Cristina Fernández Cubas
Cristina Fernández Cubas | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cristina Fernández Cubas |
Jaiotza | Arenys de Mar, 1945 (78/79 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carlos Trías Sagnier (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cristina Fernández Cubas, izengoitia 'Fernanda Kubbs' (Arenys de Mar, Bartzelona, 1945eko urriaren 18a) bartzelonar idazle eta kazetaria da, batez ere kontakizun laburra lantzeagatik ezaguna, baina eleberriak, haurrentzako liburuak, antzerki-lanak, biografiak eta memoriak ere argitaratu ditu. Hamar hizkuntza baino gehiagotara itzulia, bere herrialdeko idazle saritu eta ezagunenetako bat da. Besteak beste, Bartzelonako Hiria Saria (2009), Kritikaren Saria (2015), Narratibaren Sari Nazionala (2016) eta Espainiako Letren Sari Nazionala (2023) lortu ditu.
Biografia eta ibilbide literarioa
aldatuZuzenbidea ikasi zuen Bartzelonan, eta kazetaritzako diplomatura bat Kazetaritza Eskola Ofizialean (1972an, Madrilen). Oso gaztetatik hasi zen kazetaritza munduan eta literaturan buru-belarri aritzea erabaki zuen arte aritu zen lanbide horretan.[1][2] Carlos Trías Sagnier idazlearekin ezkondu zen, 2007an hil zen biriketako minbiziaren ondorioz.[3] Besteak beste, Kairon, Liman, Buenos Airesen, Parisen eta Berlinen bizi izan da.
Oparoa izan da, batez ere, ipuin eremuan. Liburu horietatik honako hauek idatzi ditu: Mi hermana Elba (1980), Los altillos de Brumal (1983), El angulo del horror (1990), Con Ágatha en Estambul (1994), Parientes pobres del diablo (2006), Todos los cuentos (2009), aurreko liburuen bilduma bat,[4] eta La habitación de Nona (Tusquets, 2015), kritikaren Sari Nazionala irabazi zuen liburua, 2016. urtean.[2]
Gutxienez, hiru eleberri idatzi ditu: El año de Gracia (1985), El columpio (1995) eta La puerta entreabierta (2013); antzerki lan bat, Hermanas de sangre (1998) eta memoria kontatuen liburu bat, Cosas que ya no hay (2001), 2011n Tusquets Editoresek berreskuratua.[2]
Senarraren heriotzaren ondorioz hainbat urtez egon zen idatzietatik urrun, eta ez zen itzuli literatura-mundura 2013ra arte, 'Fernanda Kubbs' izengoitiaren azpian, La puerta entreabierta nobelarekin. Kazetari eszeptiko bati buruzkoa da eleberria, igarle bat bisitatzean ustekabeko aldaketa jasaten duen kazetaria.[5][2][6] Idazlearekin bat etorriz, izengoitia erabili zuen, lerro paraleloa hasi nahi baitzuen, eta izengoitia erabiliz, «irakurleari jakinarazi nahi diot orain arte idatzitakotik aldentzen den zerbait aurkituko duela».[7]
Estiloa eta gaiak
aldatuCristina Fernández Cubas-en narratibak haurtzaroan entzun zituen ahozko ipuinetatik eta helduaroan egin zituen irakurketetatik (Mary Shelley-ren Frankeinstein, Carson McCullers-en lana, Henry James-en istorio gotikoak...) ateratzen ditu. Horrez gain, Julio Cortázar eta Edgar Allan Poe ere hantxe izan ziren, zeini omenaldia egin zien La noche de Jezabel eta Al faro lanean.
Cristina Fernández Cubas-en kontakizunetan, pertsonaien estilotik eta haien gorabeheren garapenetik lortutako ipuin generoaren berezko zehaztasuna eta tentsioa gailentzen dira. Haren ipuinek zorigaiztoko egoerak, tribulatutako ametsak eta azkar-itzuliak sartzen dituzte, asaldura-, kezka- edo arrarotasun-sentsazioa sortzeko. Bere lanean nabarmendu eta errepikatzen diren gai batzuk daude, hala nola zorigaitza, hasierako bidaia, azaldu ezin denaren eta arrazoiaren arteko gatazka, bestetasuna, emakumea eta magiarekin duen harremana, haurtzaroaren amaiera eta haurren errealitate propio baten eraikuntza, ezkutukoa, eta "ezohiko kezkak".
