Donostiako Udala

Euskal Herriko udala

Donostiako Udala Donostia udalerriko administrazioak eta hautetsiek osatzen dute. Donostiako udaletxea da egoitza nagusia.

Donostiako Udala
Datuak
Izen ofiziala
Donostiako Udala eta Ayuntamiento de San Sebastián
Motaudala, Udala eta argitaletxea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formazuzenbide publikoko korporazio
webgune ofiziala
Inguma: donostiako-udala
Donostiako udaletxea.

Udal politika

aldatu

Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua. 1979an egin ziren hauteskunde demokratikoetan Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehiengo absoluturik ez eduki[1][2].

Hurrengo legealdian, Ramon Labaien alderdikideak lortu zuen alkatetzea, gehiengo absoluturik gabe honek ere. Eusko Alkartasuna banatu zenean, Donostian EAJko botoen gehiengoa lortu zuen alderdi berriak eta hurrengo hauteskundeetan (1987an) Xabier Albisturrek irabazi zuen. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizioa egin zuen eta alkatetzan iraun legealdi osoan.

1991n, Odón Elorza (PSE-EE) alkate izendatu zuten, PP eta EAJ alderdien botoekin. Harrez geroztik alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean egoera desberdinean: EAJ eta EArekin 1995ean, PPrekin 1999an. 2007ko udal-hauteskundeetan, beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Euzko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita honek lortutako botoak eta egokituko litzaizkiokeen zinegotziak ere. Urte beretik Aralar-Alternatibarekin zen udal gobernuan.[3]

2011n, Bildu koalizioak ustekabean lehen postua lortu zuen Gipuzkoako hiriburuan (8 eserleku), egoerari buelta emanez. Sozialistek Bilduk baino eserleku bat gutxiago lortu zuten, 7. EAJk eta PPk seina eserleku lortu zituzten bakoitzak, alderdi espainiarra izanik bozkatuagoa. Hala ere, alkatea nor izango zen ez zegoen batere argi, EAJk baitzuen giltza. Azkenean, espero zen bezala Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate.[4]

Honako hauek izan dira Donostiako alkate, 1979tik aurrera:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jesus Mari Alkain 1979 1983 EAJ
Ramon Labaien 1983 1987 EAJ
Xabier Albistur 1987 1991 EA
Odón Elorza 1991 2011 PSE-EE
Juan Karlos Izagirre 2011 2015 Bildu
Eneko Goia 2015 Karguan EAJ

Udalbatzaren osaera 1979tik

aldatu
Izena Legealdia
1979–1983 1983–1987 1987–1991 1991–1995 1995–1999 1999–2003 2003–2007
2007-2011
2011-2015
Bildu ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ 8
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 9 10 3 4 3 7 9 5 6
Herri Batasuna (HB) / Euskal Herritarrok (EH) 6 5 6 5 4 5 ~ ~ ~
Coordinadora Independiente / Coalición Popular /
Alderdi Popularra
5 3 2 5 7 6 7 6 6
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) /
Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
4 7 5 5 7 9 10 11 7
Euskadiko Ezkerra (EE) 3 2 4 2 ~ ~ ~ ~ ~
Eusko Alkartasuna (EA) ~ ~ 7 6 5 (EAJrekin
batera)
(EAJrekin
batera)
2 Bilduren barnean
Euskadiko Partidu Komunista (EPK-PCE) /
Ezker Batua Berdeak (EBB)
0 0 0 0 1 0 1 3
(Aralarrekin batera)
0
Aralar ~ ~ ~ ~ ~ ~ 0 3
(Ezker Batua -
Berdeak-ekin batera)
0

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoko osaera

aldatu

Donostiako Udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua  
Bildu
8
21.110 boto
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE))
7
19.666 boto
Alderdi Popularra (PP)
6
16.502 boto
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6
15.587 boto
Baliogabeak
-
-

Sailak eta erakunde autonomoak

aldatu
  • Donostia Kirola
  • Donostia Kultura
  • Donostiako Sustapena
    • Estrategia Bulegoa, hiriaren Plan Estrategikoa diseinatzen duena, 2008an sortua.
  • Euskara Zerbitzua
  • Donostia Turismoa

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentzia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  NODES