Claude Monet

margolari frantziarra

Claude Monet —jaiotzako izen-deiturez, Oscar-Claude Monet— (Paris, Frantzia, 1840ko azaroaren 14a[1]Eure, Normandia Garaia, Frantzia, 1926ko abenduaren 5a) margolari inpresionista izan zen.

Claude Monet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOscar-Claude Monet
JaiotzaParis1840ko azaroaren 14a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaGiverny
Villa Saint-Louis (en) Itzuli
Argenteuil
Vétheuil
HeriotzaGiverny1926ko abenduaren 5a (86 urte)
Hobiratze lekuaGiverny Churchyard (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Camille Doncieux (en) Itzuli  (1870eko ekainaren 28a -  1879ko irailaren 5a)
Alice Hoschedé  (1892ko uztailaren 16a -  1911ko maiatzaren 19a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala : margolaritza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Gleyre
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista grafikoa
Lantokia(k)Paris
Argenteuil
Vétheuil
Poissy
Giverny
Honfleur
Trouville
Amsterdam
Oegstgeest
Sassenheim (en) Itzuli
Haga
Zaandam (en) Itzuli eta Londres
Lan nabarmenak
InfluentziakGustave Courbet, Jean-François Millet, Édouard Manet, Joseph Mallord William Turner eta Katsushika Hokusai
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza
izadi hila
erretratua

IMDB: nm1217328 Allocine: 36016
Musicbrainz: 7f4f8ddf-e085-4b1b-a867-8269757ae277 Discogs: 24372 Find a Grave: 5069 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Parisen jaioa, bost urte zituela Le Havrera (Normandia) joan zen bizi izatera. Ama abeslaria zen eta aitak barazki denda bat zuen. 1851n bigarren hezkuntza hasi zuen Le Havren. Garai hartan ezaguna zen ikatz-ziriz egindako karikaturengatik. Jean-Francois Ochard-ekin hasi zen marrazten ikasten, eta hamabost urte zituela ezagutu zuen bere jagole Eugène Boudin. Honen eskutik ikasi zituen olio-pintura eta en plen air (aire zabaleko pintura) teknikak. Teknika hau, oraindik ez zen oso ohikoa, eramateko olio tutuak asmakuntza berria zirelako. 1858 urtearen udan, bi ikuspegi margotu zituen Boudinekin zegoen bitartean[2]. Le Havren egon ziren ikusgai, baina gaur egun desagertu dira.

Monetek beti adierazi zuen, margolaria izatea erabaki bazuen, Boudini esker izan zela.

1856an bere ama hil zen. Eskola utzi eta Marie-Jeanne izeba alargunaren etxera joan zen bizitzera. 1859an Parisera joan zen. Constant Troyon ezagutu zuen, Boudinen maisua. Troyon, marrazketa eskola batera joatea gomendatu zion, baina Monetek ez zuen ideia hori gustuko, haren lanak koloretan oinarrituta baitzeuden, ez trazuetan. Horren ordez, Ècole Suisse ikastetxean izena eman Zuen, Charles Suiseek eratutako akademia liberal batean. École Suissen, ikasleek askatasun osoa zuten modeloak nahi zuten bezala margotzeko, maisuaren etengabeko zuzenketarik gabe. École Suissen Pissarro ezagutu zuen, eta mugimendu errealistarekin lehenengo kontaktua izan zuen, besteak beste Charles Baudelaire olerkariarekin.

1861ean soldadutza egin behar izan zuen Aljerian, baina tifusa hartu zuen eta Le Havrera itzuli behar izan zuen. Orduan ezagutu zuen Johan Barthold Jongkind herbeheretar margolaria. Bere izebaren eraginez, armada utzi ahal izan zuen, unibertsitatean artea ikasten jarraitzeko baldintzarekin.

Parisera itzuli ondoren, 1862an Charles Gleyreren estudiora jo zuen eta bertan ezagutu zituen Pierre-Auguste Renoir, Frederic Bazille eta Alfred Sisley.

