D. H. Lawrence
David Herbert Lawrence (Eastwood, Nottinghamshire, 1885eko irailaren 11 – Vence, Frantzia, 1930eko martxoaren 2a) ingeles idazlea izan zen. Eleberriak, kontakizun laburrak eta poesia landu zituen, bereziki, eta XX. mendeko ingeles nobelagile nagusienetakoa izan zen.
D. H. Lawrence | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Herbert Richards Lawrence |
Jaiotza | Eastwood (Nottinghamshire), 1885eko irailaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Vence, 1930eko martxoaren 2a (44 urte) |
Hobiratze lekua | D. H. Lawrence Ranch (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Arthur John Lawrence |
Ezkontidea(k) | Frieda von Richthofen 1930eko martxoaren 2a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Nottinghamgo Unibertsitatea Nottingham High School (en) Londresko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, itzultzailea, idazlea, poeta, eleberrigilea, margolaria, gidoilaria eta literatura-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Blake |
Mugimendua | Literatura modernista |
Izengoitia(k) | Lawrence H. Davison |
Genero artistikoa | eleberri laburra olerkigintza saiakera |
|
Aita meatzaria eta ama olerkari eta irakaslea zituen. Amak bultzatuta hasi zen literaturan, eta 1911n eman zuen argitara lehen eleberria, The White Peacock (Pauma zuria). 1913an eman zuen bere lehen poesia-bilduma, Love Poems and Others (Amodiozko poemak eta beste) eta bere lehen eleberri handia, Sons and Lovers (Semeak eta maitaleak). Garrantzi handia eman zion Lawrencek erotismoari, eta arazoak izan zituen horrexegatik, 1915ean The Rainbow (Ortzadarra), hiru familiako kideen amodiozko harremanak kontagai zituen eleberria argitara eman zuenetik.
Tuberkulosiak jota eta Ingalaterrako moralisten irainetatik ezin ihesirik bizi zela, erbestera jo zuen Lawrencek, eta Italian idatzi zituen obra ugari: The Rainbow (1915, Ortzadar), Women in love (1921, Emakume maiteminduak), The Lost Girl (1921, Neska galdua). Kangaroo (1923, Kanguro) idatzi zuen Australian, eta The Plumed Serpent (1926, Luma-sugea) Mexiko Berrian. 1928an plazaratu zuen Lady Chatterley´s Lover (Lady Chatterleyren maitalea) eleberria, haren obra ezagunena, oso eskandalagarria izan zen, bertan amodio fisikoaren apologia egiten baitzuen, garai hartako arau moralen eta sozialen kontra. Bere burua babestu behar izan zuen Lawrencek Pornography and Obscenity (1929, Pornografia eta lizunkeria) saiakeran. Tuberkulosiak jota hil zen, 45 urte zituela.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: D. H. Lawrence |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.