Cuneo
Cuneo[1] (piemonteraz: Coni) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piamonte eskualdeko udalerria eta Cuneoko probintziako hiriburua da. Itsas Alpeen oinaldean dago, Stura di Demonte ibaitik gertu. 1198an sortu zen. 2012. urtean 56.176 biztanle zituen.
Cuneo Cuneo Coni | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Italia | |
Italiako eskualdeak | Piemonte | |
Probintzia | Cuneoko probintzia | |
Izen ofiziala | Cuneo Coni | |
Jatorrizko izena | Cuneo Coni | |
Posta kodea | 12100 | |
ISTAT kodea | 004078 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 44°23′00″N 7°33′00″E / 44.3833°N 7.55°E | |
Azalera | 119,67 km² | |
Altuera | 534 m | |
Mugakideak | Beinette, Boves (en) , Busca, Caraglio, Castelletto Stura, Cervasca, Peveragno, Tarantasca, Borgo San Dalmazzo, Centallo, Morozzo eta Vignolo | |
Demografia | ||
Biztanleria | 55.744 (2023ko urtarrilaren 1a) −537 (2018) | |
Dentsitatea | 466 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0171 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Niza, Chambéry, Richard Toll (en) , Fürstenberg/Havel (en) , Santa Fe eta Contrada della Selva (en) | |
Katastro kodea | D205 | |
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | |
Matrikula | CN | |
comune.cuneo.it |
Ekonomia
aldatuMerkataritza aktiboa du, haren kokalekuak eraginda, batez ere, zerealetan, artile- eta zeta-oihaletan, beiran, altzarietan, eta abar. Bertako tren-geltokitik Turin, Genova, Dronero, Borgo San Dalmazzo eta Bovesera joan daiteke.
Senidetutako hiriak
aldatuCuneotar ezagunak
aldatu- Franco Andrea Bonelli (1784–1830), ornitologoa eta entomologoa.
- Giuseppe Peano (1858–1932), matematikaria.
- Giorgio Federico Ghedini (1892–1965), konpositorea.
- Nuto Revelli (1919–2004), idazlea.
- Alviero Martini (1940-), moda-diseinatzailea.
- Cesare Damiano (1948-), politikaria.
- Carlo Petrini (1949-), International Slow Food Movementaren sortzailea.
- Piergiorgio Odifreddi (1950-), matematikaria.
- Livia Turco (1955-), politikaria.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Italieraz) Cuneoko webgune ofiziala
- (Italieraz) Cuneoko probintziako egunkaria
- (Italieraz) Gesso eta Stura ibai-parkea