Oro har, Cristina Fernández Cubas-en narratiba interpreta daiteke fantastikoari buruzko gogoeta, genero horri lotzen baitzaio gehien, eta hark ingurunearen ikuspegi konplexuagoa lortzeko ematen dituen aukerei buruz. Ipuinak fantastikoak ez direnean, generoaren teknikez eta motiboez ere baliatzen da intrigarekin eta ziurgabetasunarekin jolasteko. Hala, narrazio fantastikoaren ereduetatik abiatuta, pertsonaiak —batez ere emakumeak— atmosfera kezkagarrietan, sugestio askotan, jartzen ditu aurrez aurre, joko horretan, non irakurlea gako, isilune eta jokoen azken arrazoien deszifratzearen parte aktiboa den, [8][9] “narrazioen egitura adimendunean […] [eta] oinarritutako jolasa, hizkuntzak harritzeko eta iradokitzeko duen gaitasunean” oinarritua.[10]
Lana
aldatuIpuina
aldatuKritikak Cristina Fernández Cubas Espainiako kontalari onenetako bat izendatu du.[11][12]
Fernando Vallsek hauxe esan zuen:
“Cristina Fernández Cubas eta Juan Eduardo Zúñiga. Haiek Trantsizioaren ondoren piztu zuten ipuina, 50eko belaunaldiak utzitako hutsunearen ondoren. Kontalari bikainak izan zituen, besteak beste, Ana María Matute, Carmen Martín Gaite eta Ignacio Aldecoa”.[13]
Bestalde, Juan Cruzek hauxe ere aipatu zuen:
Saria bere azken liburuarengatik ematen zaio; baina Cervantes saria edo Chejov saria (balego) edo Scott Fitzgerald edo Onetti saria jaso zezakeen baldin eta kontalari handi horietako edozeinek sariak Espainian edo munduan balitu. Bera da ipuinaren irakaslea gaztelaniaz.[11]
Mi hermana Elba/Nire ahizpa Elba
aldatu1980an Tusquets Editoresek argitaratua. Lau kontakizunek osatzen dute: Lúnula eta Violeta, La ventana del jardín, Mi hermana Elba eta El provocador de imágenes. Kontakizun horiek, Los Altillos de Brumal liburukoak bezala, ipuinaren eta eleberri laburraren arteko hedadura dute, baina ipuinaren intentsitatea eta tentsioa.
Lunula eta Violetarekin hasten da liburua. Kontakizun horretan, espazio itxi batean (landa-etxe batean) bi emakumeren arteko bizikidetza gatazkatsua aurkezten da, biak oso desberdinak baitira maila posibleetan: bata, idazten duen emakume erakargarria; bestea, istorio-kontatzaile handia, ez oso polita, gaixoa, baina trebea eta langilea. Ipuinaren amaierak ez du inolako galderarik erantzuten; aitzitik, amaierak interpretazio ezberdinak ditu eta kontakizunean zehar sortutako zalantzak areagotzen ditu.
Bigarren ipuina La ventana del jardín da, idazleak idatzitako lehen ipuina. Lehen pertsonan kontatutako kontakizun horrek Albert andra-gizonen eta bere seme Tomasen istorioa kontatzen duen pertsonaiaren arteko harremana nabarmentzen du. Kontalariaren bidez, kezka-giroa sortzen du. Kontatzen duenaren sinesgarritasuna zalantzan jartzen du eta amaieran ere ez da arintzen.
Aurrekoaren ondoren, Mi hermana Elba dago, liburuari izena ematen dion ipuina. Kontakizun horren barruan, kontalariak Fatimarekin duen harremana kontatzen du. Fatima hamalau urteko neskatoak nahi bezala manipulatzen du bere jarrerarekin eta kontatzen dizkion istorioekin, eta Elbarekin, zazpi urteko ahizparekin, duen harremana kontatzen du. Neska horrek, errealitatearen hainbat dimentsio ezagutzeko trebetasun bereziak dituela dirudi.
