Delfosko Auriga

Delfosko auriga» orritik birbideratua)

Delfosko Auriga edo Heniokhos (antzinako grezieraz: Ἡνίοχος) brontzez eginiko greziar eskultura bat da, 1896an Delfosko Apoloren santutegian aurkitua izan zena.[1] Gaur egun, Delfosko Arkeologia Museoan erakusten da.

Delfosko Auriga
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 478
IzenburuaCharioteer of Delphi
Mugimenduasevere style (en) Itzuli
Aurkikuntza lekuaDelfos
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak182 (altuera) cm
Genero artistikoaAntzinako Grezia
Kokapena
LekuaDelphi Archaeological Museum (en) Itzuli
BildumaDelphi Archaeological Museum (en) Itzuli
Koordenatuak38°29′N 22°30′E / 38.48°N 22.5°E / 38.48; 22.5
Map

Alde teknikoak

aldatu

K. a. 474. urtean egina izan zen, Polizelo Gelako tiranoak oparitutakoa Pitiar Jokoetan auriga edo gurdi gidari baten garaipena oroitarazteko.[2][3] Irudia talde zabalago baten zati zen, non gurdia eta lau edo sei zaldi egongo ziren. Tamaina naturalekoa, irudiak 1,80 metroko garaiera du. Oraindik mantentzen den greziar munduko jatorrizko brontzezko eskultura urrietako bat da. Taldea, ziur aski, koadrigaren uhalak eusten dituen aurigak, lau edo sei animaliak, bere atzean zegoen gerlari batek eta, gainera, ukuilu mutil batek osatuko zuten. Eskultura, atal banandu ezberdinetan egina dago, ondoren soldatuak izan zirenak, irudi kopuru handi bat zuten irudikapenetan ohikoa zen bezala.

Delfosko Auriga, berau, zaldi baten zatiak eta auriga gurdian laguntzen zuen esklabo txiki bat bakarrik mantentzen diren talde batetakoa zen. Modu bananduko ikuspenagatik, estatuak, taldean izan behar zuen itxuraren itxura ezberdin bat aurkezten duen arren, posible da ezaugarri garrantzitsu batzuk adieraztea. Lehen begiratu batean, zutikako irudiak, tunika luzearekin eta jarrera sorgorrarekin, eskultura arkaikoak asko oroitarazten ditu. Dena dela, eskultura arkaikoen ezaugarri izan zen aurretikakoa, bereziki lehen denboretan, hemen desagertzen doa, irudiari hiru dimentsiotako itxura gehiago ematen dioten xehetasunak sartuz: oinak, gorputzarekiko, zeiharki daude, alboko okertzea pixka bat nabarmentzen duena, burua eta besoei dagokienez, okerdura hau, tunikaren tolesduretan agertzen da, gerrian estutua eta papar aldean askeak, antzinako garaietako hieratismoarekin apurtzen duten bolumen bat eratzen dute. Mugimendu hau, baina, oso txikia da, auriga batek gurdi baten gainean adieraziko lukeenetik oso urruti dagoena, ez da lan errealista, naturalista edo irudikapenezko bat. Aurpegia gorputzaren kokapenarekin bat dator, keinu lasai bat mantentzen du, non irribarrea galdu duen (aro arkaikoko beste ezaugarri bat irribarrea izatearena), adierazpen zentratu bati tokia uzteko bisaia geometrizatuetan nabarmentzen dena, baina «haragitasun» indartsu batekin aurpegiko elementuetan. Garaiko beste eskultura batzuetan bezala, brontzeaz gain beste material noble batzuk erabili dira, bai begietan kolorezko harriak sartuz eginikoak, bai diademan, zilar arrastoak dituena. Kobrea da ezpainetan erabilitako materiala, aberastasun kromatiko handiagoa emanez.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Janson, H.W. (1995) History of Art. 5th edn. Revised and expanded by Anthony F. Janson. Londres: Thames & Hudson, 142. orr. ISBN 0500237018
  2. Hugh Honour eta J. Fleming, (2009) A World History of Art. 7. ed. Londres: Laurence King Publishing, 132-135. orr. ISBN 9781856695848
  3. Dafas, K. A., 2019. Greek Large-Scale Bronze Statuary: The Late Archaic and Classical Periods, Institute of Classical Studies, School of Advanced Study, University of London, Bulletin of the Institute of Classical Studies, Monograph, BICS Supplement 138 (Londres), 24-35. orr., pls 16-30.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES