Cristina Pizarro

Futbol jokalaria

Cristina Pizarro Mingo, Chini ezizenaz ezaguna, (Madril, Espainia, 1989ko azaroaren 20a) madrildar futbolari profesionala da, erdilari jokatzen duena. Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen da. Realaren historian, Anoetan gola sartu duen emakumezkoen lehen jokalaria da. 2019/20 denboralditik, EDF Logroño futbol-taldean jokatzen du.[1]

Cristina Pizarro

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCristina Pizarro Mingo
JaiotzaMadril1989ko azaroaren 20a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Atlético de Madrid2005 / 2009
Rayo Vallecano2009 / 2013
CE Sant Gabriel2013 / 2014
Real Sociedad2014 / 2019
DUX Logroño2019 /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Kirol zenbakia17
Pisua53 kilogramo
Altuera1,60 metro

Twitter: chinipizarro Instagram: chinipm UEFA: 1903492 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Mutilekin futbolean jokatzen hasi zen El Bercialean (Getafe) taldean.[2]

Bere izenordea, "Chini", Atletico Madril garaitik dator. Honela izendatu zuten izen berdina zuen beste taldekide batetik bereizteko.[3]

Rayo Vallecanoko jokalaria zenean, bihotzeko anomalia bati aurre egin behar izan zion, ebakuntza terapeutika bidez.[4][5]

2019ko udan, Leganeseko Udalaren eskutik, Chini bere lehen futbol kanpusa aurkeztu zuen.[6]

Kirol ibilbidea

aldatu

Zelaian beti ondo kokatuta dagoen jokalaria da eta pibote-lanak egiten ohi ditu.[7]

Atletico Madril

aldatu

2005ean Atletico Madrilen hasi zen bere ibilbide profesionala eta 4 denboraldi eman zituen, besteak beste, koltxoneroen taldeko lehen mailara igoeraren partaide izanik.[8]

Rayo Vallecano

aldatu

2009an Rayo Vallecanoko taldeak fitxatu zuen eta epealdi hartan, bi liga jarraian (2009/10 eta 2010/11) eta 3 aldiz UEFAko emakumezkoen Txapeldunen Ligan parte hartu zuen.[9]

Sant Gabriel

aldatu

2013/14an, Ligan Sant Gabriel taldean eta Erreginaren Kopan Rayo Vallecanon jardun eta gero, 2014an Realak bere zelai-erdia sendotzeko fitxatu zuen.[10]

Real Sociedad

aldatu

Hasiera hasieratik agerian utzi zuen elitean zuen bere nolakotasuna. Denboraldia hasi berri zegoelarik, Realak Rayo Vallecanoren aurkako partidan, Chini ezkerreko hankako lotailu-haustura izan zuen, eta bolada luzean jokalekutik kanpo egon zen.[11][12]

Talde txuri urdinean hiru denboraldi jardun eta ostean, Realak bere kontratuan berritu zuen 2018/19ra arte.[13]

2008an, Realaren historian lehendabiziz antolatu zen emakumezkoen futbol-partida ofiziala Anoeta zelaian. Jardunaldi hartan , Realak 4 eta 1 galdu zuen Athletic Clubaren aurka. Txuri-urdinen gola “Chini” Pizarrok lortu zuen, Realaren historian, Anoetan gola sartu duen emakumezkoen lehen jokalari bilakatuz.[14][15][16]

2019an, talde donostiarrarekin bere lehenengo Erreginaren Kopa eskuratu zuen, Granadako Los Carmenes zelai berrian, 17.000 ikusleen aurrean.[17][18][19] Denboraldi horretan, taldeko hirugarren kapitaina izan zen, Sandra Ramajo eta Nahikari Garciaren atzetik.

EDF Logroño

aldatu

2018/19 denboraldiaren amaieran, Realak bere kontratu ez luzatzea erabaki zuen eta Chinik EDF Logroño taldera joan zen, Gerardo Garciaren gidaritzapean.[20]

Taldeak

aldatu
Taldea Herrialdea Denboraldiak
Atletico Madril Espainia 20052009
Rayo Vallecano Espainia 20092013
Sant Gabriel Espainia 20132014
Real Sociedad Espainia 20142019
EDF Logroño Espainia 2019

Kirol lorpenak

aldatu
Txapelketa Taldea Herrialdea Urtea
  Liga Rayo Vallecano Espainia 2009-2010
  Liga Rayo Vallecano Espainia 2010-2011
  Erreginaren Kopa Real Sociedad Espainia 2018-2019

Irudi galeria

aldatu

Bideoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Arnáiz, Daniel García. (2019-07-12). «Cristina Pizarro, tercer fichaje del EDF para el próximo curso» nuevecuatrouno.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  2. 'Chini' Cristina Pizarro, Jugadora del EDF Logroño, declaraciones Pretemporada. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) Giovio, Eleonora. (2019-05-10). «Chini Pizarro: “En la Real encontré una familia: me siento donostiarra”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  4. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2013-10-21). «Chini, jugadora del Sant Gabriel, será operada del corazón» AS.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  5. (Gaztelaniaz) Menayo, David; @david_menayo. (2016-10-20). «Fútbol Femenino: Chini Pizarro vuelve a pasar por quirófano para tratar unos problemas de corazón» Marca.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  6. (Gaztelaniaz) Digital, La Hora. «La futbolista “Chini” Pizarro ha presentado el I Campus de Tecnificación de Fútbol en Leganés» La Hora Digital (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Ficha de Cristina Pizarro Mingo (Chini) perteneciente a Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Chini Pizarro: "Jenni te puede meter un gol en una baldosa"» AS.com 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  9. (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2011-05-08). «El Rayo, campeón de la Superliga femenina por tercera vez consecutiva» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  10. (Katalanez) «El cor del Sant Gabriel» www.diaridesantadria.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  11. (Gaztelaniaz) VAVEL.com. (2015-01-07). «Entrevista. Cristina Pizarro: "El apoyo de la gente está haciendo que todo sea más fácil"» VAVEL (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  12. (Gaztelaniaz) «'Chini' Pizarro: 'Estar donde estamos es un premio'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  13. «La Real renueva a Pizarro y Mendoza» Mundo Deportivo 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  14. (Gaztelaniaz) «El Athletic golea en Anoeta (1-4) a una Real copera para acabar tercero. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  15. (Gaztelaniaz) «La Real Sociedad femenina cumple su objetivo de entrar en la Copa» Real Sociedad - El Diario Vasco 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  16. (Gaztelaniaz) «Una cita para lograr el tercer triunfo en un derbi. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  17. (Gaztelaniaz) ««Tenemos la sensación de haber cumplido un sueño, pero no podemos estancarnos»» Real Sociedad - El Diario Vasco 2019-05-14 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  18. «‘Chini’ Pizarro: “Me voy dolida por el trato final”» Mundo Deportivo 2019-05-30 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  19. «Erreginaren Kopa Beasainera iritsi da» Goierriko Hitza 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
  20. (Gaztelaniaz) «▷ Cristina Pizarro 'Chini' se pasa de Donostia a Logroño» Ellas.futbol 2019-07-12 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cristina Pizarro
  NODES
Idea 4
idea 4
todo 1
twitter 1