Ediacarar
Ediacararra[1] (izena Australiako Ediacara mendiengatik jasotzen du) denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, Aro Neoproterozoikoaren hirugarren eta azken garaia. Duela 635 milioi urte inguru hasi eta duela 542 ± 1 milioi urte amaitu zen (ondoren Kanbriar garaia hasiz. Datak estratigrafiaren arabera ezarri dira. Bere garai geologiko ofizial izaera 2004an berretsi zuen Zientzia Geologikoen Nazioarteko Elkarteak (IUGS ingelesezko siglengatik). Ereduzko sekzioa Hegoaldeko Australiako Flinders Ranges da. Errusiak proposatutako izena den Garai Vendiarrarekin gainjartzen da, berau baino laburragoa den arren.
Ediacarar | ||||
---|---|---|---|---|
Ediacarar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 635 milioi urte | |||
Amaiera | duela 538.800.000 urte | |||
Honen parte da | Neoproterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
Etimologia | ||||
Honen izena darama | Ediacara aztarnategia | |||
Urrezko iltzea | ||||
|
Biota
aldatuGarai honetan, sortzen dira, seguruenik, lehen animaliak, duela 570 milioi urte, eta bere ediacarar faunagatik da ezaguna. Zalantzazkoak ez direnen artean, ehun ezberdinez osatutako organismo zelulanitzen fosil ezagunik zaharrenak dira. Oraindik ez zituzten oskol edo hezurdurarik garatu, eta egungo organismoekin edo ondorengo kanbriarreko leherketakoekin izan dezaketen harreman interpretatzen zaila da. Motarik arruntenek segmentatutako zizareen, fronda, disko edo poltsa mugiezinen antza dute. Zientzialariren batzuk fosil hauek egungo animalien arbasoak ziren ornogabeak direla uste dute, edo benetako animaliak ez diren organismoak. Fosilek lerro ebolutiboan duten kokapenari buruz askorik erakusten ez dutenez, litekeena da euren jatorria eta historia sekula ez ezagutzea.
100dik gora ediacarar genero deskribatu dira, horien artean Kimberella, Aspidella, Dickinsonia, Charnia, Cyclomedusa eta Spriggina. Teoria asko dago organismo hauen nortasunari buruz. Animalia primitiboak, animaliak ez diren eukariotak, protista erraldoiak etab. direla esan ohi da.
Paleogeografia
aldatuGarai honetan zehar, ordurarteko kontinente guztiak superkontinente bakar bat osatuz elkartu ziren, Pannotia, ziuraski duela 600 milioi urtetik duela 540 milioi urte arte existitu zena. Pannotiaren aurretik, aurreko superkontinente globala Rodinia izan zen, duela 800 milioi urte inguru zatitu zena. Rodiniaren zatiketak Pantalasa ozeanoa eta zortzi kontinente sortu zituen, ondoren Pannotia superkontinentean elkartuko zirenak. Duela 540 milioi urte, sortu eta soilik 60 milioi urtera, Pannotia Gondwana superkontinentea eta Laurentia, Siberia eta Baltika kontinenteetan zatitu zen. Paleozoikoaren amaieran kontinenteak berriz elkartuko ziren orain arteko azken superkontinentea izan den Pangea sortzeko.
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Jose Ramon Etxebarria: Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak[Betiko hautsitako esteka], EIMA, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Aurrekoa Kriogenikoa |
Lurreko garai geologikoak Duela 635 milioi urte - Duela 542 ±1 milioi urte |
Ondorengoa Kanbriarra |