Dorretxe dorre-itxurako etxe sendoa da[1]. Hego Euskal Herrian eta inguruko eskualdeetan (Kantabrian eta, neurri txiki batean, Asturiasen ere) ohikoak dira.

Portugaleteko Salazar dorrea, ca. 1380an eraikia

Erdi Aroan sortuak, hasieran zurezkoak ziren XII. mendetik aurrera harriz eraiki zuten eta oinplano karratukoak. Dorretxea leinu edo bandoko buruak ziren Ahaide Nagusien etxebizitza zen, eta hauek beren lurraldea kontrako bandoarengandik defendatzen zuten. Euskal dorrea, jatorriz, frantsesen antzinako Donjon-arekin eta ingelesen Keep-arekin lotuago dago Espainiako gazteluarekin baino[2].

Leinu gerrak amaitzeko erregeek bandokideen dorretxeak moztea erabaki zuten. 1403an eta 1437an Henrike IV.a Gaztelakoak dorretxe asko eraistea agindu zuen. 1456an Gipuzkoako dorretxeen garaia ailegatu zen eta Gipuzkoako Ermandadeak ganboatar eta oinaztar guztien dorretxeak eraitsi zituen. 1500. urtean, errege-erregina Katolikoek bere aitzindariek hasitako bideari ekin zioten.[3]

Hala ere, ez zituzten guztiak bota eta egun horietako batzuek jada zutik diraute. Edonola ere, Aro Modernoan bere helburu militarra galdu zuten, nahiz eta bertoko biztanleek bere botere eta ondasunak mantendu.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus,gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2