Disteleologia
Disteleologia (alemanez: Dysteleologie) existentziak telosik edo azken kausarik ez duela defendatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Ernst Haeckelek (1834 – 1919) asmatu eta zabaldu zuen termino modernoa da.[1] Haren obra ezagunena The Riddle of the Universe liburua da. Biologian doktrina naturalista bat izendatzen du, zeinaren arabera eboluzio biologikoak ez duen aurretik ezarritako plan bat jarraitzen edo helburu jakin baterako joera duen. Teleologiaren edo azken kausen doktrinaren aurka dago.[2]
Disteleologia ateismoaren modu oldarkor baina baikorra da zientziaren ikuspegitik, hasiera batean Haeckel eta bere jarraitzaileekin lotua, baina gaur egun Richard Dawkins, Sam Harris edo Christopher Hitchensen planteamenduetatik hurbilago dago.[3]
Mendebaldeko filosofia, Kopernikotik, gero eta disteleologikoagoa izan zen garatu ahala. Ikuspegi filosofiko eta erlijioso tradizionalak ez bezala, naturalismo metafisiko modernoak berezko helbururik gabeko existentzia ikusten du. Disteleologia arbuiatzen duten eskola filosofiko batzuk idealismo alemana (Hegel eta Schellingen filosofiak), teoria integrala eta printzipio antropikoaren jarraitzaile gehienak dira.
Argumentu teleologikoari kontrajartzen zaion erlijioaren filosofiaren arrazoiketa hildoari ere disteleologia deitu izan zaio.
Ezadostasunaren, beldurraren eta gaitzaren aurrean, etab., unibertsoa ez dagoela kreazio ahalmen onberaren azpian aldarrikatzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.diccionariodefilosofia.es/es/diccionario/l/1100-disteleologia.html
- ↑ https://www.enciclopedia.cat/gran-enciclopedia-catalana/disteleologia
- ↑ Romanes, George J. (1874ko martxoaren 12a). «Natural Selection and Dysteleology». Nature 9 (228): 361-2. doi:10.1038/009361a0.