Gizon batek kontatutako El probador de imágenes kontakizunarekin amaitzen da liburua (Fernández Cubasen narrazioaren berezitasuna da, gizonezkoek ipuin gutxi kontatzen baitituzte). Han, H.J.K pertsona José Eduardo Expeditorekin duen harremana gogoratzen du. Unibertsitatean ezagutu zuen laguna da Eduardo Expedito, eta esaten du probokatzaile horrek esparru horretan hura berdintzen edo gainditzen duen norbait aurkitu zuela bizitzan. H.J.K Jose Eduardoren defentsan erantzun du.
Fernández Cubasek zailtasunak izan zituen liburu hau argitaratuko zuen argitaletxe bat aurkitzeko, hein handi batean, bere opera prima zelako, eta, bigarrenez, ipuin-liburua zelako, eta, beraz, Tusquets editoreekin plazaratzea atzeratu egin behar izan zen.[14] Espainiako kritikak ongi hartu zuen lehen liburutik, eta halaxe jarraitzen du bere ibilbidean. Mi hermana Elba lehen liburu horrek «sorpresa handia» eragin zuen Espainiako literatura-hedabideetan.[15] 1980ko azaroaren 21eko El País egunkarian Rosa Peredak esan zuen: (ia ez da argitaratu ipuin-liburua), «nolabaiteko sotiltasuna zuela mugak izendatzeko; indar arraroa, hotza, seguruenik, misterioei aurre egiteko».[15]
Los altillos de Brumal
aldatuTusquets Editoresek 1983an argitaratua, bigarren liburu honek ere lau kontakizun ditu: El reloj de Bagdad, En el hemisferio sur, Los altillos de Brumal eta La noche de Jezabel.
El reloj de Bagdad kontakizunen gai nagusia haurtzaroa eta inozentzia dira. Kontakizuna etxe baten barruan dago. Etxe horretan, Olvido neskameak umeei arimen istorioak kontatzen dizkie. Arazoa sortzen da aitak hormako erloju bat erosten duenean, eta, beraz, etxean normaltasuna gailentzen da tentsioari eta ziurgabetasunari bide emateko.
En el hemisferio sur kontakizunean pertsonaia narratzaileak idazle baten identitatea kontatzen du. Idazlea haren laguna da, eta badirudi burua galdu duela. Elementu arraroz inguratuta dago, buruan jotzen duten inoren ahotsez eta idazketa-gertaerez inguratuta dago, eta horiek oso garrantzitsuak izan daitezke.
Los altillos de Brumal kontakizunean Adrianaren historia eta jatorrira itzultzea kontatzen da: lehen bizitzaz beterik zegoen herria, une horretan ia hutsa; haren oroitzapenak Anairda izeneko neskatila baten bidez kontatua; eta beti magiaren, fantasiazko herentziaren aukera kendu nahi izan dion ama bat, mundu errealera ainguratu nahian, historia ikastera behartua. Alejandro Gandararen hitzetan, «kontatzen du berpizten diren oroitzapen bakarrak hildakoak direla. Baina ez dira heltzen hilobitik, baizik eta ahanzturaren eternitatetik, eguneroko keinu batek esnatuta. Beldurra eta maitasuna aldi berean».[16]
La noche de Jezabel kontakizuna da liburuko azkena. Istorio horretan, ekaitz-gau batean, afarian, hainbat lagun elkartu dira iratxoen eta agertutakoen istorioak kontatzeko. Istorio horietako bat Jezabelena da, Poeren ipuin bat, eta kontakizunean azaltzen da ea gai garen apaingarririk gabeko errealitatea hautemateko.
El ángulo del horror
aldatu1990ean Tusquets Editores-ek argitaratu zuen. Liburu horrek lau kontakizun ditu: Helicón, El legado del abuelo, El angulo del horror eta La Flor de España.
