Dési Bouterse
Desiré Delano "Dési" Bouterse (Domburg, 1945eko urriaren 13a - Paramaribo, 2024ko abenduaren 24a) surinamdar militar eta politikaria izan zen. Surinamgo diktadore eta presidentea izan zen.
Dési Bouterse | |||||
---|---|---|---|---|---|
2013ko abuztuaren 30a - 2014ko abenduaren 4a ← Ollanta Humala - Tabaré Vázquez →
2010eko abuztuaren 12a - 2020ko uztailaren 16a ← Ronald Venetiaan (en) - Chan Santokhi → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Domburg (en) , 1945eko urriaren 13a | ||||
Herrialdea | Surinam Herbehereetako Erresuma | ||||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||||
Heriotza | Paramaribo, 2024ko abenduaren 24a (79 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Ingrid Bouterse-Figueira (en) (1970 - 1990) Ingrid Bouterse-Waldring (en) (1990 - 2024) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Royal Military School (en) | ||||
Hizkuntzak | nederlandera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | National Military Council (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | teniente koronel | ||||
Parte hartutako gatazkak | 1980 Surinamese coup d'état (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Mendekostismoa | ||||
Alderdi politikoa | National Democratic Party (en) Megacombinatie (en) | ||||
Surinamen jaio zen eta hemezortzi urterekin Herbehereetara joan zen. Han armadan sartu zen, eta bertan egon zen 1975 arte, Surinamera itzuli zen arte, herrialdearen independentziaren ondoren. Surinamgo armada osatzen lagundu zuen.
1980ko otsailaren 25ean Bouterse eta beste sarjentu batzuk estatu kolpe bortitz bat zuzendu zuten Henck Arron lehen ministroaren aurka ("Sarjentuen kolpea"). 1980tik 1987ra diktadura militar bat zuzendu zuen herrialdean. 1987an Alderdi Nazional Demokratikoa sortu zuen.
Bere alderdiak legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituen eta 2010eko abuztuaren 12an parlamentuak presidente hautatu zuen. 2015ean berriro hautatu zuten bost urteko beste aldi baterako.
Oposiziogileen hainbat sarraskirengatik epaitu eta zigortu dute, baina amnistiatu egin dute. Herbehereek droga-trafikoagatik epaitu nahi dute.