David Finkelstein

fisikari estatubatuarra

David Ritz Finkelstein (New York, Estatu Batuak, 1929ko uztailaren 19a—Atlanta, Estatu Batuak 2016ko urtarrilaren 24a) kosmologian lan egin zuen fisikari teorikoa eta fisika irakasle emeritua izan zen Georgiako Teknologia Institutuan.[1][2]

David Finkelstein

Bizitza
JaiotzaNew York1929ko uztailaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAtlanta2016ko urtarrilaren 24a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli
Massachusettseko Teknologia Institutua
Tesi zuzendariaFelix Villars (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Christian Holm (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Georgia Tech (en) Itzuli
Yeshiva University (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Finkelstein New Yorken jaio zen, eta New Yorkeko Hiri Unibertsitatean lortu zituen fisika eta matematika tituluak [1]. 1953an, Massachusettseko Teknologia Institutuan fisika doktoretza amaitu zuen. Stevenseko Teknologia Institutuan irakatsi zuen 1960ra arte. 1959 eta 1960 artean, Ford Fundazioaren bekaduna izan zen Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundean.[3]Ondoren, 1964tik 1976ra fisikako irakasle, departamentuburu eta Zientzia Natural eta Matematikako Dekano izan zen Yeshivako Unibertsitatean[4]. 1980tik aurrera, Georgia Tech unibertsitateko Fisika Fakultateko kide izan zen. Finkelstein biriketako fibrosi idiopatikoz hil zen Atlantan, 2016ko urtarrilaren 24an, 86 zituelarik.[1][2][4][5]

Lan zientifikoa

aldatu

Finkelstein izan zen lehena interpretatzen, 1958an, Einsteinen eremu-ekuazioen Schwarzschild-en soluzioak deskribatzen duen espaziotik ezin zuela ezerk ihes egin.[6] 1959an, Finkelstein eta Charles W. Misnerrek kink grabitazionala aurkitu zuten, espazio-denboraren metrika baten akatsa, zeinaren teoria kuantikoak 1/2 espina erakuts zezakeen.[7] Beharbada Finkelstein-en izena daraman ekarpen ezagunena Eddington eta Finkelstein-en koordenatuak dira. Schwarzchilden metrikaren modifikazio hau Arthur Stanley Eddingtonek[8] eta Finkelsteinek[6] independenteki formulatu zuten, eta Roger Penrosek[9] izan zen lehena idazten eta izendatzen.

Schwarzschilden metrikaren lerro-elementua ondoko eran idatzi ohi da:

 


non   Schwarzschilden erradioa den,   grabitazioaren konstante unibertsala,   kontsideratzen den masa eta   argiaren abiadura izanik. Ikus daiteke   lerro elementuaren balioa infinitua dela bi puntutan:   eta   . Toki hauei singularitate deritze.

Baina, Finkelstein   puntua benetako singularitatea ez dela konturatu zen. Izan ere,   aldagai aldaketa burutzen badugu (  unitateetan), ondorengo itxura dauka metrikak:


 


Honela,  singularitatea desagertarazi dugu. Teknika matematiko honi luzapen analitikoa deritzo. Finkelsteinen arabera,   norabide bakarreko mintza da; hau da, puntu hau gurutzatzen duen edozein partikulak ezin du ihes egin denbora-tarte finitu batean[6]. Erosotasunagatik eta notazio gaurkotua erabiltzeko, Agirregabiriaren[10]liburuan oinarritu da azalpen hau, Finkelsteinek argudio garatuagoak ematen baititu. Ohartu Penrosek [9]   aldagai aldaketa egiten duela, metrika honela adieraziz:


 


Funtsean, Finkelsteinek zulo beltz baten Schwarzschild-en erradioa igarotzen zuen edozein partikulak bertatik ihes egin ezin zuela ondorioztatu zuen. Bere lanari esker, gertaera-horizontearen ideia zabaldu egin zen, eta Roger Penrose eta John Archibald Wheelerrek bere existentzia onartu zuten.[11]

Finkelsteinen lanaren zatirik handienaren helburua grabitatearen eta espazio-denboraren egituraren teoria kuantiko bat sortzea izan zen. Hasieran, John von Neumannen ondorioa onartu zuen: neurketa kuantikoen anomaliak sistema kuantikoen logika propioaren anomaliak dira. Beraz, multzo-teoriaren analogo kuantikoak formulatzera ekin zuen, eta espazio-denbora "kronoi" izeneko kuantu diskretuez osatuta zegoela proposatu zuen. Eredu honetan, espazio-denborak ordenagailu kuantikoen gisako egitura zeukan (von Neumannen automata zelularraren antzeko kontzeptua). Hasierako proposamen hauek fisikotasun txikia zutela ikustean (hau da, ez zuten errealitatea ondo islatzen), kronoiak Bose-Einstein estatistikaren forma erregularizatu batean oinarritu zituen, Tchavdar D. Palev-en lana jarraituz.[12]

Plasma-fenomenoek ere Finkelsteinen interesa sustatu zuten. Julio Rubinstein eta James R. Powellekin batera, tximista-esferak aztertu zituzten.[13][14][15]Hauek fenomeno metereologiko oso bitxi eta urriak dira, airean zintzilikatutako bola argitsu bezala deskribatzen direnak. Haien ondorien arabera, txismista-esferak San Telmoren su askeak ziren: hau da, atmosferako korronte elektrikoaren fluxuan eratutako solitoiak. San Telmoren suak ez ezik, tximista-esferek ez dute lurrera konektatuta dagoen puntadun konduktore baten beharrik.

