Daniel Txopitea Guinda (Ermua, Bizkaia, 1950eko otsailaren 24a - Donostia, 1997ko urtarrilaren 27a) euskal herritar margolaria eta eskultorea izan zen.[1] Bi urte zituela Eibarra joan zen, eta gerora hantxe ikasi zuen lanbidea bere kabuz. Enkoari, Lekarok eta (Fernando Beorlegirekin eta Iñaki Larrañagarekin batera) Gorutztaldeak sortu zituen.

Daniel Txopitea
Bizitza
JaiotzaErmua1950eko otsailaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1997ko urtarrilaren 27a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
KidetzaGorutz

Bizitza

aldatu

Txikitan, sorkuntza artistikorako gaitasuna izan arren, bere prestakuntza osatzeko modurik ez zuen izan. 1966an lanean hasi zen Eibarko enpresa batean, eta geroago, lantegi horretan bertan, marrazkilari-lana egin zuen. Hasierako urte horietan hainbat sari eskuratu zituen, Mutriku, Deba eta Zarautzen, esaterako. Debako Arte Eskolaren sorreran parte hartu zuen, eta 1970ean, beste hainbat artistarekin batera (Fernando Beorlegi, Paulino Larrañaga eta Marino Plaza), lantegi batean jardun zuen. 1974an Gorutz taldearen sortzaile izan zen lagun horiekin beraiekin.

Euskal Herriko gainerako artegileekin harreman estua izan zuen, horien artean, Jorge Oteizarekin. 1980an, Bilboko Arte Ederren Museoan, La Trama del Arte Vasco talde-erakusketan parte hartu zuen. Garai horretan errealismo soziala islatu zuen Txopiteak bere lanetan. 1976an Zarautza aldatu zen, eta bere lantegia ireki zuen, bertako Mendizabal baserrian. Arte kritikari gisa artikuluak argitaratu zituen La Voz de España, El Correo egunkarietan eta Cine Club Vasco aldizkarian. Artikulugile modura aritzeaz gain, literaturgintzan ere jardun zuen, bi eleberri eta hainbat kontakizun kaleratuz. Erakusketak ere egin zituen, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, Mallorca, Erroma, Chicago, Murtzia, Tenerife, eta Zaragozan, esaterako. Donostiako Altxerri Erakustokiko zuzendari gisa lan egin zuen 1987 eta 1990. urteen artean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Txopitea


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  NODES