Cima Coppi (euskaraz: «Coppi Gaina») Italiako Giroaren edizio bakoitzean txirrindulariek igaro behar duten mendaterik altuena da.

1965ean ezarri zuten Fausto Coppi txirrindulari italiarraren omenez, hura desagertu eta bost urtera.

Gailurra urtez urte aldatzen da, Italiako Giroan hartutako ibilbidearen arabera, baina Coppi Gain nagusiak Stelvio Pasabidea izaten jarraitzen du. 2758 metrorekin, historiako punturik altuena da Giroa. Stelvio Cima Coppi izan da 1972, 1975, 1980, 1994, 2005, 2012, 2014, 2017 eta 2020ko edizioetan. 1965, 1988 eta 2013an bertatik pasatzea aurreikusita ere egon zen, baina lehenengo kasuan lur-irristatze baten ondorioz igoera gailurretik 800 metrora amaitu zen, eta beste biak eguraldi txarragatik ez zuten egin.

1989an Gavia Pasabidea eta 1995ean Agnello Pasabidea bertan behera ere geratu ziren, irristatzeengatik. 2001ean ez zuten Colle Faunierara igo korrikalarien protesta batengatik, eta 2009an Coppi Gaina hasiera batean Majellan egongo zen 2068 metrora, baina ibilbide aldaketa baten ondorioz Sestrieren izan zen, 2035 metroko altueran.

2014ko edizioak berezitasun bat izan zuen: etapa berean Gavia eta Stelvio igaro ziren, igoera bat bestearekin kateatuz. Ibilbide hori Giroaren aurreko edizioetan aurreikusita egon zen (aurreko urtean azkenekoz), baina inoiz ezin izan zen egin, egoera klimatiko txarrak edo arriskutsuak zirela-eta.

Coppi Gaina, mendiko sailkapenerako puntu gehien ematen dituen mendatea da, bere gailurretik lehenengoak 40 puntu jasoz (2014tik), 1. mailako mendate batek 32 ematen dituen bitartean.

Ibilbide historikoa

aldatu
Urtea Cima Coppi Altuera Irabazlea
1965 Stelvioko igarobidea ≃2000 m   Graziano Battistini
1966 Pordoi mendatea 2239 m   Franco Bitossi
1967 Tre Cime di Lavaredo 2320 m   Felice Gimondi
1968 Tre Cime di Lavaredo 2320 m   Eddy Merckx
1969 Paso Sella 2214 m   Claudio Michelotto
1970 Pordoi mendatea 2239 m   Luciano Armani
1971 Grossglockner 2506 m   Pierfranco Vianelli
1972 Stelvioko igarobidea 2758 m   José Manuel Fuente
1973 Giau mendatea 2236 m   José Manuel Fuente
1974 Tre Cime di Lavaredo 2320 m   José Manuel Fuente
1975 Stelvioko igarobidea 2758 m   Francisco Galdós
1976 Paso Sella 2214 m   Andres Gandarias
1977 Paso de Valparola 2192 m   Faustino Fernández Ovies
1978 Paso Valles 2032 m   Gianbattista Baronchelli
1979 Pordoi mendatea 2239 m   Leonardo Natale
1980 Stelvioko igarobidea 2758 m   Jean-René Bernaudeau
1981 Tre Cime di Lavaredo 2320 m   Beat Breu
1982 Col d'Izoard 2361 m   Lucien Van Impe
1983 Pordoi mendatea 2239 m   Marino Lejarreta
1984 Pordoi mendatea 2239 m   Laurent Fignon
1985 Simplon mendatea 2005 m   Reynel Montoya
1986 Pordoi mendatea 2239 m   Pedro Muñoz Machín
1987 Pordoi mendatea 2239 m   Jean-Claude Bagot
1988 Stelvioko igarobidea 2758 m
1989 Gavia pasabidea 2621 m
1990 Pordoi mendatea 2239 m   Maurizio Vandelli
  Charly Mottet
1991 Pordoi mendatea 2239 m   Franco Vona
  Franco Chioccioli
1992 Pordoi mendatea 2239 m   Claudio Chiappucci
1993 Pordoi mendatea 2239 m   Miguel Indurain
1994 Stelvioko igarobidea 2758 m   Franco Vona
1995 Agnello mendatea 2744 m
1996 Gavia pasabidea 2621 m   Hernán Buenahora
1997 Pordoi mendatea 2239 m   José Jaime González
1998 Paso Sella 2214 m   Marco Pantani
1999 Gavia pasabidea 2621 m   José Jaime González
2000 Agnello mendatea 2744 m   José Jaime González
2001 Paso Fauniera 2511 m
2002 Pordoi mendatea 2239 m   Julio Alberto Pérez Cuapio
2003 Paso de Esischie 2366 m   Freddy González
2004 Gavia pasabidea 2621 m   Vladimir Miholjević
2005 Stelvioko igarobidea 2758 m   José Rujano
2006 Gavia pasabidea 2621 m   Juanma Garate
2007 Agnello mendatea 2744 m   Yoann Le Boulanger
2008 Gavia pasabidea 2621 m   Julio Alberto Pérez Cuapio
2009 Sestriere 2035 m   Stefano Garzelli
2010 Gavia pasabidea 2618 m   Johann Tschopp
2011 Giau mendatea 2236 m   Stefano Garzelli
2012 Stelvioko igarobidea 2758 m   Thomas De Gendt
2013 Tre Cime di Lavaredo 2304 m   Vincenzo Nibali
2014 Stelvioko igarobidea 2758 m   Dario Cataldo
2015 Colle delle Finestre 2178 m   Mikel Landa
2016 Agnello mendatea 2744 m   Michele Scarponi
2017 Stelvioko igarobidea 2758 m   Mikel Landa
2018 Colle delle Finestre 2178 m   Chris Froome
2019 Passo Manghen 2047 m   Fausto Masnada
2020 Stelvioko igarobidea 2758 m   Rohan Dennis
2021 Giau mendatea 2233 m   Egan Bernal
2022 Passo Pordoi 2239 m   Alessandro Covi

Kanpo estekak

aldatu
  NODES