CAMBRIAN FOSSILS FROM CHARNWOOD FOREST» Proceedings of the Yorkshire Geological and Polytechnic Society 31 (3): 211–217.  doi:10.1144/pygs.31.3.211. ISSN 0044-0604. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  2. «Discovery of Charnia» web.archive.org 2011-07-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  3. Nedin, Christopher; Jenkins, Richard J. F.. (1998-01-01). «First occurrence of the Ediacaran fossil Charnia from the southern hemisphere» Alcheringa: An Australasian Journal of Palaeontology 22 (4): 315–316.  doi:10.1080/03115519808619329. ISSN 0311-5518. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  4. (Ingelesez) Kochnev, Boris B.; Nagovitsin, Konstantin E.; Balthasar, Uwe; Grazhdankin, Dmitriy V.. (2008-10-01). «Carbonate-hosted Avalon-type fossils in arctic Siberia» Geology 36 (10): 803–806.  doi:10.1130/G24946A.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  5. (Ingelesez) Vickers-Rich, Patricia; Komarower, Patricia. (2007). The Rise and Fall of the Ediacaran Biota. Geological Society of London ISBN 9781862392335. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  6. (Ingelesez) Gehling, James G.; Narbonne, Guy M.. (2003-01-01). «Life after snowball: The oldest complex Ediacaran fossils» Geology 31 (1): 27–30.  doi:10.1130/0091-7613(2003)0312.0.CO;2. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  7. (Ingelesez) Antcliffe, Jonathan B.; Brasier, Martin D.. (2008). «Charnia at 50: Developmental Models for Ediacaran Fronds» Palaeontology 51 (1): 11–26.  doi:10.1111/j.1475-4983.2007.00738.x. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  8. (Ingelesez) Trusler, Peter; Greentree, Carolyn; Laflamme, Marc; Narbonne, Guy M.. (2009/07). «Reconstructing a lost world: Ediacaran rangeomorphs from Spaniard's Bay, Newfoundland» Journal of Paleontology 83 (4): 503–523.  doi:10.1666/08-072R1.1. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  9. (Ingelesez) Brasier, Martin D.; Antcliffe, Jonathan B.; Liu, Alexander G.. (2012). «The architecture of Ediacaran Fronds» Palaeontology 55 (5): 1105–1124.  doi:10.1111/j.1475-4983.2012.01164.x. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES