Clissold parkea
Clissold parkea (ingelesez: Clissold Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da, iparraldeko Hackney udalerrian kokatzen da.
Clissold parkea | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Hackney |
Koordenatuak | 51°33′40″N 0°05′17″W / 51.561111111111°N 0.088055555555556°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1889 |
Arkitektura | |
Azalera | 22,72 ha |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1000800 |
Historia
aldatuJonathan Hoare merkatari eta filantropo kuakeroak Paradise House eraiki zuen XVIII mendean. Parkeak paradisua isladatu nai zuen, etxearen inguruan New River ubidea zuelarik. 1811 urtean Augustus Clissold apezpiku anglikanoak erosi zuen eta bere izena eman zion eremuari. Augustus Clissold 1882an hil zen eta 1889an John Runtz eta Joseph Beck aktibistek agintariei eskatuta eremu osoa espazio publiko bihurtu zen. 1890an beraien omenezko iturria ezarri zen.
2010 urtean etxearen eta parkearen berriztatze lanak abiatu ziren.
Parkea
aldatuClissold parkeak 22,57 hektareatako azalera dauka. Bi aintzira natural ere baditu aktibisten izenak jaso dituztenak, Beckmere and Runtzmere bihurtuz.
Aisialdirako hainbat osagai ere baditu: tanis pistak, kirol zelaiak, haurrentzako jolastokiak, bolatokia, kafetegia, aintzirak... Oreinak, eperrak eta untxiak ikustea ere ohikoa da. Capital Ring ibilbideak ere zeharkatzen du parkea.
Iruditegia
aldatu-
Clissold House, atzean St Mary eliza.
-
Clissold House eta New River ubidea.
-
Parkea.
-
Aintzira.