Helikon, lehena, akats bati buruzkoa da, bi anaia bikiren arteko nahasketa bat, protagonista bere benetako 'nia' aurkitzera eramaten duena; ipuin hau ez da genero fantastikora hurbiltzen, eta horrek garrantzia ematen dio, autoreak gehien landutako generoa da eta.
El legado del abuelo kontakizuna zortzi urteko mutiko batek kontatutako ipuina da, eta gizakiaren bizitzako etapa desberdinei eta aitonaren heriotzaren ondoren gertatutakoa kontatzean gertatzen diren itxurei buruz hitz egiten du. Aitona inguratzen duten helduen benetako motibazioak agertzen dira.
El ángulo del horror kontakizunean Karlosek errealitatearen ikuspegi izugarria amets batean aurkitzean jasaten duen eraldaketari buruzkoa da. Pisu hori berak bakarrik jasan ezin duenez, bere ahizpa Juliaren laguntza du. Horregatik, madarikazio moduko hori Juliak jasotzen du, eta, gero, Martak, familiako txikienak.
Liburua ixten duen ipuina La Flor de España da, protagonista eta narratzailea obsesionatzen dituen lokal baten izena. Ipuin horretan, pertsonaia nagusiak harreman bitxia du La Flor de España-rekin, letreroa ikusten duenetik. Kartela ikusten duenean, ñ letra agertu eta desagertu egiten da, eta, batzuetan, La Flor de Espana izena hartzen du. Harreman hori gero dendariarekin eta lekuaren jabearekin, Rositarekin, zabaltzen da. Azken hau ez dago oso ados obsesio komiko horrekin.
- Con Ágatha en Estambuln, Tusquets Editores, 1994
- Parientes pobres del diablo, Tusquets Editores, 2006
Todos los cuentos
aldatu2009an Tusquets argitaletxeak argitaratu zuen. Bere lehen bost ipuin-liburuen bilduma da: Mi hermana Elba, Los altillos de Brumal, El ángulo del horror, Con Ágatha en Estambul eta Parientes pobres del diablo. Ondoren, eranskin bat dago, non Fernández Cubasek 1997an Áltera argitaletxeak eskatuta, Poeren Al faro ipuinaren jarraipena ageri den. Liburu horrek Cálamo (2008), Ciudad de Barcelona (2009), Salambó (2009) eta Tormenta (2009) sariak eman zizkion.[17]
El vendedor de sombras. El viaje
aldatuAlfabiak argitaratu zuen 2009an, eta bi kontakizunek baino ez dute osatzen liburu txiki hori: El comercial de sombras, 1982an idatzia, eta El viaje, 1998an idatzia.
Lehenengo ipuinak hiru seme-alaba dituen Ahmed Hassanínen istorioa kontatzen du: Ben, zaharrena, beti pisuari begira egoten dena; Salim, ertaina, beti zeruari begira egoten dena; eta Alí, txikiena, denbora guztia bere barruari begira ematen duena. Istorioak kontatzen du hiru anaiek zer bide hartzen duten aitarenaren bidea ez jarraitzean, eta aitak adingabearenganako duen mesfidantza, ezer egin nahi ez duela baitirudi.
El viaje kontakizun labur bat da eta «lagun baten ama»ren pasadizo bat kontatzen du. Emakume horrek beti eramaten zituen gauzak abadia batera. Bidaietako batean bertatik irteten ez zen abadesa ezagutu zuen, eta egun batean hori aldatu egin zen.
