David Foenkinos (Paris, Frantzia, 1974ko urriaren 28a) frantses eleberrigile bat da.

David Foenkinos

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Pascal Foenkinos
JaiotzaParisko 10. barrutia1974ko urriaren 28a (50 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWoody Allen

IMDB: nm2271931 Allocine: 171431
Twitter: DavidFoenkinos Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Etxetik kanpo maiz ibiltzen ziren gurasoek ez zuten liburutegirik, eta beraz, David Foenkinosek ezer gutxi irakurri eta idatzi zuen bere haurtzaroan. 16 urte zituela pleura infekzio bat izan zuen, gaztetxo batengan oso arraroa den bihotzeko gaitza. Urgentziazko ebakuntza egin ostean, hainbat hilabete eman zituen ospitalean. Orduan, eriondoko ohean zetzala, hasi zen liburuak bata bestearen atzetik irakurtzen, baita margotzen eta gitarra jotzen ere. Eskarmentu horretatik bizitzarako grina gordetzen du, maiz, bere liburuetan berriro transkribatu nahi izan duena. [1].

Letrak ikasi zituen Sorbonan eta paraleloan musika ere ikasi zuen jazz eskola batean, eta horretaz, gitarra irakasle bilakatu zen. Gauez jatetxe batean egiten zuen lan. Musika talde bat osatzen porrota izan ondoren, idazketan buru belarri sartzea erabaki zuen.[2].

Arrakastarik gabeko eskuizkribu batzuen ondoren, bere estiloa aurkitu eta Inversion de l'idiotie bere lehen eleberria plazaratu zuen 2002an. Argitalpen hori argitaletxe guztiek errefusatu zuten, Gallimardek ezik; François-Mauriac saria lortu zuen. Bere eleberriak berrogei hizkuntza ingurura itzuli dira. Le Figaroren arabera, 2011ko bost eleberri saltzaile handienen artean egon zen. [3].

Lanak, estiloak eta generoak

aldatu

Kritikaren onespen osoa izanagatik, [4] haren lanek hasiera batean nahiko harrera hotza izan zuten publiko aldetik. Le Potentiel érotique de ma femme eleberriari esker, eta harekin 2004an lortu zuen Roger-Nimier sariari esker, hasten da benetan eleberrigile bezala nabarmentzen.

Fikziozko eleberriekin batera (En cas de bonheur, Qui se souvient de David Foenkinos?, Nos séparations), burleskoa eta errealitatetik kanpokoa den unibertsoa ageri duena, Florence Rey aferan oinarritutako liburua argitaratu zuen, eta baita John Lennonen oinarritutako beste bat ere 2010ean.

Eleberriak

aldatu
  • Inversion de l'idiotie : de l'influence de deux Polonais, Gallimard, 2002.
  • Entre les oreilles, Gallimard, 2002.
  • Le Potentiel érotique de ma femme, Gallimard, 2004.
  • En cas de bonheur, Flammarion, 2005.
  • Les Cœurs autonomes, Grasset, 2006.
  • Qui se souvient de David Foenkinos? Gallimard, 2007.
  • Nos séparations, Gallimard, 2008 ; Folio, 2010.
  • La Délicatesse, Gallimard, 2009.
  • Bernard, Les éditions du Moteur, 2010.
  • Lennon, Plon, 2010.
  • Le petit garçon qui disait toujours non, Albin Michel Jeunesse, 2011.
  • Les Souvenirs, Gallimard, 2011.
  • Le Saule pleureur de bonne humeur, Albin Michel Jeunesse, 2012.
  • Je vais mieux, Gallimard, 2013.
  • La Tête de l'emploi (Richard), J'ai Lu, 2014.
  • Charlotte, Gallimard, 2014.
  • Le Mystère Henri Pick, Gallimard, 2016.

Antzerkia

aldatu

Filmografia

aldatu

Elkarrekin zuzenduak

aldatu

Stéphane anaiarekin:

Bere lanen egokitzapen zinematografikoak

aldatu

Elkarrekin zuzenduak

aldatu
  • 2011: La Délicatesse
  • 2014: Les Souvenirs.

Sariak

aldatu

Egile honek hainbat sari jaso ditu[5]:

  • 2002: Prix François-Mauriac
  • 2003: Entre les oreilles:
    • Bourse du Talent Écrivain.
    • Prix Jean-Claude Brialy
  • 2004: Roger-Nimier saria Le Potentiel érotique de ma femme lanagatik.
  • 2007: Jean-Giono saria Qui se souvient de David Foenkinos? lanagatik.
  • 2010: La Délicatesse lanagatik:
    • Prix du Art
    • Prix des Dunes
    • Prix An Avel
    • Télégramme ikakurleen saria
    • Le Prix Conversation
  • 2011: Prix des Lecteurs de la Ville de Deauville Lennon lanagatik.
  • 2012: La Délicatesse, filmagatik:
    • César 2012 nominazioa: egokitzapen onena
    • César 2012 nominazioa: lehen film onena
  • 2014: Charlotte lanagatik:
    • Goncourt zerrenda saria
    • Renaudot saria

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Foenkinos  
  NODES
Idea 1
idea 1