David Scott
David Randolph Scott (San Antonio, Texas, 1932ko ekainaren 6a) estatubatuar astronauta, ingeniari eta militar ohia da. Bere aitaren eragina zela eta, hiru urterekin abiazioaz interesatu zen. West Point akademia ospetsuan graduatu zen. Apolo 15 misioaren komandante gisa, Ilargian oina jarri zuen zazpigarren gizona izan zen. Bertan, Galileoren grabitatearen teoria frogatu zuen. Horrek esaten zuenez, luma eta mailu bat aldi berean eroriko dira airerik ez egotekotan. Hala gertatu zen Ilargian. 1971. urtean, 39 urte zituela, Ilargira heldu zen. Hurrengo sei urteetan zehar NASAn lan egin zuen. 2004. urtean, Two Sides of the Moon: Our Story of the Cold War Space Race liburua argitaratu zuen Aleksei Leonov astronautarekin batera, espazioan lehen aldiz ibili zuen gizona, alegia.
David Scott | |
---|---|
(1971) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Randolph Scott |
Jaiotza | San Antonio, 1932ko ekainaren 6a (92 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea U.S. Air Force Test Pilot School (en) Massachusettseko Teknologia Institutua Estatu Batuetako Akademia Militarra |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, proba-pilotua, astronauta eta hegazkinlaria |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | U.S.-Japan Caucus (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | colonel (en) |
Astronauta | |
Misioak | Gemini 8 (en) Apollo 9 Apollo 15 |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 32.813 minutu |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Scott |
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |