Cladoniaceae
Cladoniaceae likenizatutako onddoen familia da, Lecanorales ordenakoa. Oso ugariak dira, klima hotzeko eskualdeetan bereziki. Cladonia generoko espezie batzuek garrantzi handia dute tundrako belarjale batzuen (elur-oreina, idi musketaduna) elikaduran.
Cladoniaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Lecanoromycetes |
Ordena | Lecanorales |
Familia | Cladoniaceae |
Talo konposatua dute. Talo primarioa krustazeoa, eskuamulatua edo hostokara izan daiteke (iraunkor edo desagerkorra), errizoiderik gabekoa. Talo sekundarioa, berriz, podezio deitutako egitura zutez osatua da. Batzuetan podezioetan disko-formako apotezioak agertzen dira eta beste batzuk antzuak dira[2].
Generoak
aldatuSpecies Fungorumen arabera[1]:
- Calathaspis I.M. Lamb & W.A. Weber 1972
- Carassea S. Stenroos 2002
- Cetradonia J.C. Wei & Ahti 2002
- Cladia Nyl. 1870
- Cladonia P. Browne 1756
- Gymnoderma Nyl. 1860
- Heterodea Nyl. 1868
- Heteromyces Müll. Arg. 1889
- Metus D.J. Galloway & P. James 1987
- Myelorrhiza Verdon & Elix 1986
- Notocladonia S. Hammer 2003
- Pilophorus Th. Fr. 1857
- Pycnothelia (Ach.) Dufour 1821
- Ramalea Nyl. 1866
- Sphaerophoropsis Vain. 1890
- Squamella S. Hammer 2001
- Thysanothecium Mont. & Berk. 1846
Iruditegia
aldatu-
Cladonia macilenta
-
Cladonia portentosa
-
Pilophorus aciculare
-
Pycnothelia papillaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Cladoniaceae Speciesfungorum.org
- ↑ Paul F. CANNON, Paul M. KIRK: Fungal Families of the World Books.google.es