Duxa edo Dogoa (latinez: dux, «buruzagia»; italieraz: doge; venezieraz doxe), Veneziako Errepublikako gorengo kargua zen, mila urte baino gehiagoz indarrean egon zen kargua, VIII. mendetik XVIII. menderarte. Titulu hau, denbora labur batez, Genovako Errepublikan ere erabili zen.

Veneziako duxa, XVI. mendea.
Veneziako Duxaren Jauregia, duxaren egoitza

Tituluaren jatorria

aldatu

Titulu hau, Venezia Bizantziar Inperioaren subirautzapean zegoenean erabiltzen hasi zen, hiria Konstantinoplagandik independizatu ondoren iraunkor bihurtuz. Veneziako tradizioaren arabera, lehen Duxa, Paolo Lucio Anafesto izan zen, kargurako 697an aukeratua.

Karguaren ezaugarriak

aldatu

VIII eta XII. mendearen artean, Duxaren boterea erabatekoa zen arren, kargu hau izan zutenek sekula ez zuten titulua oinordetzakoa izaterik, ezta dinastiak sortzerik ere. Ondoren, XII. mendetik aurrera, aristokraziak, Duxaren ahalmenak arlo zabaletan mugatzea lortu zuen; honela, konstituzio gorputzen garapenaren bidez, gobernuaren funtzioak arautu ziren Estatuaren antolakuntzaren arlo ezberdinetan. Kargua hartzerakoan, duxak, zin egin behar zuen, zin honen bidez, konstituzioa, bere gainetik zegoela onartzen zuelarik, honela, bere ahalmenak eta eskumenak, bere agintaldiaren hasieratik mugatuz. Duxa, Veneziako familia garrantzitsuen artean aukeratzen zen, eta bizi osorako betetzen zuen kargua.

Azken duxa, Ludovico Manin, Napoleonek Italia iparraldea 1797an konkistatu zuenean kargutik kendua izan zen.

Dux azpimarragarriak

aldatu

Dux azpimarragarrienen artean, Enrico Dandolo (kargu hau 1192 eta 1205 bitartean bete zuena), laugarren gurutzada bultzatu zuena eta Francesco Foscari (duxa 1423 eta 1457 bitartean) aipa daitezke, azken honen agindupean, veneziarrek, lehen aldiz konkistatu ahal izan zituztelarik Italiar penintsulako lurralde batzuk.

Genovan

aldatu

Genovan ere erabili zen duxaren instituzioa, veneziar ereduaren arabera. 1339an ezarri zen eta, bere gorabeherekin, napoleondar garaia arte mantendu zen.

  NODES