Edouard Maneten arrakastaren ondorioz, honen antzeko gaiak landuko ditu, aire zabalean beti ere. 1866an margotutako Camille edo La Femme à la Robe Verte lanak arrakasta handia izan zuen. Han agertu zen Camille Doncieux gaztea. Monetek neska harekin harreman bat hasi zuen, eta handik gutxira haurdun zen. 1867an jaio zen bien lehen semea, Jean.

Arazo ekonomiko ugari izan zuen. Hori dela eta, 1869an bere buruaz beste egiten saiatu zen. Normandiara joan zen bizitzera Camille eta Joanekin, baina egoera ekonomikoak ez zuen hobera egin eta Renoirren laguntzari esker biziraun zuten. Hala ere, sasoi honetan margotu zituen La Grenouillère-n bere lanik ospetsuenetako batzuk, Renoirrekin batera. 1870eko martxoaren 28an Camillekin ezkondu zen.


Gerrate franko-prusiarraren garaian Londresera joan zen. Han aztertu ahal izan zituen Turnerren eta Constableren lanak. Herbehereetan denboraldi bat igaro ondoren, 1871n Sena ibaian kokatutako Argenteuil herrira joan zen. Han igarotako bi urteetan ibaiertzak margotu zituen txalupa batetik, paisaietan argiaren eta kolorearen eragina aztertuz.

Le Havrera egindako bidaia batean, 1872 inguruan, Inpresioa, eguzkia sortzen margotu zuen. Lan hau 1874an Nadar argazkilariaren estudioan eginiko erakusketa ospetsuan agertu zen. Erakusketa hartan Boudin, Cézanne, Renoir, Monet, Sisley, Gautier, Pissarro, Bracquemond eta Berthe Morisoten lanak zeuden ikusgai, besteak beste. Kritika txarrak izan zituzten, eta Louis Leroy kazetariak iraintzat «inpresionista» izendatu zituen mugimendu honen jarraitzaileak, aipatutako koadroarengatik.

1878an Monet eta bere familia Argenteuiletik Parisera joan ziren berriz ere. Urte horretan bertan jaioko da beraien bigarren semea, Michel. Irailean Vétheuilera joan ziren, Ernest Hoschedé-rekin eta haren emazte Alicerekin batera. Moneten eta Aliceren artean harreman estua sortu zen. 1879ko irailaren 5ean Camille hil zen, tuberkulosiaren ondorioz denbora luzez gaixo egon ostean. Alicek zainduko zituen Moneten semeak.


1880an taldean desberdintasun nabarmenak sortu ziren. Monetek erakusketa indibidual batean arrakasta handia lortu eta Alicerekin eta semeekin batera Normandiara joan zen bizitzera. 1883an Poissy utzi eta Givernyra joan zen. Bertan lorategi handi bat zuen etxe bat erosi zuen, eta hura margotzen arituko zen bere bizitza guztian.

1883an mediterranear itsasora bidaiatu zuen inspirazio bila Renoirrekin batera. Hurrengo urtean bakarrik itzuli zen Bordigherara. Hamarkada honetan hainbat serie margotu zituen, besteak beste Rouengo katedralari dagokiona (1892-1894).

1892an Alice Hoschedérekin ezkondu zen, aurreko urtean honen senarra hil eta gero.

Moneten ospea handituz joan zen eta honi esker, etxeko lorategia handitu eta urmaela eta japoniar estiloko zubia eraiki zituen bertan. Hauek inspirazio iturri izan ziren eta 1899an hil arte jarraituko zuen margolan serie bat hasi zuen.

1900ean izandako istripu baten ondorioz, begi bateko ikusmena galduko du denbora batez. Handik urte batzuetara begi-lausoa edo gandua diagnostikatu zioten. 1911n Alice hil zen eta 1914an bere seme Joan.