- De mayor quiero ser bruja, Malpaso argitaletxea S.L., 2014[18]
- La habitación de Nona, Tusquets argitaletxea, 2015
Eleberria
aldatuEl año de Gracia
aldatu1985ean Tusquets argitaletxeak argitaratu zuen. Eleberriaren protagonista Daniel da, hogeita lau urteko apaizgai bat. Seminarioa utzi eta bere arreba Graciaren etxera itzultzea erabaki du. Grazia familiaren ondasunen oinordekoa da, eta ia ezezaguna Danielentzat, urteak baitaramatzate elkar ikusi gabe. Arrebak Danieli urtebete oparitzea erabaki du, bere burua aurki dezan. Urte horrek eman dio izenburua eleberriari. Denbora horretan, Daniel bidaiatu eta ikasi egiten du bere burua aurkitzeko, jendea ezagutuz eta bidean arazoak izanez.[19]
El columpio
aldatu1995ean Tusquets argitaletxeak argitaratu zuen. Nobelak kontalariaren bisita bat kontatzen du. Haren izena ez da aipatzen. Pirinioen beste aldeko haran galdu batean bizi diren osabengana joan da. Haranaren izena ere ez da esaten. Haren ama, Eloisa (eleberriaren benetako protagonista), leku horretan jaio zen, eta Lucas eta Tomás nebekin eta Bebo lehengusuarekin bizi izan zen, La Casa de la Torre izeneko leku batean. Eloisak beti idatzi zien nebei, baina inoiz ez zuen erantzunik jaso. Hiltzen denean, alabak osabak bisitatzea erabaki, eta horrek hainbat gertaera sorrarazten ditu eta kartek zergatik jarraitu zuten erantzun gabe azaltzen dute.[20]
La puerta entreabierta
aldatu2013an Tusquets argitaletxeak argitaratu zuen. Eleberriaren protagonista eta narratzailea Isa da, bere nagusi berriak magiari buruzko artikulu bat idazteko agintzen dion kazetaria. Horretarako, pitonisa bat bisitatzera bidali du; bisita horretan, espero ez duena gertatu zaio: beirazko esferan harrapatuta geratu da, haren etorkizuna esan dion beirazko esferan. Hori dela eta, hainbat eskuetatik igarotzen da, eta, ondorioz, dimentsio desberdin batera iritsi da, non Paz eta Luz bikiak, Baltus atsegina eta Miroslav galdua bezalako pertsonaia bitxiak ezagutzen dituen. Horiek, nola edo hala, lehen zegoen egoerara itzultzen lagunduko diote.[21]
Antzerkia
aldatuHermanas de sangre
aldatu1998an Tusquets argitaletxeak argitaratu zuen. Eskolan lagun izan ziren zenbait emakumek egindako bilera bati buruzkoa da. Bakoitzak hainbat bide hartu zituen bizitzan, baina bilera horretan gogoratuko dute eskolara elkarrekin joateaz gain, bizitzan gauza beldurgarriagoak elkartzen dituztela.
Biografia
aldatu- Emilia Pardo Bazán, Omega argitaletxea, 2001
Memoriak
aldatu- Cosas que ya no hay, Lumen, 2001; Tusquets argitaletxea, 2011
Lan zerrenda
aldatuIpuinak
aldatu- Mi hermana Elba, Tusquets argitaletxea, 1980
- Los altillos de Brumal, Tusquets argitaletxea, 1983.
- El ángulo del horror, Tusquets argitaletxea, 1990.
- Con Ágatha en Estambul, Tusquets argitaletxea, 1994
- Parientes pobres del diablo, Tusquets argitaletxea, 2006
- El vendedor de sombras. El viaje, Alfabia, 2009.
- La habitación de Nona, Tusquets argitaletxea, 2015
Eleberriak
aldatu- El año de Gracia, Tusquets argitaletxea, 1985.
- El columpio, Tusquets argitaletxea, 1995.
- La puerta entreabierta, Tusquets argitaletxea, 2013 (Fernanda Kubbs izengoitiarekin).
Antzerkia
aldatu- Hermanas de sangre, Tusquets argitaletxea, 1998.
Haur-literatura
aldatu- De mayor quiero ser bruja, Malpaso argitaletxea, 2014
Biografia
aldatu- Emilia Pardo Bazán, Omega argitaletxea, 2001.
Memoriak
aldatu- Cosas que ya no existen, Lumen, 2001; Tusquets argitaletxea, 2011.
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- NH Hotel saria Ipuinetarako (2001), Cosas que ya no existen lanarengatik.
