Lino Coluccio Salutati (Stignano, 1332ko otsailaren 16a - Florentzia, 1406ko maiatzaren 4a) italiar humanista izan zen.

Coluccio Salutati

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLino Coluccio Salutati
JaiotzaStignano1331ko otsailaren 16a
HeriotzaFlorentzia1406ko maiatzaren 4a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Manuel Chrysoloras
Pietro da Moglio (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta filosofoa
Mugimenduapizkundeko humanismoa

Bolonian ikasi ondoren, Buggiano itzuli zen, Florentziako Errepublikaren parte zena. Bertan notario gisa lan egin zuen eta literatur ikasketekin jarraitu zuen, Boccaccio eta Francesco Nellirekin harremanetan jarriz. 1367an Todi hiriko kantziler Aita Santuaren Estatuetan izendatu zuten. 1368tik 1370era Urbano V.a Aita Santuaren kuriako laguntzailea izan zen Erroman. 1370ean Luccako kantziler izendatu zuten.

1375ean Florentziako kantziler izendatu zuten, Errepublikako burokraziaren kargu garrantzitsuena. Salutati zen beste estatu batzuekiko gutuneriaren, enbaxadoreentzako jarraibideen, diplomaziaren eta tratatuen negoziazioaren arduraduna. Porrot egin zuen aitasantutzaren aurkako gerra saihesten, nahiz eta Gregorio XI.ari Florentziaren leialtasuna ziurtatu. Bere etsai nagusia Milango duke Gian Galeazzo Visconti izan zen, zeinaren aurka Florentzia bi gerratan borrokatu zen. Salutatik 1400ean De Tirano tratatu idatzi zuen, dirudienez Viscontin inspiratua.

Tradizio klasikoan eta Virgilio eta Zizeronen latinean oinarritu zen idazlea eta hizlaria izan zen. Petrarcaren mireslea izan zen, 800 liburuko bilduma bat bildu zuen eta galdutako eskuizkribu klasikoak aurkitu zituen. Historia ikasketak ere egin zituen, eta Florentziaren jatorria Erromatar Errepublikarekin lotu zuen.

Gian Francesco Poggio Bracciolini, Niccoló de'Niccoli, Leonardo Bruni eta Pier Paolo Vergerio bezalako humanista gazteen lana babestu zuen. 1397an Manuel Chrysoloras jakintsu bizantziarra Florentziara eraman zuen grekoa irakasteko.

Bere zerbitzuak eskertzeko, Florentziako Errepublikak 250 florin ordaindu zituen haren hiletarako.

  NODES
Done 1