Dominique Maximien Gardères (Biarritz, 1856ko urriaren 22a - Buenos Aires, 1898ko martxoaren 6a) lapurtar zaldizkoa izan zen.

Dominique Gardères

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDominique Maximien Gardères
JaiotzaBiarritz1856ko urriaren 22a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1898ko martxoaren 6a (41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakjockeya

Olympic.org: dominique-maximien-garderes Edit the value on Wikidata

Olinpiar domina

aldatu

Nazioarteko Olinpiar Batzordearen zerrenda ofiziala hartuz gero, Parisko Olinpiar Jokoetan altuera jauzian urrezko domina lortu zuen, baina, kasu horretan, historialariek ondorioztatu dute NOBk kendu egin beharko liokeela garaikur hori. Ekitazioko gorako jauzian —gaur egun ez da egiten halako probrarik— irabazletzat ageri da ex aequo Giovanni Giorgio Trissino italiarrarekin. Stephane Gachet historialariaren arabera, urrezko domina horren irabazlea ez zen Garderes izan, Alfred Gardère izeneko gaskoi bat baizik. JO d'été-Tous les médaillés français de 1896 à nos jours (Udako Olinpiar Jokoak-dominadun frantziar guziak 1896tik gaur egunera arte) liburua argitaratu zuen 2023an, eta hor argitu du nahasmendua. Hasteko, Gardères miarriztarra Joko haiek egin baino bi urte lehenago hil zen, 1898an, Buenos Airesen. Bi kirolariak nahasi izanaren arrazoietako bat abizenaren antzekotasuna litzateke, eta, bertzea, Gardèrek izan zuela lotura bat Miarritzerekin: Le Hougakoa zen, Gaskoiniako herri txiki batekoa —Euskal Herritik 100 kilometro ingurura dago—, baina 1900eko Jokoak egin zirenean Miarritzen bizi zen. Gaur-gaurkoz, NOBk ez du zuzendu zerrenda ofiziala.[1]

Odonimia

aldatu

Biarritzen, bere sorterriak, Gardères karrikak, Gardères pasabidetik luzatuz, bere izena gogoratzen du.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Rodriguez, Mikel. (2024-07-28). «72 domina 128 urtean» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. (Frantsesez) Decq, Gérard. «Passage Gardères» monnuage.fr in: Biarritz..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES