Daniel Dhers
Daniel Eduardo Dhers Arellano (Caracas, Venezuela,, 1985eko martxoaren 25a) Venezuelako BMX txirrindulari profesionala da, historia luzea eta nazioartean aintzatespena duena; Tokioko 2020ko jokoetan, zilarrezko domina olinpikoa irabazi zuen, eta, BMX munduko rankingean, bederatzigarren postuan dago gaur egun; domina eta munduko txapelketa anitzen irabazle da bere herrialdea, Venezuela, ordezkatuz. Gaur egun, besteak beste, Red Bull, Verizon, POC, eta DC Shoes markek babesten dute.
Daniel Dhers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1985eko martxoaren 25a (39 urte) |
Herrialdea | Venezuela |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Ibilbidea
aldatuDaniel hamabi urte zituela hasi zen bizikletan ibiltzen, dibertimendu moduan, Caracas bere jaioterrian, Chacao udalerrian[1]. 1998an, bere lehen skateparkera joan zen. Gero, 18 urterekin, Estatu Batuetan[2] lekutu zen, eta, bertan, parke batzuetan eta nazioarteko txirrindulariekin ibiltzen hasi zen. 2003an, bere lehen lehiaketan hartu zuen parte, Venezuela ordezkatuz, eta, 2006an, Dew Action Sports Tour-en sartu zen. 2006, 2007 eta 2010ean, Dhersek Dew Tour irabazi zuen.
Daniel Dhersek, X Jokoetan, urrea irabazi zuen 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2013an munduko hainbat hiritan. Gaur egun, kiroleko onenetakotzat hartzen da[3].
Lima 2019ko Panamerikar Jokoetan ere, Venezuela ordezkatu zuen, bere herrialdearentzat urrezko domina lortuz.
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen gizonezkoen estilo libreko BMX parken, bigarren saiakeran 92,05 puntu lortu ostean.
Palmaresa
aldatuDaniel Dhers, dominak | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gertaera | Saria | Urtea | |||||||||||||||||
Tokio 2020ko Olinpiar Jokoak | Zilarrezko domina | 2021 | |||||||||||||||||
XVIII. Panamerikar Jokoak | Urrezko domina | 2019 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Urrezko domina | 2013 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Urrezko domina | 2011 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Urrezko domina | 2010 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Urrezko domina | 2008 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Urrezko domina | 2007 | |||||||||||||||||
X Jokoak | Brontzezko domina | 2006 | |||||||||||||||||
Dew Tour (Cleveland) | Urrezko domina | 2007 | |||||||||||||||||
Dew Tour (Baltimore) | Urrezko domina | 2007 | |||||||||||||||||
Subway BMX JAM (Singapur) | Zilarrezko domina | 2007 | |||||||||||||||||
Dew Tour (Orlando) | Urrezko domina | 2006 | |||||||||||||||||
Dew Tour #2 (Denver) | Urrezko domina | 2006 | |||||||||||||||||
Dew Tour (Denver) | Urrezko domina | 2006 | |||||||||||||||||
Dew Tour Sailkapen Orokorrean | Urrezko domina | 2006 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Villalobos, Daniel. (12 de agosto de 2010). La historia de Daniel Dhers, el criollo que brilla en los X Games. enlapizarra.com.
- ↑ https://web.archive.org/web/20131029192443/http://enlapizarra.com/articulos/7436.html
- ↑ X Games 14 - BMX Freestyle SuperPark Finals Results EXPN.com (en inglés)