Urte hartatik aurrera nenufarrak margotzen aritu zen buru-belarri, ikusmen arazoak gorabehera. 1919an egoerak okerrera egin zuen eta ebakuntza bat izan zuen begi-lausoa kentzeko, ondorioz ikusmena partzialki galduz. Erabat isolaturik eta ia itsu, nenufarrak margotzen jarraitu zuen, 1926ko abenduaren 5an bere etxean hil zen arte.

Irudi galeria

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Zeidler, Birgit. (2000). Claude Monet: vida y obra. Könemann, 8 or. ISBN 3-8290-2956-X..
  2. (Gaztelaniaz) Repelli, Paola. (1999). Monet: el padre de la pintura impresionista. Electra España, 8 or. ISBN 84-8156-196-7..

Bibliografia

aldatu
  • Collectif (trad. de l'espagnol), Monet et l’abstraction, Vanves, France, Éditions Hazan, 2010, 176 p., poche (ISBN 978-2-7541-0479-1).
  • Michel de Decker, Claude Monet, Pygmalion, 2009.
  • Dictionnaire Bénézit, Dictionnaire critique et documentaire des peintres, sculpteurs, dessinateurs et graveurs de tous les temps et de tous les pays, vol. 9, éditions Gründ, janvier 1999, 13 440 (ISBN 978-2-7000-3019-8 et 2-7000-3019-2), p. 748-752.
  • Jill Berk Jiminez et Joanna Banham, Dictionary of artists’ models, Taylor & Francis, 2001 (lire en ligne [archive]), « Camille Doncieux ».
  • François Daulte, Arnaud d'Hauterives, Germain Bazin et Marianne Delafond, Claude Monet et ses amis, éditions de la Fondation de l'Hermitage, Lausanne, 1993.
  • Alexandre Duval-Stalla, Claude Monet - Georges Clemenceau : une histoire, deux caractères, Gallimard, 2010.
  • Marc Elder, A Giverny, chez Claude Monet, Bernheim, 1924, fac-simile 2012, (ISBN 978-2-7586-0284-2).
  • Gustave Geffroy, Claude Monet, sa vie, son œuvre, Paris, Macula, 1994, 556 p. (ISBN 2-86589-018-X), édition présentée et annotée par C. Judrin.
  • Jacques-Sylvain Klein, Lumières normandes, les hauts-lieux de l'impressionnisme, Point de vues, 2013.
  • Jacques-Sylvain Klein, La Normandie, berceau de l'impressionnisme, Ouest-France, 1996.
  • Stéphane Lambert, L'Adieu au paysage : les Nymphéas de Claude Monet, La Différence, 2008.
  • Ségolène Le Men, Monet, Paris, Citadelles et Mazenod, 2e éd. 2017 (première édition 2010), 456 p. (ISBN 978-2-85088-330-9).
  • Dominique Lobstein, Monet, Éditions Jean-Paul Gisserot, 2002, 125 p.
  • Dominique Lobstein, Monet et Londres, Garches, Éditions À Propos, 2004, 64 p. (ISBN 2-915398-01-1)
  • Terry W. Strieter, Nineteenth-century European art : a topical dictionary, Greenwood Publishing Group, 1999 (lire en ligne [archive]), « Hoschedé, Mme. Alice », p. 103-104.
  • François Thiebault-Sisson, Les années d'épreuves, par Claude Monet, Le Temps, 1900, réédition 2010, Mille et une nuits, (ISBN 978-2-755-50420-0).
  • Daniel Wildenstein, Monet ou le Triomphe de l'Impressionnisme, Cologne, Taschen, 1996, 480 p. (ISBN 978-3-8365-2322-6).
  • Daniel Wildenstein, Monet - Catalogue raisonné (3 tomes), Cologne, Taschen, 1996, 1060 p.
  • Jérôme Garcin, « Le Tigre et le Crustacé », L'Obs,‎ 28 novembre 2010 (lire en ligne [archive]).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
mac 1
multimedia 1
os 21