Cosenza
Cosenza (erromatarren antzinako Consentia) Italiako hiri bat da, izen bereko Cosenza probintziako hiriburua, Calabria eskualdean. Hirian 69.727 biztanle daude, eta hiri-inguruan 260.000 biztanle.
Cosenza Cosenza | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Italiako eskualdeak | Calabria | |
Probintzia | Cosenzako probintzia | |
Izen ofiziala | Cosenza | |
Jatorrizko izena | Cosenza | |
Posta kodea | 87100 | |
ISTAT kodea | 078045 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 39°18′N 16°15′E / 39.3°N 16.25°E | |
Azalera | 37,86 km² | |
Altuera | 238 m | |
Mugakideak | Aprigliano, Casali del Manco, Castrolibero, Dipignano, Mendicino, Paterno Calabro, Piane Crati, Pietrafitta, Rende, Rovito, Zumpano eta Carolei | |
Demografia | ||
Biztanleria | 63.760 (2023ko urtarrilaren 1a) −3.479 (2018) | |
Dentsitatea | 1.684 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0984 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Kenosha, Lansing eta Sault Ste. Marie (en) | |
Katastro kodea | D086 | |
Sailkapen sismikoa | 1 (Handia) | |
Matrikula | CS | |
comune.cosenza.it |
Geografia
aldatuCrati eta Busento ibaiek bat egiten duten lekuan dago Cosenza hiria; esaten dutenez, bisigodoen Alariko I.a erregea 410. urtean lurperatu zuten lekuan.
Kultura
aldatuAkademia Cosentina famatuaren egoitza Cosenza hirian dago. Alessandro Sicilia olerkari garaikidea ere hirikoa da.
Kultura Ondarea Zaharberritzeko Laborategiaren Erakusketa Iraunkorra daukate.
Sukaldaritza
aldatuCosenzako espezialitateak dira cuddrurieddri-ak, turdiddri-ak, fusilli-ak, eta frijitutako patatak eta pipareddre-ak.
Gaur egun Cosenzakoa den Donnici herrian Donnici doc e dop ardo ospetsua ekoizten dute.
Ekonomia
aldatuNekazaritza- eta industria-gunea da. Besteak beste, eraikuntzarako zurgintza-fabrikak daude, altzarigintza eta ehungintza ere badago.
Arkitektura
aldatuCosenzako gune historikoa ikustekoa da. Besteak beste, Hamahiru kanaleko Iturrian Silatik datorren ura irteten da. Beste monumentu ikusgarri batzuk: Kultura Etxea, 1100. urteko Cosenzako Duomoa, Svevo Gaztelua, Liburutegi Nazionala, San Gaetano komentua eta eliza, San Domeniko komentua eta eliza, Arnone Jauregia (gaur egun, museo bihurtuta).
Gainera, aldi askotako beste hainbat museo, eliza, komentu, santutegi, jauregi, gaztelu, merkatu, eraikin, etxe, teatro, plaza eta abar ere ikustekoak dira.
Historia
aldatuHiria jatorriz K.a. IV. mendekoa da: bruziarrentzat garrantzi estrategikoa zuenez, Cosenza euren hiriburua izan zen; K.a. 356. urtean Consentia izena zuen hiriak. Lukaniarrekin hitzarmena egin zuten, herri bien artean aurrerantzean elkarlana sustatuz. Sasoi hartan Consentiak harresia zeukan, eta lurralde zabal bateko hiriburua zen.
Gerora, hainbat herrialde eta agintariren eskutan egon zen: erromatarrak, bisigodoak, bizantziarrak, Germaniako Erromatar Inperio Santua, aragoiarrak, espainiarrak, frantsesak, ingelesak, batzuk aipatzearren.