- Setenil saria (2006), Parientes pobres del diablo lanarengatik[22]
- Cálamo saria (2008), Todos los cuentos lanarengatik
- Ciudad de Barcelona saria (2009), Todos los cuentos lanarengatik
- Salambó saria (2009), Todos los cuentos lanarengatik
- Qwerty saria (2009), Todos los cuentos lanarengatik
- Tormenta saria (2009), Todos los cuentos lanarengatik[23]
- Kritikaren Saria (2015), La habitación de Nona lanarengatik[24]
- Narratiba Sari Nazionala (2016), La habitación de Nona lanarengatik[24]
- Espainiako Letren Sari Nazionala (2023), "narratibaren magiagatik, Espainiako kontalari onenetakotzat hartu dute".[25]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Puy Muguiro, Laura. (9 de marzo de 2018). "Cuando escribo me gusta inquietarme". Pamplona, 66-67 or..
- ↑ a b c d Cervantes, Instituto. «Cristina Fernández Cubas - Departamento de Bibliotecas y Documentación del Instituto Cervantes» www.cervantes.es.
- ↑ Mundinteractivos. «Carlos Trías, un escritor de hondo compromiso | elmundo.es» www.elmundo.es.
- ↑ «La Tormenta en un Vaso entrega sus premios a Cristina Fernández Cubas, Pablo Gutiérrez y Georges Perec» en Literaturas, junio de 2009 (consultado el 7 de junio de 2011)
- ↑ Harbour, Berna González. (2 de abril de 2015). Cristina Fernández Cubas: “Importa lo que se dice y lo que se oculta”. ISSN 1134-6582..
- ↑ Sergi Foria ¿Cuá será el best seller 2013?, ABC, 14.01.2013; acceso 29.01.2013
- ↑ País, El. (13 de marzo de 2013). Entrevista con Cristina Fernández Cubas. ISSN 1134-6582..
- ↑ Valls, Fernando. (17 de noviembre de 2016). Opinión | CFC: la reina del relato. ISSN 1134-6582..
- ↑ Entrevista con Cristina Fernández Cubas - Mercurio. 21 de febrero de 2017.
- ↑ «Todos los cuentos, de Cristina Fernández Cubas» Letras Libres.
- ↑ a b Harbour, Berna González. (17 de noviembre de 2016). Cristina Fernández Cubas, premio nacional de Narrativa. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Cristina Fernández Cubas: "Con el cuento aún no ha podido nadie"» www.elcultural.com.
- ↑ Vidales, Raquel. (20 de febrero de 2017). El cuento suelta amarras. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Cristina Fernández Cubas» elcultural.com.
- ↑ a b País, Ediciones El. (21 de noviembre de 1980). La sorpresa literaria de Cristina Fernández. ISSN 1134-6582..
- ↑ «CFC | elmundo.es» www.elmundo.es.
- ↑ España, Biblioteca Nacional de. (14 de julio de 2015). «Cristina Fernández Cubas» www.bne.es.
- ↑ Cristina Fernández Cubas. De mayor quiero ser bruja. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «El año de gracia | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ Fernández Cubas, Cristina. (1995). El columpio. Barcelona : Tusquets Editores ISBN 978-84-7223-857-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La puerta entreabierta | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- ↑ III Premio Setenil 2006 Txantiloi:Wayback, portal del ayuntamiento de Molina de Segura, 22.11.2012; acceso 29.01.2013
- ↑ «La Tormenta en un Vaso entrega sus premios a Cristina Fernández Cubas, Pablo Gutiérrez y Georges Perec» en Literaturas, junio de 2009 (consultado el 7 de junio de 2011)
- ↑ a b Puy Muguiro, Laura. (9 de marzo de 2018). "Cuando escribo me gusta inquietarme". Pamplona, 66-67 or..
- ↑ «Cristina Fernández Cubas, Premio Nacional de las Letras a "una de las mejores cuentistas" españolas» europapress 02 de noviembre de 2023.
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa Chéjov sindromean
- Barnekoa, irudiarekin, La aula de Nonaren kontakizuna, non irakurleren batek ustekabeko kointzidentziak hauteman dituen edo ez
Aurrekoa: Juan Pedro Aparicio |
Setenil Saria 2006 |
Atzekoa: Sergi Pàmies |