Beste ekarpenak

aldatu

Lan zientifikoaz gain, Albrecht Düreren Melencolia I grabatuaren interpretazio bat proposatu zuen Finkelsteinek. Grabatu hau 1514an egin zuen Dürerrek, eta bere konplexutasunak eta sinbolismoak hainbat interpretazio ezberdin sustatu ditu. Finkelsteinen arabera, grabatua lan humanista bat da, eta zientziaren eta filosofia naturalaren aldarrikapen gisa uler daiteke.[16]

Finkelsteinek budismoan interes handia erakutsi zuen. Mind and Life Institutuaren (zientzia eta budismoaren arteko loturak bultzatzen dituen GKE bat) elkarrizketetan parte hartu zuen. Filosofia budistak inspiratuta, "erlatibitate unibertsala" izeneko teoria filosofikoa garatu zuen, proposamen honek fisikaren garapenean lagun zezakeela usez. Finkelstein-en hitzetan: [17]

Batzuek dena hutsunea dela dioen printzipio budista dena erlatiboa dela dioen ideia gisa hartzen dute (Thurman 1993). Einsteinen erlatibitatearekin alderatuz, printzipio hau orokorragoa da, baina ez oso egituratua edo zehatza. Mende honetan fisikan eman diren aurrerapen teorikoak erlatibitatearen zabalkuntzak izan dira orokorrean, eta uste dut beste zabalkuntza bat behar dela, oraindik sakonago dauden ideiei heltzen diena. Ikerketa filosofikoak garapen hauek lagundu ditu orain arte, eta berriz lagun dezake. Erlatibitate unibertsal bat formulatzen duen argudio filosofiko bat etorkizuneko fisikarientzako lagungarria izan daiteke.  

Liburuak

aldatu
  • David Ritz Finkelstein: Quantum relativity: a synthesis of the ideas of Einstein and Heisenberg, Springer, 1996; 2012 pbk reprint of 1996 1st edition. ISBN 978-3-642-64612-6
  • David Ritz Finkelstein, J. M. Jauch: Notes on quaternion quantum mechanics, CERN, 1959
  • Charles Maisonnier, David Ritz Finkelstein: Beam intensity limitation in neutralized space charge betatrons, CERN, 1959
  • David Ritz Finkelstein: Non-linear meson theory of nuclear forces, Massachusettseko Teknologia Institutua, Fisika Departamentua, 1952

Telebista programak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Cvitanović, Predrag; Susskind, Leonard. (2017). «David Ritz Finkelstein» Physics Today 70 (2): 68–69.  doi:10.1063/pt.3.3472. Bibcode2017PhT....70b..68C..
  2. a b Aria Ritz Finkelstein. (2022). «David Ritz Finkelstein (July 19, 1929 - January 24, 2016) Biography» davidritzfinkelstein.com.
  3. "David Finkelstein's homepage". Georgia Tech. Jatorrizkotik artxibatuta 2011ko ekainaren 13an. 2015eko ekainaren 12an ikusia.
  4. a b «David Ritz Finkelstein Obituary» Atlanta Journal-Constitution.
  5. Obituary: Physicist David Finkelstein, 86. Atlanta Jewish Times 2016-01-25.
  6. a b c (Ingelesez) Finkelstein, David. (1958). «Past-Future Asymmetry of the Gravitational Field of a Point Particle» Phys. Rev. 110: 965.  doi:https://doi.org/10.1103/PhysRev.110.965..
  7. (Ingelesez) David Finkelstein; Charles Misner. (1959). «Some new conservation laws» Annals of Physics 6: 230-243.  doi:https://doi.org/10.1016/0003-4916(59)90080-6.. ISSN 0003-4916..
  8. (Ingelesez) Eddington, Arthur Stanley. (1924). «A Comparison of Whitehead's and Einstein's Formulæ» Nature 113: 192.  doi:https://doi.org/10.1038/113192a0..
  9. a b (Ingelesez) Penrose, Roger. (1965). «Gravitational Collapse and Space-Time Singularities» Phys. Rev. Lett. 14: 57.  doi:https://doi.org/10.1103/PhysRevLett.14.57..
  10. Aguirregabiria Aguirre, Jose María. (2013). Grabitazioa eta Kosmologia. Euskal Herriko Unibertsitatea, 131-132 or. ISBN 978-84-9860-710-9..
  11. Overbye, Dennis. (2008). «John A. Wheeler, Physicist Who Coined the Term 'Black Hole,' Is Dead at 96» The New York Times.
  12. Finkelstein, David Ritz. (2013). Vladimir Dobrev ed. Palev statistic and the chronon. in: Lie Theory and Its Applications. Springer Proceedings in Mathematics & Statistics Springer, 25-38 or.  doi:10.1007/978-4-431-54270-4_3. ISBN 978-4-431-54270-4...
  13. David Finkelstein; Julio Rubinstein. (1964). «Ball lightning» Physical Review 135: 390-396.  doi:10.1103/PhysRev.135.A390..
  14. David Finkelstein; James R Powell. (1964). «Earthquake lightning» Nature 228: 759-760.  doi:10.1038/228759a0..
  15. (Ingelesez) David Finkelstein; James R Powell. (1970). «Ball Lightning: Less well known than stroke lightning, ball lightning is about as frequent and can be simulated in the laboratory» American Scientist 58: 262-280..
  16. (Ingelesez) Finkelstein, David. (2006). MELENCOLIA I: The physics of Albrecht Duerer.  doi:https://doi.org/10.48550/arXiv.physics/0602185..
  17. (Ingelesez) Finkelstein, David. (2003). «Emptiness and relativity» Buddhism and Science. Columbia University Press, 365-386 or. ISBN 9780231123358..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
Note 1