Diadema
Diadema buruko apaingarri bat da, errege autoritatearen ezaugarritzat hartzen dena. Zinta forma du, sinplea edo apaindua, bere muturrak, buruaren atzean lotzen direlarik.
Urrezko edo zilarrezko diadema sinplea, Neolito amaieratik ezagutzen da, eta, berbera, bozeltze ezberdinekin feniziarrek erabili zuten, baita mizenastarrek eta zeltiberiarrek ere. Greziarrek, berau erabili zuten joko publikoetako garaileak saritzeko, eta erromatarrek euren enperadoreentzako.
Erromatar enperadoreak garaipenezko edo koroa distiratsuarekin irudikatzen dira, Konstantinoren ondoren eta Bizantziar Inperioan izan ezik, non diadema eramaten duten. Edonola ere, hauetako batzuk, persiar tiara aldatua hartzen dute.